Tabernak
2022/02/01 - 14:10
Covid ziurtagiria indarrean dago oraindik 50 jankidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian
Hau da, abenduan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak izenpetutako agindua ez dute oraingoz kendu. Hortaz, jatetxe handietan eta dantzalekuetan, adibidez, ziurtagiria erakutsi beharko da, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena gorabehera.
2022/01/31 - 15:46
Bizkaiko tabernetako jabeek jolas-makinetan dabiltzan bezeroak zaintzeko ardura izango dute
Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko establezimenduen % 95ek euren lokaletan joko arduratsua bultzatzeko konpromisoa hartu dute. Pegatina bat izango dute joko arduratsua bultzatzera konprometitu diren ostalariek.
2022/01/31 - 13:25
Covid ziurtagiria ezartzeak hiru puntu igoarazi du txertaketa maila, Sagarduik nabarmendu duenez
Hartutako neurrien "eraginkortasuna aztertzeko txostena" eskatu diote oposizioko taldeek Osasun sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari berari.
2022/01/25 - 13:50
Ostalariei eta gaueko aisialdiari zuzendutako 22 milioi euroko laguntzak iragarri ditu Jaurlaritzak
"Dirulaguntza horrek helburu du ostalarien jardunari eustea, baita enplegua sustatzea ere", esan du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.
2022/01/11 - 14:11
Murrizketak urtarrilaren 31ra arte luzatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak, neurri gehiago baztertu gabe
Hauek dira gaur egun indarrean dauden murrizketak: 01:00a eta 06:00ak bitartean tabernak itxita egotea, ostalaritza establezimenduetan zutik kontsumitzeko debekua eta covid pasaportearen derrigorrezko erabilera.
2022/01/10 - 20:14
Nafarroak Eguberrietan aplikatutako neurriak luzatzea ala ez erabakiko du astearte honetan
Printzipioz, ostalaritzan indarrean dauden neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira. Chivitek onartu duenez, "egungo egoera ez da duela 15 egun genuena baino hobea".
2022/01/07 - 21:27
Alemaniak isolamendu epea murriztu du eta jatetxeetako murrizketak gogortu ditu
Herrialdeak 7,4 milioi koronabirus kasu baino gehiago atzeman ditu, azken egunean 56.000 kasu berri batu ostean.
2022/01/05 - 17:39
Ostalariek ez dute Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka egingo
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak azpimarratu du alferrik helegitea jartzeak ez daukala zentzurik. Jaurlaritzak, bestalde, ez du oraindik zehaztu zenbateko laguntzak emango dizkien ostalariei.
2022/01/05 - 14:50
Denbora igaro ahala, covid ziurtagiria gero eta gutxiago eskatzen dela somatzen dute herritarrek
Herritarrek mugikorrean edo paperean daramate ziurtagiria, baina leku askotan ez dute eskatu ere egiten. Eskatzen duten batzuetan gainera, ez dute behar bezala ziurtatzen norberarna den ere.
2022/01/03 - 22:11
Ostalariek oraingoz ez dute helegiterik aurkeztuko murrizketen aurka, diru-laguntzak negoziatu bitartean
Ostalarien elkarteak asteazken honetan batzartuko dira Eusko Jaurlaritzarekin, sektorearen diru-laguntzak adosteko. Akordio "on" bat lortzea espero dute.
2022/01/03 - 21:34
Ostalariek ez dute helegiterik jarriko oraingoz murrizketen aurka, diru-laguntzak negoziatu arte
Errege gauera begira, ostalariak aztertzen ari dira Jaurlaritzaren murrizketak babesten dituen sententzia errekurritu ala ez. Oraingoz ez dute helegiterik jarri eta Jaurlaritzarekin biltzekoak dira
2021/12/31 - 21:21
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Jaurlaritzak ezarritako murrizketak
Auzitegiak atzera bota du ostalariek eskatutako kautelazko neurria, baina aurrerago gaia sakonean aztertu eta behin betiko ebazpena eman beharko du. Bitartean, ostalaritza 01:00etan itxiko da, eta edukiera % 60ra mugatuko da. Zutik kontsumitzea debekatuta dago, eta 10 bezero elkar daitezke gehienez.
2021/12/31 - 14:23
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Jaurlaritzak ezarritako murrizketak
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da autoarekin, eta pandemiaren "egoera kezkagarria" ikusita, "garrantzitsuena ezarritako neurriak errespetatzea" dela gogorarazi du.
2021/12/30 - 16:08
Euskadiko herri gehienetan luzatu egingo zaie ostalariei terrazak handitzeko emandako baimena
Hasiera batean, bihar amaitzen zen terrazak orain arte kalean egon diren lekuetan edukitzeko baimen berezia, baina egoera ikusita, luzatzea erabaki dute.
2021/12/29 - 16:15
Euskadiko ostalariak baikor daude Jaurlaritzaren jarrerarekin, baina helegitea jarriko dute neurrien aurka
Diru-laguntzen eskaerak harrera ona izan dutela diote ostalariek, eta datorren astean berriro bilduko dira. Dena den, neurrien aurka helegitea jarriko dutela iragarri dute.
2021/12/29 - 15:58
Ostalaritza sektorea neurri berrien aurkako helegite bateratua prestatzen ari da
Ostalaritzako edukiera eta ordutegiak murrizteko neurriek haserrea piztu dute sektorean. Zigorraren ondoren kalte-ordainak ez datozela salatu dute. Ostalariak eta Eusko Jaurlaritza gaur bildu dira eta datorren astean berriro bilduko dira, laguntzak zehazten jarraitzeko.
2021/12/29 - 15:55
Gau giroko lokalak egokitzen hasi dira, mahaiak jarriz, ahalik eta modu onenean igaro ahal izateko denboraldia
Ostalariak haserre daude berriro ere atzera egin behar dutelako, eta diru nahiko galduko dutelako. Gau giroko lokalak egokitzen hasi dira, mahaiak jarriz, ahalik eta modu onenean igaro ahal izateko denboraldia.
2021/12/28 - 08:13
Hauek dira LABIk gaur aztertuko dituen neurriak
Aholku Batzordeak 16:30etik aurrera aztertuko du egoera, eta murrizketak ezagutzera emango ditu, datorren Urtezahar eta Errege gauari begira.
2021/12/27 - 14:54
Nafarroak covid pasaportearen erabilera zabaldu eta establezimenduen itxiera aurreratuko du
Foru agindu berriak covid ziurtagiria zahar-egoitza, hotel edo gimnasioetara zabalduko du, eta establezimenduak, elkarteak eta lagunarteak 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dira.
2021/12/26 - 21:37
Hego Euskal Herriko erakundeek neurri murriztaileak hartu nahi dituzte Urtezahar egunari begira
Elkarlanean ari dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ordutegiak eta aforoak murrizteko.