Espainiako suteek 116.000 hektarea baino gehiago erre dituzte astebetean, eta 10.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Galizian eta Gaztela eta Leonen
Bero-boladak asko zaildu ditu penintsulako eta Balear Uharteetako 38 foku aktiboak itzaltzeko lanak. Suak hiru hildako eta sei zauritu larri utzi ditu, eta 25.000 suhiltzaile baino gehiago atsedenik gabe ari dira sugarrak itzaltzeko lanetan.
Azken balantze ofizialaren arabera, astebete eskasean 116.000 hektarea erre dira, horietatik 31.500 Zamora eta Galizia artean. Izan ere, inoiz izandako suterik bortitzenak izan dira.
Galizian eta Gaztela eta Leonen bakarrik, 10.000 pertsonak etxetik alde egin behar izan dute sugarrak gertu zeudelako. Guztira, 38 foku daude aktibo, Asturiasen, Andaluzian, Valentzian eta Mallorcan, besteak beste.
Suak dagoeneko hiru pertsona hil eta sei larri zauritu ditu. Galera ekonomikoak oraindik ez dira ebaluatu.
Orain arte, agintariek hamar pertsona atxilotu dituzte, eta hildakoak egonez gero, 20 urterainoko espetxe-zigorra ezar diezaiekete, baina ohikoena isuna jartzea izan ohi da.
25.000 suhiltzaile baino gehiago ari dira gau eta egun garrak itzaltzeko lanean, hilean 1.300 euro inguruko soldatak kobratzearen truke. Europar Batasunetik, atzo bi hidrohegazkin iritsi ziren Galiziara, sua itzaltzeko lanak indartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda