SUTEA NAFARROAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarrakazteluko suteak 220 hektarea erre ditu, Nafarroako Gobernuaren arabera

Gaur sutea itzaltzeko lanekin aurrera jarraitu dute. Egoera "hobera egiten ari da", eta suak inguratuta eta egonkortuta jarraitzen du. Arratsalderako iragarpen meteorologikoa bete da, 18:30etatik haize ufada bortitzak izan baitira, eta horrek sua berpiztea eragin du, baina "arazorik gabe kontrolatu dute".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zarrakazteluko (Nafarroa) baso-suteak 220 hektareako zabaleran izan du eragina, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adierazi duenez. Horietatik, 182 hektarea Alepo pinuak dira, bai baso berriak, bai mendi naturalak.

Gaur sutea itzaltzeko lanekin jarraitu dute. Egoera "hobera egiten ari da", eta suak inguratuta eta egonkortuta jarraitzen du. Atzo ingurua perimetratu ondotik, suhiltzaileak eta nekazariak ingurua bustitzen izan dira gaur.

Nafarroako Gobernuak azaldu dutenez, arratsalderako iragarpen meteorologikoa bete da, 18:30etatik haize ufada bortitzak izan baitira, eta horrek sua berpiztea eragin du, baina "arazorik gabe kontrolatu dute".

Aireko baliabideak gutxi gorabehera 19:45ean erretiratu dira, eta lurreko baliabideak gauean zehar lanean jarraituko dute. Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileek osatuko dute lantaldea, eta goizean ordezkatuko dituzte.

Zarrakazteluko (Nafarroa) sutea itzaltzeko lanek aurrera darrai, baina suhiltzaileek erabat itzaltzea lortu ez badute ere, mugatu dute eta egonkortuta dago atzoz geroztik. Suhiltzaileak, 2 helikopterok lagunduta eremua zaintzen eta bustitzen ari dira berriz piztu ez dadin. Suhiltzaileak kezkatuta daude arratsaldeko haize aldaketak, eta muturreko tenperaturek, sugarrak berriro piztuko ote dituen.

Nafarroa osoa sute arrisku handienean dagoela gogoratu du Sos Nafarroak, eta nahiz eta airez eta lurretik sutea itzaltzeko lanetan jarraituko duten, adierazi du  "baldintza meteorologikoak oso txarrak direla oraindik" tenperatura altuengatik eta lurraren hezetasun eskasagatik. Testuinguru horretan, arretaz jokatzeko deia luzatu dute, sute bat sor dezakeen edozein jarduera saihesteko.

Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak atzo adierazi duenez, sutea nola sortu zen "ikertzen" ari badira ere, "jakin badakigu giza ekintza batek eragin" piztu zela sua. 

Larunbat gauetik Nafarroako Zarrakaztelu herrian piztuta dagoen sutea atzo arratsaldean lortu zuten egonkortzea eta inguratzea suhiltzaileek, bi egun latzen ondotik. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X