Sua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Corbieres mendiguneko sute handia kontrolpean dute, baina ez dute itzali

Asteartean piztu zen, eta pertsona bat hil du: sugarrek setiatuta bere etxea uzteari uko egin zion emakume bat. Sutea 1949. urtetik Frantzian izan den larriena da.

Iragarkia
Saint-Laurent-de-la-Cabrerisse (France), 07/08/2025.- A firefighting vehicle is deployed to tackle a brush fire as a wildfire continues to spread in Saint-Laurent-de-la-Cabrerisse, Aude department, southern France, 07 August 2025. Some 16,000 hectares have been burned so far and at least one person died in one of the biggest wildfires in France since 1949. (incendio forestal, Francia) EFE/EPA/PHILIPPE MAGONI
18:00 - 20:00
Sutea Frantziako hegoaldean. Argazkia: EFE

Frantzia hegoaldean piztutako sute handia, Corbieres mendigunean dagoeneko 16.000 hektarea kiskali dituena, egonkortzea eta kontrolatzea lortu dute, baina oraindik ez dute itzali, bi egunez sugarren aurka gogor borrokatu ostean, agintariek gaur jakitera eman dutenez.

Asteartean piztu zen sutea, eta 1949. urtetik Frantzian izan den larriena da. Suak pertsona bat hil du: sugarrek setiatuta bere etxea uzteari uko egin zion emakume bat.

Aude departamenduko prefetak ohar batean adierazi duenez, suhiltzaileek bertan jarraituko dute datozen egunetan, sutea berpiztea saihesteko.

Horren hitzetan, ebakuatutako herritar gehienak oraingoz ezingo dira etxera itzuli, tokiko agintariek horretarako aukera ematen duten kasuetan izan ezik.

Halaber, bertan itxi dituzten errepide askok itxita jarraituko dute, askotan kable elektrikoak moztu eta erori direlako.

2.000 suhiltzaile, 600 ibilgailu eta aireko 20 baliabide baino gehiago aritu dira sua itzaltzeko lanetan, Armadaren helikopteroak tartean.

Pertsona bat hil da Saint Laurent de la Cabrerissen, asteartetik asteazkenerako gauean etxetik alde egin nahi izan ez zuen 70 bat urteko emakume bat, eta bi zauritu larri ospitaleratu dituzte.

Remi Recio eskualdeko prefetaren ondokoak zehaztu duenez, 11 suhiltzaile zauritu dira, eta dagoeneko ez dago inor desagertuta.

Sutearen jatorria argitu eta balizko arduraduna aurkitzeko ikerketari dagokionez, bigarren mailako errepide baten ondoan hasi zela baieztatu du Reciok, eta auzia Fiskaltzaren esku dagoela erantsi du.

Asteartetik Corbieres mendigunean erre diren 16.000 hektareak Frantzia osoan 2019an, 2020an, 2021ean eta 2024an kiskali zenaren parekoa da, eta 2023an erre zenaren bikoitza.

Orain arte bertan izan den suterik handienean, Bordele hegoaldean 1949an izandakoan, 50.000 hektarea pinu erre eta 82 pertsona hil ziren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X