Suteak
2025/01/18 - 12:50
Noaingo gas-leherketan zauritutakoetako hiruk ospitaleratuta jarraitzen dute
Hirurak egonkor daude, eta hobera egiten ari dira. Horietako bi gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena, berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean izandako gas leherketan, horietako bi larri.
2025/01/18 - 11:59
Bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, etxe batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea 23:15 aldera piztu da, Iztueta kaleko zazpi solairuko etxebizitza eraikin batean. Sugarrak itzalitakoan, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.
2025/01/16 - 10:59
Drone batek grabatutako irudiek Kaliforniako suteen suntsipena erakutsi dute
24 hildako, milaka sendi etxerik gabe, eta 275 mila milioi dolarreko kalteak utzi dituzte Kaliforniako suteek.
2025/01/15 - 15:41
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Planetarioaren kupula berreraikitzeko asmoa agertu du
Foruzaingoa lehen aldiz sartu da Planetarioan eta sutea zerk eragin zuen argitzeko ikerketa abiatuko du. Rebeca Esnaola Kultura kontseilariak azaldu duenez, orain arte "kupulan izandako tenperatura altuek eta giroaren toxikotasunak ezinezko egiten zuten bertara sartzea".
2025/01/15 - 10:47
Bi pertsona arin zauritu dira Eibarko etxebizitza batean bart izandako sutean
Sua 03:00ak aldera piztu da, eta berehala itzali dute bertaratu diren suhiltzaileek. Zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
2025/01/15 - 10:14
Emakume bat zauritu da Noainen etxebizitza bateko sukaldean izandako sute batean
Ezbeharra atzo gauean jazo zen, bezperan gas-leherketa gertatu zen Nafarroako udalerri berean. Eskuetan erredurak zituela eta kea arnasteagatik intoxikatuta, erietxera eraman zuten emakumea.
2025/01/15 - 08:43
Albiste izango dira: Su-eten negoziazioak Gazan, Txotx denboraldiaren hasiera eta Noain: eztandaren ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/14 - 20:23
Javier Armentia: ''Kupulak egiten zuen berezi Iruñeko Planetarioa''
Javier Armentia Iruñeko Planetarioaren zuzendari ohiak adierazi duenez, kupulako proiektoreak tenperatura handiak jasan behar izan ditu suaren ondorioz, eta "ziurrenik" ez du funtzionatuko.
2025/01/14 - 15:52
Hiru pertsona ebakuatu dituzte Eibarko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz
Hiru pertsona osasun-zentro batera eraman behar izan dituzte, Eibarko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz. Sute horren ondorioz, eraikina eta ondoko biak hustu behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2025/01/14 - 15:07
Noaingo gas leherketan zauritutakoetako seik erietxean jarraitzen dute
Bi lagun ZIUn daude, baina euren bizia "ez dago arriskuan", alkateak jakinarazi duenez. Bien bitartean, etxetik irtenarazitako 250 pertsonetatik "ahalik eta gehienek gaur bertan" etxera itzultzeko aukera izan dezaten lanean ari dira agintariak.
2025/01/14 - 14:57
Iruñeko Planetarioko kupularen sutea, drone batetik ikusita
Lehen ikerketen arabera, sua kupularen azpian dagoen proiekzio gelan piztu da, eta kalte handiak eragin ditu.
2025/01/14 - 10:45
Bilboko erdiguneko eraikin bat hustu dute ileapaindegi batean kea sortu dela eta
Gertakaria 06:15ean jazo da Juan de Ajuriagerra kaleko 19.ean. Zorionez, ez da inor zauritu.
2025/01/14 - 10:29
Iruñeko Planetarioko sutearen argazkiak
06:00ak aldera piztu da sua, eta inguruan zegoen herritar batek deitu du SOS Nafarroa zerbitzura, eraikinetik kea ateratzen zela berri emanez. Suhiltzaileak bertaratu dira eta ingurua itxi dute. Sutea kontrolpean dagoela jakinarazi du Udaltzaingoak.
2025/01/14 - 09:10
Sute batek Iruñeko Planetarioaren kupula eta proiekzio gela suntsitu ditu
Eraikina hutsik zegoen sutea piztu denean, eta ez da inor zauritu.
2025/01/14 - 08:47
Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/14 - 08:13
Sute batean bi euskal herritar hil ziren Madrilgo jatetxearen jabeak ez du deklaratu nahi
23:00ak pasatxo zirenean piztu zen sua Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxean, 2023ko apirilaren 21ean. Hildakoetako bat Getxoko lagun bat zen, eta Madrilen zegoen egun batzuk pasatzen. Beste emakume euskal herritar bat ere larri zauritu zen, eta maiatzean zendu zen, ZIUn hiru aste eman ostean.
2025/01/13 - 22:01
Bederatzi zauritu, horietako bi larri, Noaingo etxebizitza batean izan den gas ihes baten ondorioz
Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak lanean ari dira tokian bertan. 30 atari (100 etxebizitza, guztira) hustu behar izan dituzte eta 250 bizilagun inguru ezingo dira oraingoz etxera itzuli.
2025/01/13 - 21:13
Noaingo alkatea: ''Lehentasuna orain euren etxea utzi behar izan dutenei ostatua bilatzea da''
Sebastian Marco Noain-Elorz Haraneko alkateak jakitera eman duenez, zaurituen artean ez dago inor larri. Une honetan, Udala lanean ari da etxeak utzi behar izan dituzten familiei ostatu emateko.
2025/01/13 - 20:14
Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo pizzeria baten jabeak
Madrilgo 46. Instrukzioko epailearen aurrean deklaratuko du asteartean, hilaren 14an, Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxearen jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren sute horretan, bi euskal herritar, tartean.
2025/01/13 - 20:05
Leherketa batek kalte material handiak eragin ditu Noaingo etxebizitza batean
Gas-isuri batek eragindako leherketa handi bat izan da gaur arratsaldean Noaingo (Nafarroa) etxebizitza-bloke batean. Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak bertan ari dira lanean. Oraingoz ez da jakitera eman zauriturik ba ote dagoen (festaro.es-en irudiak).