Vasteras
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona sastatu eta hil dituzte Ikea denda batean, Suedian

Susmagarri bat atxilotu dute segurtasun indarrek. Beste pertsona bat larri zauritu du erasotzaileak.
Vasteraseko Ikea denda. Argazkia: EFE
Vasteraseko Ikea denda. Argazkia: EFE

Bi pertsona sastatu eta hil dituzte gaur Ikea denda batean, Vasterasen, Suediako hegoaldean, Poliziaren iturriak aipatuz TT albiste-agentziak jakitera eman duenez. Erasoan beste pertsona bat larri zauritu dute.

Gertakaria Erikslund merkataritza-gunean jazo da. Antza denez, gizon batek beste bi gizoni eta emakume bati eraso egin die labana batekin.

Poliziak ez du hildakoen inguruko xehetasun gehiagorik eman, baina zauritu larria 35 urteko gizon bat dela zehaztu du. Vastmanlandeko ospitalera eraman du anbulantziak batek, eta berehala ebakuntza-gelan sartu dute.

Gainera, susmagarri bat atxilotu dute segurtasun indarrek, Victoria Holmgren Poliziako bozeramaileak jakinarazi duenez.

Vasteraseko merkataritza-gunea Stockholmetik 110 bat kilometrora dago, ipar-ekialdera. Dendagunea hustu dute poliziek.

Zure interesekoa izan daiteke

AMDEP9449. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 24/07/2026.- Captura de una transmisión de la cadena C-Span del presidente de EE.UU., Donald Trump, durante la Cena de Corresponsales de La Casa Blanca este viernes, donde bromeo con la posibilidad de presentarse a las elecciones presidenciales de 2028 y se colocó una gorra roja con el año 2028 en la parte frontal, en Washington (EE.UU.). EFE/ C-Span /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump

Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X