Espainian kiskaltzen ari diren suteen ondorioz milaka lagun etxetik aterarazi dituzte
Azken orduetan 7.000 lagun baino gehiagok gaua etxetik kanpo pasa dute. Leon eta Ourense probintziek 19 zauritu zenbatu dituzte. Gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Leongo eta Zamorako suteen ondorioz; horietatik lau egoera kritikoan daude, eta beste hiru larri.
Egoera kezkagarria bizi dute azken egun eta orduetan Espainiar Estatuan. Gutxienez bost sute handik bizi-bizi jarraitzen dute, eta milaka hektarea erre dituzte dagoeneko. Azken datuen arabera, 7.000 pertsonak baino gehiagok gaua etxetik kanpo igaro behar izan dute.
Galizian, Ourensen, oraindik kontrolatu gabe dagoen suteak dagoeneko 8.000 hektarea kiskali ditu. Hala, asteazken honetan UMEko kideak sartu dira eta herrigune batzuk hustu eta beste batzuk konfinatu behar izan dituzte. Landa Inguruneko Kontseilaritzaren arabera, orotara 1.000 hektarea erre dira uda honetan Galizian.
Adif Ourense probintziako trenbidea aztertzen ari da, A Meskita eta A Gudiña arteko abiadura handiko zatian izan daitezkeen kalteak zehazteko. Sutearen ondorioz Madril-Galizia loturako zirkulazioa eten behar izan dute.
Gaztela eta Leonek ere garren artean jarraitzen du, eta zortzi sute larri daude Leonen, Zamoran eta Palentzian, eta ehunka hektarea erre dira. Leonen 23 herritako 4.300 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Molezuelas de la Carballedako sutearen ondorioz. Sute horrek Zamora eta Leon probintziei eragiten die, eta bart boluntario bat hil dela ere jakinarazi dute, sua itzaltzeko lanetan ari zela. Zamorako Puercasko baso-sutea ere lanak ematen ari da.
Gaztela eta Leongo Juntak jakinarazi duenez, gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Leongo eta Zamorako suteen ondorioz; horietatik lau egoera kritikoan daude, eta beste hiru larri, erredurak tarteko. Leon eta Ourense probintziek 19 zauritu zenbatu dituzte.
Gaztela-Mantxan hainbat sutek piztuta jarraitzen dute, baina asteazken honetako lehen orduan Toledoko hainbat udalerritan etxetik kanpo gaua pasa duten bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute. Sare sozialetan jakinarazi duenez, Basoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuak ireki ditu sutearen ondorioz moztu dituen errepideak.
Jarillan, Caceresen, 250 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte baso-sute baten ondorioz piztutako sutea tarteko, eta oraingoz ezin izango dute etxera itzuli. Hasierako kalkuluen arabera 800 hektarea erre dira, eta suhiltzaileen arabera egoerak arratsaldean okerra egin dezake, ekaitzak tarteko.
Asturiasera ere begira baudade agintariak, 10 bat sute piztuta baitaude. Hala, goizaldean baso-suteen operatiboa bigarren mailara igo dute, eta UMEren esku-hartzea ere eskatu dute. Kezkagarriena Cangas de Narcean dago, bertan hiru su baitaude bizi-bizi.
Agintariek egonkortu egin dute bart Tarifako sutea, eta gaur arratsaldean agintariek baieztatu dute Jabugokoa (Huelva) kontrolatu egin dela eta etxetik atera dituzten 240 pertsonak etxera itzuli ahal izan direla.
Gainera, arratsaldeko lehen ordutik ari dira Teresa de Cofrentes udalerrian (Valentzia) tximista batek piztutako baso-sute bat itzaltzen.
14 sute inguru daude piztuta une honetan Espainia osoan, eta sute hauek nola piztu diren ikertzen ari dira, Espainiako Gobernuak susmoa baitu asko nahita piztutako suteak direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.