Siria gaur
2023/02/06 - 15:00
Lurrikara sorta suntsitzaile batek milaka hildako eta zauritu utzi ditu Turkian eta Sirian
Gutxienez 2.316 pertsona hil eta 13.200 zauritu dira Turkian. Gainera, lurrikarak gutxienez 1.356 hildako eta 3.411 zauritu utzi ditu Sirian.
2023/02/06 - 13:54
7,6 graduko beste lurrikara batek Turkiako hego-ekialdea astindu du
Dardara berri honen epizentroa Elbistan dago, Kahramanmaras probintzian, lehenengotik 80 kilometro iparraldera. Lurrikara goizaldean izandako 7,4 graduko lurrikarari jarraitu dioten dozenaka erreplikaren ostean gertatu da.
2023/02/06 - 09:53
Ehunka pertsona hil dira Turkian eta Sirian 7,8 graduko lurrikara baten ondorioz
Gainera, milaka zauritu eta desagertu daude. Dena dela, litekeena da biktimen kopuruak gora egitea, hainbat eraikin behera etorri baitira eta dozenaka pertsona desagertuta daude. Erreskate taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean.
2023/01/23 - 12:47
18 pertsona hil dira, tartean 9 haur, Siriako eraikin bat behera etorri ostean
Guztira 18 pertsona hil dira, horien artean bederatzi haur, Alepoko probintzian zazpi familia inguru bizi ziren bost solairuko eraikin bat erori ostean.
2022/11/27 - 12:35
Kolera zabaltzen ari da Ekialde Hurbilean, eta 70 pertsona hil dira Libano eta Sirian
Sirian duela 14 urte desagerrarazi zuten gaixotasuna, eta Libanon duela 30 urte izan zen azken agerraldia.
2022/11/20 - 14:55
Turkiak Siria bonbardatu du, igandeko atentatuagatik errepresalia gisa, eta gutxienez 45 hildako utzi ditu
Joan den igandean Istanbulgo erdigunean izandako leherketak 6 hildako eta 81 zauritu utzi zituen. Turkiako Gobernuak Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio erasoa eta, zigor gisa, milizia kurduen esku dauden Siriako iparraldea eta ekialdea bonbardatzen ari da.
2022/11/16 - 21:51
Grezian erositako fruta, barazki eta haragi freskoekin osatzen du menua Zaporeak elkarteak
Lesbosen, errefuxiatuek elikadura gabezia handia dutelako dihardu lanean Zaporeak elkarteak, eta euren lana, besteak beste, datu batekin irudikatu daiteke: diabetikoak diren asilo-eskatzaileek egunean hirutan beharrean, behin bakarrik dituzte menu egokiak.
2022/07/23 - 16:50
Hamar urte igaro dira kurduek bultzatutako Rojavako Iraultza hasi zenetik
Hamar urte ondoren, Konfederalismo Demokratikoaren sistema garatzeko lanetan jarraitzen du Kurdistanen Askapenerako Mugimenduak. EITB Media Maryam Fathirekin izan da herri kurduaren etorkizuna ezagutu nahian.
2022/06/30 - 20:23
Turkiako Armadak 29 miliziano kurdu hil ditu Siria iparraldean
Tropa turkiarrak 2016tik daude Siria iparraldean, gerrillari kurduei aurre egiteko eta inguruan kontrolpean mantentzeko.
2022/04/18 - 18:51
Siriako eta Ukrainako errefuxiatu batek osatutako bikoteak laguntza eskaintzen die errefuxiatu ukrainarrei
Anas Modamani 2015ean iritsi zen Alemaniara errefuxiatu gisa. Anna Yarish, aldiz, 2019an ikasketak amaitzera joan zen. Azken asteetan Alemaniara iristen ari diren milaka errefuxiatuen egoera ondo ulertzen dute eta laguntza emateko prest daude.
2022/04/18 - 16:59
Siriako eta Ukrainako errefuxiatu batek osatutako bikote batek laguntza eskaitzen die errefuxiatu ukrainarrei
ETBk aukera izan du Anna Yarysh ikasle ukrainararraren eta Anas Modamani errefuxiatu siriarraren maitasun historioa gertutik ezagutzeko.
2022/03/12 - 15:39
Siriako soldaduak Errusiarekin borrokatzeko prest agertu dira
Al-Assaden gobernuak Putinenaren esku jarri ditu soldaduak, eta Putinek berak dagoeneko erakutsi du interesa. Oraindik ez da elkarlana gauzatu, baina askok uste dute Sirian gertatutakoa errepikatzeko arriskua dagoela Ukrainan.
2022/03/11 - 23:41
Errusiak Siriako eta Ekialde Hurbileko soldaduak zabalduko ditu Ukrainan
Moskuk jakinarazi duenez, Ekialde Hurbileko herrialdeetako 16.000 "boluntariok" gerrara batzeko nahia azaldu dute.
2022/03/07 - 11:09
Gutxienez bi zibil hil dira Damaskoko aireportuaren inguruan Israelek eginiko eraso batean
Iranen aldeko milizien arma biltegien aurka egin dute eraso. Sana Siriako berri agentziaren arabera, aireko defentsarako sistemek misil gehienak geldiarazi dituzte.
2022/03/02 - 20:26
NBEko Batzar Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzetsi du
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
2022/02/03 - 15:18
Bidenek baieztatu egin du Estatu Islamikoaren buruzagiaren heriotza Siriako operazio militarrean
"Bart, nire zuzendaritzapean, Siria ipar-mendebaldeko indar militar estatubatuarrek terrorismoaren aurkako operazio bat egin dute", iragarri du AEBetako presidenteak.
2022/02/03 - 09:32
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Sirian, terrorismoaren aurkako AEBren operazio batean
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira, tartean bi adingabe, Idlib probintzian AEBetako tropek gaur goizaldean abiarazitako terrorismoaren aurkako operazio batean.
2022/01/24 - 09:32
200 pertsonatik gora hil dira Siriako Gherango espetxean izandako matxinada eta ihesaldian
Gainera, "ehunka" militar zauritu omen dira. Erasoak kontrolatze aldera, segurtasun indarrak kartzela inguruan daude egunotan.
2021/12/28 - 11:09
Israelgo Gobernuak 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikiko ditu kolonoentzat Golango gainetan
Bestalde, Siriako Gobernuak "gaitzespen gogorra" adierazi du kolono kopurua bikoizteko erabakiaren harira.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.