Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Errioxan piztutako sutea. Irudia: Europa Press
Guardiako suhiltzaileak Errioxan piztu eta Arabara iritsi den baso-sute bat itzaltzeko lanean ari dira gaur arratsaldetik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
19:15 aldera, Gimileon (Errioxa) piztutako baso-sute baten berri jaso dute. Arabako lurraldean sartu da, makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Sutearen ondorioz, Errioxako Haro eta Briones herrien arteko tren zerbitzua eten behar izan dute.