Suedia
2015/10/09 - 22:32
Suediara iritsi dira Europan birkokatutako lehen errefuxiatuak
19 gazte eritrear dira. Bruselak politika berri baten hasiera besterik ez dela aipatu du. Datozen hilabeteetan, guztira 160.000 asilo eskatzaile jasoko dituzte hainbat herrialdek.
2015/10/09 - 11:42
Suediara bidean dira birkokatutako hogei errefuxiatu eritrear
Erromako Ciampino aireportutik abiatu dira gaur goizean hegazkinez. Asiloa eskatu eta herrialde eskandinaviarrak onartutako 20 bat eritrear dira.
2015/10/09 - 10:54
Birkokatutako lehen errefuxiatuak Suediara heldu dira
Asilo eskaera egin duten eta herrialde eskandinaviarrak onartu dituen 20 bat eritrear dira.
2015/10/05 - 14:44
Henning Mankell idazle suediarra hil da
Kurt Wallander detektibea protagonista dituen istorioen sortzailea 67 urte zituela hil da. “Aurpegirik gabeko hiltzaileak” haren lana irakur daiteke euskaraz.
2015/08/11 - 00:48
Bi pertsona sastatu eta hil dituzte Ikea denda batean, Suedian
Susmagarri bat atxilotu dute segurtasun indarrek. Beste pertsona bat larri zauritu du erasotzaileak.
2015/03/05 - 14:38
Iberdrola Suedian, olatuen energiaz baliatzeko ikerketan
Itsasoaren indarraz baliatuta, energia lortzeko bidean, Zamudioko parke teknologikoan egiten ari diren ikerketaz gain, beste lankidetza bat hasi dute Suedian.
2014/10/05 - 13:15
Israelek Suediako enbaxadoreari deitu dio Palestina aitortuko dutelako
Stefan Löfven Suediako lehen ministroak Palestinako Estatua aitortuko dutela iragarri zuen. Zahava Gal-on Meretz ezkerreko alderdiaren liderraren babesa du horretarako.
2014/03/11 - 12:01
Suediako kazetari bat tiroz hil dute Kabulen
Hiriburuko erdigunean izandako erasoaren bi egileek ihes egitea lortu dute.
2013/09/05 - 12:04
Siriako gatazka: Obama Suediaren babes bila joan da
AEBetan aurrera doa Siriaren aurkako erasoari argi berdea emango liokeen eztabaida. Obama presidenteak, Errusiara bidean, nazioartearen babes bila dihardu.
2013/05/19 - 12:44
Danimarka izan da Eurovision Jaialdiko garailea
Emmelie de Forest daniarrak iragarpen guztiak bete ditu, eta Suedian ospatu den Jaialdia irabazi du. El sueño de Morfeo taldea azken-aurrekoa izan da.