Suteak
2024/04/26 - 17:07
Sute batek kalte handiak eragin ditu Goiazko ostatuan
Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute.
2024/04/26 - 16:14
Sute larri batek kalte material handiak eragin ditu Goiazko ostatuan
Sua 12:00ak baino lehentxeago piztu da, oraindik argitu gabe dago zergatik. Ez da inor zauritu, baina GI-2634 errepidea itxi behar izan dute.
2024/04/23 - 12:20
Sutan zegoen tren batek Kanadako London hiriaren erdialdea zeharkatu du
Trenak egurra eta antzinako tren-materiala garraiatzen zituen. Poliziak uste du sutea nahita piztua izan dela. Ez da inor zauritu eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute.
2024/04/19 - 15:15
Bi pertsona hil dira eta bat zauritu da Ajangizko baserri batean izandako sutean
Zauritua Galdakaoko Ospitalean artatu dute, shock egoeran baitzegoen, Ajangizko alkatearen arabera. Garrek baserriaren lehen solairua erre dute; bigarrenak keak eragindako kalteak ditu bakarrik.
2024/04/19 - 13:54
Emakume bat eta gizon bat hil dira Ajangizko baserri batean piztutako sutean
Hildakoek 71 eta 73 urte zituzten. Beste emakume bat Gernikako Ospitalean artatu dute, kea arnastuta eta shock egoeran. Garrek baserriaren lehen solairua kiskali dute; bigarrenak keak eragindako kalteak bakarrik ditu. Baserria duela 6-7 urte erabat zaharberritu zuten, eta monumentu historikoa da.
2024/04/16 - 12:44
Kopenhageko Burtsaren eraikin historikoa kiskali du suak
1640ko eraikina da, turista asko eta asko erakartzen dituena. Erabat kiskalita geratu da, eta goiko kapitela ere eraitsi egin du suak. Oraindik ez da zabaldu sua nola piztu den.
2024/04/16 - 12:37
Sutea piztu da Kopenhageko Burtsaren eraikin historikoan, eta kapitel ikonikoa erori egin da
Eraikina 1640an egin zen eta Christianborg jauregitik gertu dago, Parlamentua dagoen lekuan, eta herrialdeko atrakzio turistiko nagusietako bat da. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.
2024/04/14 - 20:40
Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, Chiloechesko heriotzekin zerikusia dutelakoan
Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzako iturriek eman dute atxiloketen berri, baina ez dute haien nortasunari eta operazioari buruzko xehetasunik eman. Biktimen gorpuek arma zuriz egindako zauriak zituzten.
2024/04/14 - 19:32
Abenduan berriro irekitzeko prestatzen ari da Parisko Notre Dame katedrala
2019ko apirilaren 14an, sute handi batek kiskali egin zuen. Erdiko orratza eta teilatuaren bi heren erre ziren. 150 herrialde baino gehiagotan, 1.000 milioi dolar bildu zituzten katedrala berreraikitzeko lanetarako. Abenduaren 8an berriro irekitzeko asmoa du Frantziako Gobernuak.
2024/04/13 - 19:59
Indarkeria zantzuekin hilotz topatu dituzte familia bereko hiru kide Guadalajaran, su hartutako etxe batean
Goizaldean piztutako sutea itzali ondoren, suhiltzaileak etxebizitza barrura sartu ahal izan dira, 52 urteko senar-emazteen eta horien 22 urteko alabaren gorpuak aurkitu dituzte bertan. Hainbat ikerketa-ildo ireki dituzte.
2024/04/08 - 11:51
Derioko seminarioaren zati bat hustu dute, sute baten ondorioz
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 09:00ak inguruan jaso dute sutearen abisua. Badaezpada, hustu egin dute eraikinaren alde bat. Oraingoz, ez da inor zauritu.
2024/03/26 - 09:03
Hainbat paziente Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara lekualdatu dituzte, sute baten ondorioz
Bilboko Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu egin behar izan zuten atzo iluntzean, eraikineko bigarren solairuan piztu zen sute baten ondorioz. Ez zen inor zauritu, baina hainbat paziente Gurutzetara lekualdatu zituzten. 21:30 inguruan piztu zen sua. Ospitaleko baliabideekin itzali zuten.
2024/03/25 - 23:11
Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu dute sute baten ondorioz
Ospitaleko baliabideekin itzali dituzte garrak, eta ez da inor zauritu. Hala ere, pazienteetako batzuk Basurtuko beste pabiloi batzuetara eraman, eta beste batzuk Gurutzetako Ospitalera bidali dituzte.
2024/03/25 - 19:18
Errenteriako sutean etxetik irtenarazitako bizilagunak etxera itzuli ahalko dira, lehen solairukoak izan ezik
Sutea Santa Maria kaleko 13. zenbakian piztu da, eta sua itzaltzeko lanetan ari diren hainbat suhiltzaile bertaratu dira.
2024/03/25 - 16:43
Hainbat bizilagun atera dituzte euren etxeetatik Errenterian, sute baten ondorioz
13:30 aldera piztu da sua Erreteriako Santa Maria kaleko eraikin batean. Badaezpada, bertako bizilagunak kanpora atera dituzte. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 14:00 alderako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.
2024/03/24 - 20:05
Hiru lagun artatu dituzte Eibarren izan den sute batean, kea arnasteagatik
Etxebizitza bateko ezkaratzeko ke kanpaiak su hartu du. Bertan bizi direnek kanpoan igaro beharko dute gaua, etxea ondo aireztatu arte.
2024/03/11 - 16:47
Valentziako sutea sukaldeko etxetresna batean hasi zen
Baztertu egin dute "zantzu penalak" egotea, eta ondorioz, aseguru-etxeak eraikinean sartu ahal izango dira euren lana egitera.
2024/03/07 - 22:33
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik sute batean, Sestaon
Sutea 17:00ak inguruan piztu da, etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan, eta dagoeneko itzali dute suhiltzaileek. Bederatzi pertsona balkoitik atera behar izan dituzte.
2024/03/07 - 19:29
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte Sestaoko etxebizitza eraikin batean piztutako sute batean
Orotara, bederatzi pertsona ebakuatu behar izan dituzte suhiltzaileek. Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.
2024/03/07 - 15:37
Artaxoako etxalde batean 3.000 ardiren heriotza eragin duen sutea ikertzen ari dira
3.000 ardi buru hil dira Artaxoako (Nafarroa) etxalde batean piztutako sutean, eta 1.500 animalia ebakuatu ahal izan dituzte. Guardia Zibilak hartu du ikerketa bere gain.