Sondika
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/06/14 - 18:38
The Beach Boysek surf doinuz bustiko du Sondika
BBK Music Legends jaialdiko lehen gauean joko du kaliforniar talde mitikoak, ostiralarekin. Larunbatean, Ben Harper & The Innocent Criminalsen txanda izango da.
2019/06/14 - 14:02
Beach Boys, Ben Harper eta Steve Van Zandt, BBK Music Legendseko izen handiak
Jaialdia ekainaren 14an eta 15ean egingo dute, La Ola Sondikako espazioan, eta, besteak beste, Suzanne Vega eta Anje Duhalde ere arituko dira bertan.
2019/06/11 - 11:00
Auto ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, Sondikan bi autok talka egin ostean
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute. Halaber, 3 kilometrorainoko ilarak sortu dira AP-8 autobidean Irunen, Baionarako noranzkoan.
2019/05/31 - 12:49
BBK Music Legends jaialdiak ordutegiak iragarri ditu
The Beach Boysek eta Ben Harper & The Innocent Criminalsek, ostiraleko eta larunbateko kartelburuek, 23:30etik aurrera joko dute Sondikako jaialdian.
2019/04/24 - 11:19
5 kilometroko ilarak Txorierriko igarobidean, Sondikan izandako istripu bat tarteko
Hainbat ibilgailuk talka egin dute Galdakaoko noranzkoan. Zorionez, ez da inor zauritu.
2019/03/26 - 09:30
Auto bat bidetik atera da Sondikan eta ilarak eragin ditu N-637 errepidean
Ezbeharraren ondorioz, bi errei itxi dituzte Arrontegira bidean, baina 09:00etarako bidea guztiz zabaldu dute. Emakume bat zauritu da.
2019/02/18 - 14:13
Little Steven, Suzanne Vega eta Anje Duhalde, BBK Music Legends jaialdian
E-Street Bandeko gitarristaz, Kaliforniar kantautoreaz eta lapurtar musikari mitikoaz gain, Kitty, Dasy & Louis eta Mississippi Queen & The Wet Dogs egongo dira ekainean Sondikan.
2019/01/18 - 11:04
Beach Boys, BBK Music Legends jaialdiko bigarren kartelburua
Kaliforniar talde mitikoa Ben Harper & the Innocent Criminalsi batu zaio Sondikan laugarren aldiz egingo duten festibaleko taldeen zerrendan.
2018/12/20 - 10:06
Lau autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu N-637 errepidean, Sondikan
Ezbeharraren eraginez, eskuineko erreia itxi dute Barakaldorako noranzkoan, baina 09:15 pasatxoan zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2018/12/13 - 11:10
Ben Harper & The Innocent Criminals BBK Music Legends Festivalen izango dira
Jaialdia Ola eremuan egiten da, Sondikan, eta 2019ko edizioa ekainaren 14an eta 15ean egingo dute.
2018/10/05 - 13:54
Hainbat ibilgailuren arteko istripuak 2 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Sondikan
Artxandako tunelen parean izan da istripua, Derioko noranzkoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, ibilgailuek errepidea oztopatzen zutelako.
2018/08/02 - 11:03
Txorierriko alkateek segurtasun neurriak eskatu dituzte, putreen aurrean
Igandean, putre baten eta hegazkin baten arteko talka gertatu zen Bilboko Aireportuan. Inguruan gero eta putre gehiago ikusten direnez, "oso kezkatuta" agertu dira alkateak.
2018/06/29 - 18:28
Rockaren mitoak, Sondikan
BBK Music Legends Ola BBK Zentroan, Sondikan, ekainaren 29 eta 30ean egingo dute jaialdiak Steve Winwooden, John Caleren eta Jeff Becken zuzenekoak eskainiko ditu, besteak beste.
2018/03/08 - 17:32
Wilko Johnson eta Gari, BBK Music Legends jaialdira
Sondikako jaialdiaren kartelean, Jeff Bech, Steve Winwood, Glen Hughes eta Mavis Staples artsistekin bat egingo dute bi artistok.
2018/02/22 - 14:14
Bost pertsona intoxikatu dira Sondikan, lantegi batean piztutako sutean
09:20 aldera piztu da sua Sangroniz industrialdeko Iberre kaleko tailer batean, eta nabe horretan dauden enpresetako langileak irtenarazi dituzte.
2018/01/12 - 17:03
Glenn Hughes eta Ana Popovic BBK Music Legends Festivalen arituko dira
Bi artistek kontzertuak eskainiko dituzte Ola zentroan, Sondikan, egiten duten jaialdian, eta Steve Winwood eta Mavis Staples lehendik iragarrita egon diren artistekin bat egin dute bertan.
2018/01/11 - 13:56
Hiru kilometroko ilarak Txorierriko igarobidean hiru ibilgailuk talka egin ostean
Istripua 10:48 aldera gertatu da autobia horretan, Sondika parean, Artxandako tunelen irteeratik kilometro batera.
2017/11/28 - 15:47
Steve Winwood eta Mavis Staples, 2018ko BBK Music Legends jaialdian
Britainiarra eta estatubatuarra Sondikako jaialdiaren hirugarren edizioan izango dira.
2017/06/03 - 00:36
Van Morrisonen kontzertuak 4.000 lagun bildu ditu Sondikan
Hasi da BBK Music Legend jaialdia Sondikan. Van Morrison ez ezik, "Motxila 21" taldeak eta Ruper Ordorikak ere jo dute gaur.