Ekainak 14-15
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK Music Legends jaialdiak ordutegiak iragarri ditu

The Beach Boysek eta Ben Harper & The Innocent Criminalsek, ostiraleko eta larunbateko kartelburuek, 23:30etik aurrera joko dute Sondikako jaialdian.
Ben Harper & The Innocent Criminals
Ben Harper & The Innocent Criminalsek larunbatean joko du, 23:30etik aurrera

BBK Music Legends ekainaren 14 eta 15ean La Ola Sondikako zentroan egingo duten jaialdiak emanaldien ordutegiak iragarri ditu.

Bi egunotan, kartelburuek, The Beach Boysek ostiralean eta Ben Harper & The Innocent Criminalsek larunbatean, 23:30ean abiatuko dituzte beren kontzertuak.

Hauek dira jaialdiko ordutegiak.

Ostirala

Amman & The Wayward Sons 17:30

Anje Duhalde 18:45

Suzanne Vega 20:15

Paul Collins Beat 21:45

The Beach Boys 23:30

Larunbata

Mississippi Queen & The Wet Dogs 17:00

Watermelon Slim 18:15

Kitty, Daisy & Lewis 19:35

Little Steven & The Disciples of Soul 21:15

Ben Harper & The Innocent Criminals 23:30

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X