Sua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute

Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Sutea Artaxoa eta Añorbe artean. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

Suhiltzaileak Garesaldean, NA-6020 errepidearen inguruan, Artaxoa eta Añorbe artean piztutako beste sute bat itzaltzeko lanean ari dira. Sua egonkortzea lortu dute dagoeneko.

Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta bilduta dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.

Nafarroako Gobernuak hainbat baliabide zabaldu ditu dagoeneko: Cordovillako eta Tafallako parkeetako suhiltzaileak eta bi helikoptero. Espainiako Gobernuak bi helikoptero gehiago bidali ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

20181029154809_maite-barnetche_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain

Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain

Gehiago ikusi
Publizitatea
X