Suteak
2025/02/01 - 21:16
Basauriko sutean kaltetutako lau eraikinak erortzeko arriskuan daudela adierazi dute teknikariek
Oraindik ez dituzte argitu sutea nola piztu zen. 33 bizilagunei hotel batean eman diete ostatu, eta "aldi baterako bizitoki-irtenbidea" bermatuko diete. Batzuei, txandaka eta suhiltzaileek lagunduta, etxean sartzen utzi diete, premiazko gauzen bila.
2025/02/01 - 14:24
Basaurin su hartu zuen eraikineko bizilagunak etxera itzuli dira gauzak jasotzera
Udaleko teknikariek su hartu zuen eraikina eta ondoko beste hiru ikuskatu dituzte larunbat honetan. Gizon bat hil zen sugarretatik ihes egin nahian ari zela erorita, eta lau pertsona erreskatatu zituzten.
2025/01/31 - 22:08
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: ''24 pertsonarentzat gaua pasatzeko leku baten bila ari gara''
Asier Iragorri Basauriko alkateak adierazi duenez, Karega Goikoa kaleko 7. zenbakiko bizilagunak ere atera dituzte etxetik, badaezpada, baina suak ez du eraikin hori erre.
2025/01/31 - 21:54
Javier Pino, suhiltzailea: ''Egitura egurrezkoa zen, eta zaila izan da garrak kontrolazea''
Javier Pinos Bizkaiko suhiltzaileen guardiako buruak adierazi duenez, Basauriko Kareaga Goikoa kalera iritsi direnerako sua erabat zabalduta zegoen. "Kaltetutako atariak 5 eta 5 bis dira, eta bihar aztertuko dituzte udal teknikariek", gaineratu du.
2025/01/31 - 20:43
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basaurin, eraikin batean izandako sute batean
Sua 17:10ean piztu da, Basauriko Kareaga Goikoa kaleko eraikin batean. Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gizonak hirugarren solairutik behera bota du bere burua, garretatik ihesi, eta ospitalean hil da.
2025/01/31 - 19:33
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basauriko etxebizitza-bloke batean izandako sutean
Sugarrak 19:00ak aldera kontrolatu dituzte, baina ezbeharrak ia suntsituta utzi du eraikina. Hogei pertsonak baino gehiagok etxetik kanpo eman behar izan dute gaua.
2025/01/31 - 19:01
Sutea piztu da Basauriko etxebizitza-bloke batean
Sutea arratsaldeko bostak aldera piztu da Kareaga auzoko etxebizitza-bloke batean. Suhiltzaileak hiru solairuko eraikinean sartu dira eta bizilagunak atera dituzte.
2025/01/30 - 10:03
Pertsona bat ospitalera eraman dute eta bi etxebizitza kiskali dira Ermuan eta Amezketan izandako sute banatan
Bart piztu dira suteak, eta Amezketakoa guztiz amatatuta dago. Bizkaiko udalerrian, zazpi solairuko eraikin bateko etxebizitza batean piztu dira garrak, eta pertsona bat Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Suhiltzaileak bertan dira oraindik, sua itzaltzeko lanetan.
2025/01/26 - 12:12
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
2025/01/25 - 21:55
Noaingo gas leherketan zaurituetako bakarrak jarraitzen du ospitalean
Urtarrilaren 13an zauritutako 9 pertsonetatik bakarrak jarraitzen du une honetan ospitaleratuta, 13 urteko adin txikiko batek. Egun batzuk Zainketa Intentsiboetako Unitatean igaro ondoren, gela arrunt batean jarraitzen du orain osatzen.
2025/01/23 - 12:31
Autokarabana bat eta hainbat atoi erre dira Mendabiako zelai batean izandako sutean
Ez zegoen inor inguruan sutea gertatu denean, eta, beraz, ez da inor zauritu.
2025/01/23 - 10:58
30.000 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte Los Angelesen, piztutako sute baten ondorioz
30.000 lagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte Castaic laku-eremutik, eta 38 kilometro karratu erre dira bertan. Oso ordu gutxian asko zabaldu da sutea, Los Angeles hirigunetik 50 kilometrora. Kalifornia Hegoaldea alarma gorrian dago.
2025/01/21 - 10:55
76 hildako eta dozenaka zauritu eski eremu bateko hotel batean izandako sutean, Turkiako ipar-mendebaldean
Gutxienez 76 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Bolu probintziako mendietan dagoen hotel batean izandako sutean. 161 logelako hotelak % 90 inguruko okupazioa zuen.
2025/01/19 - 10:27
Gutxienez 77 lagun hil dira Nigerian, zisterna-kamioi batek eztanda eginda
Erregaia zeraman kamioia irauli egin da. Bertako bizilagunak isuritako erregaia jasotzen saiatzen hasi direnean, kamioiak eztanda egin du, eta bertan harrapatu ditu guztiak.
2025/01/18 - 12:50
Noaingo gas-leherketan zauritutakoetako hiruk ospitaleratuta jarraitzen dute
Hirurak egonkor daude, eta hobera egiten ari dira. Horietako bi gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena, berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean izandako gas leherketan, horietako bi larri.
2025/01/18 - 11:59
Bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, etxe batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea 23:15 aldera piztu da, Iztueta kaleko zazpi solairuko etxebizitza eraikin batean. Sugarrak itzalitakoan, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.
2025/01/16 - 10:59
Drone batek grabatutako irudiek Kaliforniako suteen suntsipena erakutsi dute
24 hildako, milaka sendi etxerik gabe, eta 275 mila milioi dolarreko kalteak utzi dituzte Kaliforniako suteek.
2025/01/15 - 15:41
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Planetarioaren kupula berreraikitzeko asmoa agertu du
Foruzaingoa lehen aldiz sartu da Planetarioan eta sutea zerk eragin zuen argitzeko ikerketa abiatuko du. Rebeca Esnaola Kultura kontseilariak azaldu duenez, orain arte "kupulan izandako tenperatura altuek eta giroaren toxikotasunak ezinezko egiten zuten bertara sartzea".
2025/01/15 - 10:47
Bi pertsona arin zauritu dira Eibarko etxebizitza batean bart izandako sutean
Sua 03:00ak aldera piztu da, eta berehala itzali dute bertaratu diren suhiltzaileek. Zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
2025/01/15 - 10:14
Emakume bat zauritu da Noainen etxebizitza bateko sukaldean izandako sute batean
Ezbeharra atzo gauean jazo zen, bezperan gas-leherketa gertatu zen Nafarroako udalerri berean. Eskuetan erredurak zituela eta kea arnasteagatik intoxikatuta, erietxera eraman zuten emakumea.