Danborrada 2026
2020/01/14 - 13:04
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek danborrada inklusibo berria osatuko dute
Konpainia berria, Hamaika Danborrada Elkartea, 80 bat kidek osatzen dute, eta Sarriegiren martxen erritmoan abiatuko dira, Fernando Arrieta Danbor Nagusiaren gidaritzapean.
2020/01/13 - 18:10
Urrezko Danborra Realeko emakumeek jasoko dutela berretsi egin du Donostiako Udalak
Realeko hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Mintegik eta Jesus Rubiok.
2020/01/09 - 10:41
Nortzuek ikusiko duten Igoera, Jaitsiera edo Haur Danborrada udal-balkoietatik
Donostiako Udalak zozketa egin du, eta 68 donostiarrek udal-balkoietatik ikusi ahal izango dute Bandera Igoera (25 lagunek), Jaitsiera (beste 25ek) edo Haur Danborrada (18k).
2019/12/17 - 21:47
2020ko Donostiako Hiritar Merezimenduaren Dominek badute jabea
Why Not Fundazioa, Naizen Elkartea, Bikarte Kultur Elkartea, Jesus Rubio Rymond eta Itziar Mintegui Martinez izango dira Udalak aitortza egingo dien elkarte eta herritarrak.
2019/12/03 - 12:14
Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek jasoko dute 2020ko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak astearte honetan adostu du, gehiengo kualifikatuz. Urtarrilaren 20an jasoko dute saria bi taldeek.
2019/11/29 - 18:52
Allen Urrezko Danborrerako hautagaietatik kentzea aholkatu du Berdintasun sailak
PSEk zuzentzen duen Sailaren arabera, zuzendari estatubatuarra hautagaietako bat izateak 'mugimendu feministaren eta sexu abusuen biktima izan direnen gaitsezpena' eragin dezake.
2019/11/22 - 17:49
111 hautagai, 2020ko Urrezko Danborra jasotzeko
Zaporeak, Bera Bera eskubaloi taldea, Juan Mari Arzak, Athletic Club de Bilbao edo Woody Allen daude hautagein artean.
2019/11/20 - 19:27
Donostiako haur danborradak ez du Easo Ederrik eta ohorezko damarik izango
Horixe erabaki du Aitor ikastolako gurasoen elkarteak, jorratzen dituzten berdintasun ildoarekin bat egiten ez duten pertsonaiak direla iritzita.
2019/11/04 - 12:12
Abian da 2020ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua
Azaroaren 17ra arte, hautagaiak aurkeztu ahalko dira; hilaren 27an proposamenak aztertu eta hiru finalista hautatuko dituzte. Bozketa beharko balitz, abenduaren 9tik 15era egingo litzateke.
2019/10/11 - 11:39
Aldaketak egingo dituzte Urrezko Danborra aukeratzeko prozesuan
Lehen aldaketa sariduna aukeratzeko bozketa-sistemari dagokio. Izan ere, aurrerantzean, gehienez ere hiru finalistak parte hartuko dute prozesu honetan.
2019/01/21 - 11:04
2019ko San Sebastian eguna
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina hala ere milaka donostiar irten dira kalera danborra jotzera.
2019/01/21 - 01:14
Banderaren Jaitsierarekin esan diote agur donostiarrek 2019ko Danborradari
Union Artesanaren eskutik, azken aldiz entzun dira aurtengoz danbor eta barril hotsak Konstituzio plazan, euripean, San Sebastian egunari bukaera emateko.
2019/01/20 - 14:09
Rosa Garcia kaleratzeen aurkako ekintzaleak 2019ko Urrezko Danborra jaso du
Etxegabetzeen kontra urteetan egindako lana saritu nahi izan du aurten Donostiako Udalak. Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso du golardoa Rosak.
2019/01/20 - 11:12
Gauerdian lehertu da festa Donostian
Konstituzio plaza lepo zela, hamabi kanpaiak jotzearekin batera lehertu da donostiarren festa handia. 18.399 helduk desfilatuko dute aurten danborradan.
2019/01/20 - 10:40
Lehertu da festa Azpeitian
Sarriegiren San Sebastian Martxaren doinuek eman diote hasiera festari Azpeitian. Herriko plaza goraino beteta, danbor hotsen burrunbarekin lehertu da festa.
2019/01/18 - 11:22
Azken entseguak Azpeitian, San Sebastian eguneko danborradarako
Azpetian ere egun handia da urtarrilaren 20a. Izarraitz frontoian egin dute danborradako azken entseguetako bat.
2019/01/11 - 13:46
2019ko Haur Danborrada aurkeztu dute Donostian
Donostiako Udaletxeko areto nagusian aurkeztu dute gaur goizean 2019ko Haur Danborrada. Bertan izan dira, besteak beste, Anne Vicente Danbor Nagusia eta Alazne Armendariz Easo Ederra.
2018/12/17 - 22:05
Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kidea, 2019ko Urrezko Danborra
Ia 4 mila donostiarrek parte hartu dute 2019ko urrezko danborra aukeratzeko bozketan eta "Kaleratzeak Stop" plataformako Rosa Garcia aukeratu dute.Pozik etxegabetze arriskua izan dutenei eskeini die
2018/11/12 - 17:41
97 hautagai, 2019ko Urrezko Danborra jasotzeko
Bruce Springsteen, Elsa Pataky, Juan Mari Arzak, Fernando Aramburu eta Xabi Prieto dira hautagaietako batzuk. Abenduaren 17an jakinaraziko dute nork jasoko duen saria.
2018/11/05 - 11:54
Danbor hotsak Donostian, 'La Marcha de (San) Sebastian' filmaren errodajean
Asteburuan grabatu dituzte Donostiako Alde Zaharrean film laburraren eszenak. Musikal honen protagonistak Sebastian eta Claire dira, danborradazale amorratuak.