Suteak
2025/02/05 - 19:24
Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea
Sutea piztu den etxebizitzan garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden bertan pilatuta. Lan horietan ari zen behargin batek adierazi duenez, "batez ere zaborra".
2025/02/05 - 18:49
Sutea Donostiako San Martzial kaleko etxebizitza batean
San Martzial kaleko 8. atariko laugarren solairuan piztu den suak ke handia eragin du. Une horretan etxebizitza hutsik zegoen, eta garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden gordeta.
2025/02/04 - 18:51
Pertsona bat ospitaleratu dute Donostian, Txomin Enean izandako sute batean kea arnasteagatik
Udalak jakitera eman duenez, suteak ketza eragin du eta pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastuta. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.
2025/02/03 - 15:03
Basauriko suteagatik hustutako eraikinetako bizilagunak ezingo dira oraingoz etxera itzuli
Euren etxeetatik irtenarazitako auzokideak hotel batean daude momentuz. Bizitoki bat topatzeko lanean dabil Udala, Etxebizitza Sailarekin eta Alokabiderekin.
2025/02/03 - 14:35
Hernanin su hartutako etxebizitzak ez du egiturazko kalterik baina lau familia ezingo dira oraindik itzuli
Kale Nagusiko 36. zenbakiko lau etxebizitzetako bizilagunak dira, eta Udala aterpe bat bilatzeko lanetan dago jada. Gaua etxetik kanpo eman duten gainerakoak, 34 eta 38 zenbakikoak, euren etxeetara bueltatu dira.
2025/02/03 - 13:14
Hernaniko suteak kaltetutako eraikinean bizi diren familiek etxetik kanpo jarraituko dute
Suhiltzaileek eta udal teknikariek eraikinak ikuskatzen jarraituko dute, kalteak neurtu eta bizilagunak etxera noiz itzul daitezkeen erabakitzeko. Igandean su hartu duen eraikinaren alboko atarietako auzotarrak, berriz, etxera itzuli ahal dira.
2025/02/02 - 14:24
Itzali dute Hernaniko Kale Nagusian hainbat atari hustera behartu duen sutea
Kale Nagusiko eraikin batean piztu da sua 06:00ak jota zirenean, eta inor zauritu ez bada ere, kalte handiak eragin ditu.
2025/02/02 - 13:54
Hernaniko alkatea: ''Su hartu duen eraikineko bizilagunak ezingo dira momentuz itzuli''
Kaltetutako gainerako eraikinei dagokienez Xabier Lertxundik argitu duenez, "jarraian ikusiko dugu, suhiltzaileek berri eman ahala, zein eraikinetara, zein etxebizitzatara sartzeko aukera dagoen".
2025/02/02 - 12:10
Hernaniko alkatea: ''Larrialdi zerbitzuek eta auzokideek egindako lana oso azkarra izan da''
Xabier Lertxundik baieztatu duenez, ez da inor zauritu, eta sua zerk piztu duen oraindik argitu gabe dagoela esan du.
2025/02/02 - 11:25
Hernaniko hainbat ataritako bizilagunak etxetik atera dituzte sute baten ondorioz
Kale Nagusiko egurrezko eraikin batean piztu da sua, eta inor zauritu ez bada ere, badirudi kalte handiak eragin dituela.
2025/02/01 - 21:16
Basauriko sutean kaltetutako lau eraikinak erortzeko arriskuan daudela adierazi dute teknikariek
Oraindik ez dituzte argitu sutea nola piztu zen. 33 bizilagunei hotel batean eman diete ostatu, eta "aldi baterako bizitoki-irtenbidea" bermatuko diete. Batzuei, txandaka eta suhiltzaileek lagunduta, etxean sartzen utzi diete, premiazko gauzen bila.
2025/02/01 - 14:24
Basaurin su hartu zuen eraikineko bizilagunak etxera itzuli dira gauzak jasotzera
Udaleko teknikariek su hartu zuen eraikina eta ondoko beste hiru ikuskatu dituzte larunbat honetan. Gizon bat hil zen sugarretatik ihes egin nahian ari zela erorita, eta lau pertsona erreskatatu zituzten.
2025/01/31 - 22:08
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: ''24 pertsonarentzat gaua pasatzeko leku baten bila ari gara''
Asier Iragorri Basauriko alkateak adierazi duenez, Karega Goikoa kaleko 7. zenbakiko bizilagunak ere atera dituzte etxetik, badaezpada, baina suak ez du eraikin hori erre.
2025/01/31 - 21:54
Javier Pino, suhiltzailea: ''Egitura egurrezkoa zen, eta zaila izan da garrak kontrolazea''
Javier Pinos Bizkaiko suhiltzaileen guardiako buruak adierazi duenez, Basauriko Kareaga Goikoa kalera iritsi direnerako sua erabat zabalduta zegoen. "Kaltetutako atariak 5 eta 5 bis dira, eta bihar aztertuko dituzte udal teknikariek", gaineratu du.
2025/01/31 - 20:43
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basaurin, eraikin batean izandako sute batean
Sua 17:10ean piztu da, Basauriko Kareaga Goikoa kaleko eraikin batean. Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gizonak hirugarren solairutik behera bota du bere burua, garretatik ihesi, eta ospitalean hil da.
2025/01/31 - 19:33
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basauriko etxebizitza-bloke batean izandako sutean
Sugarrak 19:00ak aldera kontrolatu dituzte, baina ezbeharrak ia suntsituta utzi du eraikina. Hogei pertsonak baino gehiagok etxetik kanpo eman behar izan dute gaua.
2025/01/31 - 19:01
Sutea piztu da Basauriko etxebizitza-bloke batean
Sutea arratsaldeko bostak aldera piztu da Kareaga auzoko etxebizitza-bloke batean. Suhiltzaileak hiru solairuko eraikinean sartu dira eta bizilagunak atera dituzte.
2025/01/30 - 10:03
Pertsona bat ospitalera eraman dute eta bi etxebizitza kiskali dira Ermuan eta Amezketan izandako sute banatan
Bart piztu dira suteak, eta Amezketakoa guztiz amatatuta dago. Bizkaiko udalerrian, zazpi solairuko eraikin bateko etxebizitza batean piztu dira garrak, eta pertsona bat Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Suhiltzaileak bertan dira oraindik, sua itzaltzeko lanetan.
2025/01/26 - 12:12
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
2025/01/25 - 21:55
Noaingo gas leherketan zaurituetako bakarrak jarraitzen du ospitalean
Urtarrilaren 13an zauritutako 9 pertsonetatik bakarrak jarraitzen du une honetan ospitaleratuta, 13 urteko adin txikiko batek. Egun batzuk Zainketa Intentsiboetako Unitatean igaro ondoren, gela arrunt batean jarraitzen du orain osatzen.