Behin egoerak hobera eginda, garbiketa lanei ekin diete inguru kaltetuenetan
Mungialdean egin du euri gehien, eta zenbait garaje eta errepide hartu ditu urak bertan, Derion, Bakion eta Getxon bezalaxe. Errepideetan ere gorabehera ugari izan dira.
Azken orduetako euri-jasen ondorioz, ibaiek gainezka egin dute zenbait tokitan. Bizkaia ipar-mendebaldean eta Gipuzkoa hego-mendebaldean erruz bota du euria 06:00ak arte, prezipitazioengatik ezarritako abisu horia indarrean egon den ordura arte. Hortik aurrera, hobera egin du, baina orain garbiketa lanak datoz.
Eguneko lehen orduak gorabeheratsuak izan dira han-hemen: errepideak itxita, ur-putzuak, luiziak eta bidean harrapatuta geratu diren ibilgailuak (anbulantzia bat tartean). Mungialdean izan dira ondorio latzenak.
Butroe ibaiak gainez egin du bertan, eta uholdeak sortu dira Mungian, Gatikan eta Maruri-Jataben.
Ekaitzaren ostean, barealdia iritsi da, baina orain garbiketa lanak datoz. Suhilzaileak, adibidez, etenik gabe ari dira lanean, ura garaje eta etxabeetatik atera nahian.
Trafikoaren egoera
Errepideetan ere traketsa izan da goiza. Ur-putzuek batetik eta luiziek bestetik, zirkulazioa zaildu dute. 15:40rako konpondu dira gorabehera gehienak, BI-3144 errepidean salbu; izan ere, Gatikan itxita dago Mungia eta Igartua lotzen dituen errepidea.
Ibaien egoera
Ibaiak gainezka egin du Butroeren arroko zenbait puntutan. Maila laranjara iritsi da gaur goizaldean Mungian, eta, ondorioz, Lauaxeta zubia itxi dute, badaezpada. Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan dute Butroeko arroaren inguruko errepide eta lurpeko aparkalekuetan Derion, Bakion eta Mungian.
Euri gehien Bizkaian zegoen iragarrita, 24 orduan metro koadroko 60 litroraino egitea aurreikusi baitu Euskalmetek. Txarrena 06:00ak arte espero zen, eta abisu horia zegoen ezarrita; hortik aurrera, baina, egoerak hobera egin du.
Mungiako Udalak, hala ere, Butroe ibaiaren arroan ez aparkatzeko eta ez ibiltzeko gomendioa egin du, eta Legarda ikastetxeko jolastokia herritarren eskura jarri du autoak uzteko.
Getxon, Gobela ibaiak gainezka egin du, eta horrek gorabeherak eragin ditu Larrañazubin, Faduran eta Salsidun. Getxoko Udaltzaingoak esan du ez dela kalte pertsonalik izan, baina agintarien jarraibideak bete eta kontu handiz ibiltzeko eskatu dute.
164 gorabehera
Bilboko itsasadarrean ere, Zangroiz Sondikako auzoa maila laranjara iritsi da 06:36an mareak goia jo duenean.
Euskalmetek emandako datuen arabera, metro koadroko 41 litro pilatu dira Mungian sei orduan, 36 Urdulizen eta 16 Aretxabaletan.
SOS Deiak-112 zerbitzuak euriteekin lotutako 164 gorabeheraren berri eman du, gehienak Bizkaian, baina egoera eta ibaien emaria normaltzen hasi dela jakinarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.