Hiru pertsona hil dira dagoeneko Espainiako suteetan
10.000 pertsona etxetik atera behar izan dira Estatuan suteengatik; Zamora, Leon eta Ourense kiskaltzen ari dira. 30 bat sute aktibo daude, horietatik 14 larriak, eta zortzi autonomia erkidego alertan daude sugarrengatik.
10.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte Espainiar Estatuan suteen ondorioz, eta Gaztela eta Leonen eta Galizian gehienak. Zamora, Leon eta Ourensen hogeita hamar bat sute aktibo daude eta horiek dira fokurik bortitzenak, horietako 14 larriak baitira.
Hiru pertsona hil dira suteen ondorioz. Hirugarrena, Leongo Ospitalean ospitaleratuta zegoen 37 urteko gizonezko bat, Molezuelas de la Carballeda (Zamora) herrian hasi eta Leon probintzia zeharkatu zuen sutearen sugarrei aurre egiten ari zela izandako erreduren ondorioz.
Nicanor Sen Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen ordezkariak baieztatu duenez, Nogarejasen (Leon) sugarrek erreta hil zen beste gizonarekin batera larri zauritu zen, eta orain hil da.
Zamora probintzian, igandean Molezuelas de la Carballeda udalerrian hasi eta Leongo muga indarrez gainditu duen suak inoiz Espainiako Estatuan izan den suterik handiena da, datuak jaso zirenetik. Gaztela eta Leongo berrogeita hamar udalerri baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte, eta 10.000 pertsonari aldi baterako babesa eman diete dute La Bañeza, Astorga edo Ponferrada herrietan. Kaltetuen artean, adin guztietako pertsonak daude, 100 urtetik gorakoak, haurrak dituzten familiak eta bertan uda igarotzen dutenak barne. Bi pertsona daude ospitalean, erredura handien unitatean.
Galizian ere egoera kezkagarria da. Haizeak eta orografia zailak zaildu egiten dute sua itzaltzeko lanak, eta Ourense trenez inkomunikatuta geratu da goi-lautadarekin. Probintzia da kaltetuena, 13.000 hektarea baino gehiago daude kiskalita eta herrigune berriak konfinatuta daude sugarrak hurbil daudelako. Uneotan Galizian dagoen bigarren sute handiena Oimbrakoa da, eta sua itzaltzeko lanetan ari ziren hiru udal brigadista zauritu dira arratsaldean.
Caceresen, Jarillako suteak kontrolatu gabe jarraitzen du. Larrialdi zerbitzuak alerta gorenean egon dira goizaldean haize bortitzak direla eta, eta Cabezabellosako bizilagunak ebakuatu dituzte, agintarien aginduei entzungor egin ostean.
Ostegun arratsaldean, hogei bat herrik ebakuatuta jarraitzen dute, eta N625 errepidea itxi dute Leon-Santander artean, Leongo Portilla de la Reina eta Llanaves de la Reina udalerrien artean, Riaño eskualdeko Barniedo de la Reina herrian piztutako baso-suteak aurrera egin duelako.
Era berean, Salamancan, La Alberca udalerrian kaltetutako urbanizazioen konfinamendua altxatu da, inguru horretan berraktibatu zen sutea kontrolpean hartu ondoren. Uneotan kezkagarria den sute bat piztu da Gallegos de Argañanen.
Bestalde, Mallorcako suhiltzaileak Manacorreko eremu batean piztutako baso-sute bat itzaltzen saiatzen ari dira, zehazki, Ma-15etik gertu, araztegiaren parean. 19:30ean, sua kontrolpean hartu dute.
Aurreikuspenak ez dira positiboak: gaurko tenperaturak igotzea espero da eta horrek ez du lagunduko Estatuko eremu zabaletan kritikoa izaten jarraitzen duen egoera arintzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.