Tabernak
2021/02/11 - 18:25
Osasun Sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda kaleratu du
Auzitegi Nagusiaren ebazpena dela eta, "gune gorrian" dauden udalerrietan tabernak irekitzea posible izango da, baina eskola edo talde kirola debekatuta izango dira eta apustuetarako lokalak itxita.
2021/02/11 - 16:10
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari nola erantzun aztertzen ari da Jaurlaritza
Gobernuko zerbitzu juridikoek astelehenera arteko epea dute autoaren aurkako helegitea aurkezteko. Bestalde, "Bultza Kirola Euskadi" elkarteak dio LABIri itxarongo diola epaitegira jo aurretik.
2021/02/11 - 15:33
Espainiako Ostalaritza Elkarteak animatu egin ditu ostalariak helegiteak jartzera
Autonomia Erkidegoek errekurtsoak jarrita dauzkate jada, eta orain auzitegi nagusien erantzunaren zain daude.
2021/02/11 - 15:26
Alberto Lopez Basagurenen ustez, hartzen diren neurrien justifikazioan dago giltza
Auzitegiaren erabakiak pandemiari aurre egiteko tresna bat gutxiagorekin utzi du Jaurlaritza. Horrek zalantza sortu du erkidegoek neurriak hartzeko duten benetako ahalmenaz.
2021/02/11 - 12:47
Odon Elorza: "Epailearen hitzak soberan daude, ez diote sinesgarritasunik ematen"
PSOEko diputatuak kritikatu du EAEko Auzitegi Nagusiaren autoa: "Oinarri eskasa du" eta Eusko Jaurlaritzak "oinarriarekin" helegitea aurkeztea espero duela esan du.
2021/02/11 - 12:38
EAEn ostalaritza zabaltzeak sektorean erreklamazioak areagotzea ekarri du
13 erkidogok beren kabuz aurkeztu zituzten errekurtsoak, baina arrakasta handirik gabe. Hala ere, azken erabaki horrek gauzak alda ditzakeela uste dute.
2021/02/11 - 10:44
LABI teknikoak pandemiaren bilakaera aztertu eta balizko neurriak proposatuko ditu
Auzitegiak eremu gorrian dauden taberna eta jatetxeak irekitzeko baimena eman ostean, ikusteko dago, LABI teknikoaren proposamena jasota, LABIren Aholku Batzordeak zer erabakitzen duen ostiralean.
2021/02/10 - 19:56
Tolosarrak, 'ez inauteriekin' kontzientziatuta
Tolosako alkateak taberna eta jatetxeetan neurriak betetzea eskatu du Ostegun Gizen bezperan.
2021/02/10 - 18:23
Tabernak irekitzeko baimena eman izana kaltegarria dela esan du Sagarduik
Osasun sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean txertaketa irregularrei buruz eta mugikortasunari lotutako murrizketak urratu zituen LABiko kidearen harira azalpenak emateko.
2021/02/10 - 15:16
Eremu gorrian diren 84 herrietan pertsiana altxatu ahal izan du ostalaritzak
Euskadiko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin pozik bai ostalariak baita bezeroak ere. Hala ere, ostiraleko LABI bileran neurri murriztaileak zorroztuko ote dituzten beldur dira tabernariak.
2021/02/10 - 13:11
"Tabernariei CO2 detektagailuak eta purifikatzaileak jartzea gomendatuko nieke"
Detektagailu horiekin airearen kalitatea neurtuko luketela nabarmendu du zientzialariak eta, txarra bada, HEPA iragazkidun aire purifikatzailea jarrita, kutsatzeak ekidin ahal izango liratekeela.
2021/02/10 - 11:43
Bingen Zupiria: "Interes kolektibo bat defendatu behar dugu, erantzunkizunez"
Bingen Zupiria bozeramailea "Egun on Euskadi" saioan izan da eta Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia aztertu du. Bere hitzetan, "Jaurlaritza kezkatuta dago egoera nahasia delako".
2021/02/10 - 11:09
Zabalik daude berriro EAEko taberna eta jatetxeak, Auzitegi Nagusiaren babesarekin
Dena dela, Jaurlaritzak ezarritako zenbait murrizketa bete beharko dituzte ostalaritza establezimenduek; adibidez, 20:00etarako itxiko dituzte ateak.
2021/02/10 - 10:05
Tabernak pertsianak altxatzen hasi dira
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza irekitzeko erabakia hartu ostean, taberna askok ateak ireki dituzte goizeko lehen orduan.
2021/02/09 - 22:08
Europar Batasunean 18 herrialdetan daude itxita tabernak eta jatetxeak
Europar Batasunean 18 herrialdetan dute pertsiana botata taberna eta jatetxeek, tartean daude Austria, Danimarka, Herbehereak, Belgika, Alemania eta Frantzia.
2021/02/09 - 22:01
Ez da ostalaritza irekitzeko unea, adituen iritziz
Ikuspegi epidemiologiko batetik ez da tabernak irekitzeko unea diote. Esan digutenez, familiarteko ospakizun pribatuak eta ostalaritza, biak, eskutik joan dira orain arte.
2021/02/09 - 21:58
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte. Ostiralean LABI batzordeak erabakitzen duena ezagutzeko zain daude.
2021/02/09 - 21:55
Hauek dira ostalariek bete beharrreko murrizketak
Taberna barruetan aforoa erdira dago murriztuta, terrazetan %100ekoa den bitartean. Gehienez lau lagun eseri ahal izango dira elkarrekin mahaian, baina metro eta erdiko distantzia egon beharko da.
2021/02/09 - 21:45
Ostalariak erabakiarekin pozik daude, baina erreskate plan bat eskatzen dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak gustura agertu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin.
2021/02/09 - 21:41
Jaurlaritzak tabernen aforoak, ordutegiak eta barruak ixteko gaitasuna du
Jaurlaritzak baditu erremintak ostalaritzaren irekierari erantzuteko. Gaitasuna du ordutegiak, aforoak edota bilera sozialetako pertsona kopurua murrizteko. Baita taberna barruak ixteko ere.