Sestao
2024/03/31 - 11:24
"Tximu madarikatua" eta "Beltz madarikatu zikina", Majadahondako atezainak salatu dituen irainetako batzuk
Hala ere, epaileak aktan jaso duenez, "epaile taldeko inork ez genituen keinuak edo irainak entzun edo ikusi".
2024/03/31 - 10:44
Sestao Riverren presidenteak esan du ez zutela ezer entzun eta frogatu egin beharko direla irain arrazistak
Angel Maria Castrok zalantzan jarri du Majadahondako atezainaren "sinesgarritasuna", "gertatutakoa epaileari jakinarazi beharrean zaplaztekoka" hasi zelako zaleekin.
2024/03/18 - 13:12
Amiantoagatik hildako Navaleko langile baten heriotzaren jatorri profesionala aitortu du Gizarte Segurantzak
Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Institutuak alarguntasun pentsioa handituko dio 2022an hildako langilearen alargunari, eta, horrez gain, kalte ordaina jasotzeko aukera izango du.
2024/03/07 - 22:33
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik sute batean, Sestaon
Sutea 17:00ak inguruan piztu da, etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan, eta dagoeneko itzali dute suhiltzaileek. Bederatzi pertsona balkoitik atera behar izan dituzte.
2024/03/07 - 19:29
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte Sestaoko etxebizitza eraikin batean piztutako sute batean
Orotara, bederatzi pertsona ebakuatu behar izan dituzte suhiltzaileek. Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.
2024/01/26 - 09:15
Berrezarri dute Renferen tren zerbitzua Barakaldo eta Muskiz artean
Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, 07:00etatik 08:00etara, trenbidera objektu bat jausi baita. Dena dela, autobusak jarri dituzte.
2024/01/20 - 16:35
Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan berriro
Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/01/05 - 13:11
Hamabi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, 2,1 milioi eurotik gorako merkantzia faltsutuak merkaturatzeagatik
Faltsututako 18.022 artikulu konfiskatu dituzte, eta horietatik 16.837 lehen mailako futbol taldeen kirol ekipazioak dira.
2024/01/01 - 22:00
83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, Sestaon
Gizonaren familiak ordu batzuk lehenago eman du desagerpenaren berri. Gorpuak ez du inolako indarkeria-zantzurik, eta autopsiaren emaitzaren zain, abian den ikerketak ez du hipotesirik baztertzen.
2023/11/29 - 16:01
Faltsututako salgaiak merkaturatzen zituen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian
Bederatzi pertsona atxilotu eta bost miaketa egin dituzte Sestaon. Batez ere Txinatik etorritako kirol-ekipazioak, lurringintzako eta kosmetikako produktuak eta bestelako ehun-gaiak konfiskatu dituzte.
2023/11/23 - 20:53
Gizonezko bat hil da Sestaoko etxebizitza batean piztu den sutean, kea arnastuta
09:00etan piztu da sua, eta gizonezkoa larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Han hil da.
2023/09/11 - 20:13
Euri-zaparrada mardulak eta txingorra, Bizkaian
Iragarritakoa bete da, eta Bizkaiko mendebaldetik sartu dira ekaitzak arratsaldeko lehen orduan. Erruz egin du euria. Alerta Laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak, euriteengatik.
2023/09/11 - 19:29
Euri-zaparrada indartsuak, Sestaon
Iragarrita zegoen bezala, arratsaldeko lehen orduan Bizkaiko mendebaldetik sartu dira ekaitzak, eta hainbat lekutan eurite gogorrak bota ditu. Irudiotan, Gonzalo Elorza Urreta erabiltzaileak Sestaon grabatutako unea bat.
2023/09/09 - 09:00
''Auto elektrikoa erostera datorrena oso ongi informatuta eta kontzientziatuta egoten da''
Autonervion Bizkaiako Luis Maria Vidalen hitzetan, ibilgailu elektrikoa erosten duena hiritarra izan ohi da, autoa egunero erabiltzen duena baina kilometro gutxi egiten dituena.

2023/08/08 - 22:04
Behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxea Kantabrian bi sestaoar harrapatu eta hil zituen gizonarentzat
Aste Santuan gertatu zen, Suesa herrian, kanpin batetik gertu. Sestaoko 42 urteko emakume bat eta haren 19 urteko semea hiltzeaz gain, 68 urteko emakume errioxar bat hil zen ezbeharrean.

2023/07/17 - 22:43
Matutek ozen esan du EH Bildu bozkatzea Euskal Herritarrentzat eskubide eta askatasun gehiago lortzea dela
Koalizio subiranista ziur dago maiatzeko hauteskundeetan hasitako olatuak igande honetan jarraituko duela. EH Bildu bizkaitarren balore errepublikar, aurrerakoi, feminista eta antifaxista ondoen ordezkatzen duen alderdia dela berretsi dute Sestaon.

2023/07/17 - 16:18
Sestaoko Isabelen etxean bizi ziren bi gizonak euren kabuz atera dira
Udalerri horretako Maiatzaren Lehena auzuneko etxebizitza uzteari uko egiten zion maizterra ateraraztekoak ziren gaur. Azkenean, berak eta beste gizon batek etxetik alde egin dute, aparteko gorabeherarik gabe.

2023/07/17 - 14:57
Euren kabuz atera dira Isabelen etxean bizitzen ari ziren gizonak, Sestaon
Duela urtebete baino gehiagotik 83 urteko Isabelen etxea utzi nahi ez zuen maizterra etxetik ateraraztekoa zen gaur polizia. Azkenean, bere kabuz utzi du etxea gizonak. Lolik, kaltetuaren lehengusinak, eskerrak eman dizkie lagundu diotenei, eta "amesgaiztoa amaitu" dela adierazi du.
2023/05/08 - 13:57
Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean
Gaur goizean tarte horretan zerbitzua eten ostean, trenak atzerapenik gabe eta normaltasunez ari dira orain linea guztietan.

2023/04/27 - 21:51
Elkarretaratzea Sestaon, Isabel 83 urteko emakumeari babesa emateko, ezin baitu maizterra etxetik bota
83 urteko emakumeak egoitza batean sartzeko saldu nahi du etxea, baina ez du lortzen maizterra botatzea; gainera, hilabeteak dira ez duela alokairua ordaintzen.