Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.
Uzta biltzeko makina bat, Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuak, Amparo Lopez Antelo Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariaren bitartez, baso-suteen arriskua prebenitzeko irizpideak eta jarraibideak biltzen dituen foru agindua onartu du.
Agindua onartu egin da hurrengo egunetarako aurreikusita dagoen egoera klimatologikoak eta asteazken honetan Izarbeibar inguruan piztu den suteak bultzatuta. Suaren ondorioz, Nafarroako Foru Erkidegoko Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Egitasmo Berezia martxan jarri dute, 2. mailan.
Foru aginduak aldi baterako debekatzen du, Nafarroako lurralde osoan, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak sor baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.
Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, hurrengo egunotarako iragarri den eguraldiak aparteko neurriak hartzea eskatzen du, sute gehiago sortzea eragin dezaketen albait lan gutxien egin daitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.