Santutxu
2020/11/03 - 10:37
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon eta hiru, Arrasaten
Suak inguruko bi auto ere kaltetu ditu Santutxun. Segurtasun Sailaren esanetan, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta oraingoz behintzat ezin da loturarik egin.
2020/10/01 - 19:22
Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute Zazpikaleak eta Bolueta artean
15:00ak aldera pertsona bat trenbidera erori da Santutxun, eta metroak harrapatuta hil da. Ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute Zazpikaleak eta Bolueta artean, 17:00ak arte.
2020/05/01 - 01:21
Espetxean sartu dute Bilbon adineko bat hil zuen 81 urteko gizona
Gertakariak asteazken arratsaldean jazo ziren Santutxun. Akusatuak labankada eman zion biktimari, kalean eztabaida bat izan eta gero.
2020/04/30 - 12:59
Bilboko hilketa leporatuta atzo atxilotutako gizona ertzain-etxera eraman dute
Erasoa Santutxu auzoko Santa Klara kalean jazo zen. Atxilotuak 81 urte ditu eta, antza denez, arma zuri bat erabili zuen 82 urteko gizona hiltzeko.
2020/04/29 - 22:18
82 urteko gizon bat hil dute labankadaz Bilbon
Ertzaintzak 81 urteko beste gizon bat atxilotu du erasoarekin lotura duelakoan. Gertakaria Santutxun jazo da.
2020/04/29 - 20:58
82 urteko gizon bat hil dute labankadaz Bilbon
Udaltzaingoak 81 urteko beste gizon bat atxilotu du erasoaren ustezko egilea delakoan. Gertakaria Santutxun jazo da.
2020/04/24 - 18:25
Bolant dantza: Bilboko Gaztedi taldeko dantzari eta musikariak, bakoitza bere etxetik
Santutxu auzoko Gaztedi Dantzari Taldeko kideak dantzan aritu dira egunotan, bakoitzak bere bideoa grabatu eta emanaldi berezi hau eskaintze aldera. Ikus ezazu Bolant dantza, musika eta guzti!
2020/04/13 - 17:29
Bi pertsona labankadaz zauritu dituzte Bilbon, lonja batean izandako borrokan
Antza denez, 20 eta 27 urteko bi gazte dira erasotzaileak, biktimen ezagunak. Gertaera 02:15ean jazo da, Santutxu auzoko lonja batean.
2020/01/17 - 15:02
Hezkuntzak Santutxuko eskola bateko 3 urteko gela kendu duela salatu du ELAk
Sindikatuak uste du Jaurlaritzak Larreagaburu "eskola ixteko asmoa" duela etorkizunean eta horren kontra ikastetxeko langileek eta gurasoek egingo dituzten mobilizazioei babesa agertu die.
2019/08/26 - 15:04
Gazte bat hil da Bilbon, etxebizitza bateko bosgarren solairutik erorita
Igande gauerdian erori zen 25 urteko gizonezkoa Fika kaleko etxebizitza bateko leihotik. Gaztea larri zauritu zen orduan, eta bart hil da Gurutzetako Ospitalean.
2019/08/14 - 15:15
Metro Bilbao etenik gabe ibiliko da eguneko 24 orduetan Aste Nagusian
Maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.
2019/07/03 - 13:15
Bilbon ekainaren 26tik falta den 85 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Bilaketa taldeek Errekalde, San Inazio, Santutxu, Txurdinaga eta Miribilla arakatu dituzte, eta Zazpikaleetan eta Abusun ari dira orain haren bila.
2019/03/21 - 09:42
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste gizon bati eraso eta lapurreta egiteagatik
Hirugarren erasotzailearen bila ari dira. Biktimari ebakuntza egin behar izan zioten. Nonbait, hitzorduen webgune batean gizon batekin egin zuen zita, baina hiru agertu ziren eta jipoia eman zioten.
2018/12/29 - 12:04
Suhiltzaile bat eta emakume bat zauritu dira Bilbon, sute banatan
Lehen sutea 00:27 aldera izan da Santutxuko Jabugo urdaitegian eta bigarrena handik gutxira erdialdeko Henao kalean.
2018/11/17 - 14:44
Jendetza hurbildu da Grezian dauden errefuxiatuentzako arropa ematera
EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan ari dira biltzen arropa, Zaporeak proiektu solidarioak jarritako puntuetan. Donostian lau furgoneta bete dituzte bi ordutan.
2018/11/15 - 15:59
Elikagaiak banatzeko puntu sistema bat baliatuko duen lehen zentroa ireki dute Bilbon
BBK Lagun Guneak bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 900 familiari eskaintzen die laguntza. Santutxuko proiektuaren helburua elikagaiak duintasunez banatzea da.
2018/11/14 - 11:49
Greziako pertsona errefuxiatuentzako arropa bilduko du Zaporeak GKEak larunbatean
EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan bilduko dute arropa. Errefuxiatuen beharrak asetzen dituzten arropa biltegiak minimoen azpitik daude Grezian, antolatzaileen esanetan.
2018/11/12 - 15:18
Bi zauritu Santurtzin, indarkeria matxista kasu batean
24 urteko gizon batek bere bikotekideari eta haren semeari egin die eraso labanaz. 28 urteko semea larri dago 9 labankada eman dizkio eta. Erasotzailea atxilotuta dago.
2018/09/01 - 15:51
Arrazakeriaren kontrako 'mundialitoa' egin dute Bilboko Santutxu auzoan
Jatorri eta adin ezberdineko herritarrek futboleko botak jantzi dituzte larunbat honetan. Antolatzaileen esanetan, hau izan da, zalantzarik gabe, parte-hartzaile kopuru handiena izan duen edizioa.
2018/08/26 - 12:38
Santutxun gosari solidarioa eman diete migratzaileei, haien egoera salatzeko
'Bilboko Harrera Auzoa'k deitu du ekimena, eta, pertsona horiei gosaria emateaz gain, euskal erakundeei haien beharrak asetzeko eskatzea du helburu.