Tabernak
2021/12/24 - 15:19
Nafarroako Gobernua neurri murriztaileak jasotzen dituen foru agindua prestatzen ari da
Astelehenean bertan helaraziko dio agindua Auzitegi Nagusiari onespena eskatzeko. Urte zaharrerako, Nafarroako Gobernuak, goizaldeko 01:00tan itxi nahi du ostalaritza, barran kontsumitzea debekatu eta aforoak murriztu.
2021/12/22 - 21:15
Neurrien segurtasun juridikoa indartzeko akordio "irmoa" eskatu du Urkulluk
Ostalaritza ixteko ordutegia 01:00etara murriztea eta edukiera % 60ra mugatzea proposatu du lehendakariak.
2021/12/17 - 21:37
Non erakutsi behar da covid ziurtagiria eta non ez?
Covid ziurtagiria ia denera hedatu den astean, Jaurlaritzak dauden galderak argitu ditu dokumentu batean. Zalantzen artean, esaterako, tabernetako terrazetan ziurtagiria eskatuko al digute? Ba ez, soilik barrualdeetara mugatzen da exijentzia.
2021/12/15 - 15:20
Nolakoak izan dira lehen orduak ostalaritzan covid ziurtagiriarekin?
Ostalari askoren kezka da ziurtagiria non eskatu behar duten eta nortasun agiria ere erakutsi behar den. Orokorrean, bezeroen erantzuna ona izaten ari dela azpimarratzen dute.
2021/12/15 - 11:24
Dekretua argitaratuta, indarrean da covid ziurtagiria EAEko ostalaritza, ospitale eta kiroldegietan sartzeko
Covid pasaportea erakustea ezinbestekoa da jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko; ez, ordea, instalazio irekietan (futbol zelaietan, adibidez).
2021/12/14 - 21:58
Ostalari txikiak kezkatuta daude, covid ziurtagiriarekin sarrerak kudeatzeko zailtasunak izango dituztelako
Ordu gutxiko tartearekin ari dira guztia prestatzen negozio askotan, bereziki txikietan. Bihartik aurrera ez dakite nola egingo duten.
2021/12/10 - 13:23
Jaurlaritzak aurki eskatuko dio baimena Auzitegiari covid ziurtagiria beste leku batzuetara zabaltzeko
Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan, ziurtagiria "bere funtzioa betetzen ari da" ostalaritzan eta gaueko aisialdian. Dena dela, "beste neurri bat" baino ez dela azpimarratu du.
2021/12/09 - 13:02
Miren Agur Meabe, Alicia Rueda, Boni Garcia eta Fernando Querejeta Bilboko ospetsu izendatu dituzte
Idazleak, moda-diseinatzaileak, ostalariak eta industria ingeniariak abenduaren 15ean jasoko dituzte euren golardoak.
2021/12/08 - 12:53
Hurtado sailburuaren ustez, ''erabat insolidarioa'' da covid ziurtagiria eskatzen duten lokalak kritikatzea
Javier Hurtadok aitortu du kasu "puntual eta gutxi" batzuetan taberna eta jatetxe batzuk kritikak jaso dituztela covid ziurtagiria eskatzeagatik. Sailburuak ostalariak defendatu ditu "egiten ari direna araudia betetzea besterik ez delako".
2021/12/07 - 11:55
Zenbait ostalarik irainak eta hiltzeko mehatxuak jaso dituzte covid ziurtagiria eskatzeagatik
Ostalaritzan covid agiria indarrean sartu eta gero, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen gerenteak adierazi du egoera normaltasunezkoa dela, oro har. Dena den, badira pertsonak neurria ezartzen duten ostalariak iraindu, hiltzeko mehatxatu eta gaizki baloratu dituztenak.
2021/12/06 - 15:29
Kongresuko presidenteak leialtsuna eskatu du Konstituzioa betetzeko
Aurten berriro kanpoan egin dute Konstituzioaren urteurrena ospatzeko ekitaldia pandemia dela eta. 900 pertsona inguru elkartu dira baina ez dira egon alderdi independentistak ezta lehendakaria eta kataluniako presidentea ere.
2021/12/06 - 15:25
Nolakoa izan da ostalaritzan asteburua covid ziurtagiriarekin?
Jatetxeen kasuan neurria begi onez ikusten dute baina izan dira arazo batzuk: arazoak atzerritarren ziurtagirienkin, pasaportea deskargatzeko zailtasunak... Hala ere, neurriak beste arlo batzuetara zabaltzearen aldekoak dira ostalariak.
2021/12/05 - 15:51
Lehenengo gaua EAEn covid-19 pasaportearekin
Gaua lasaia izan da, gora-behera handirik gabe. Lan handiagoa dute ostalariek, baina pandemiaz ahazteko gogoa hain da handia, prest agertu direla esfortzua egiteko.
2021/12/04 - 16:00
Covid ziurtagiria derrigorrezkoa da jada EAEn, 50 jankidetik gorako jatetxeetan
Ostalariak apur bat gogaituta agertu dira, pasaportea eskatzeko lana euren gain hartu behar dutelako. Erreserba batzuk, gainera, bertan behera geratu dira.
2021/12/04 - 15:38
Gaueko aisialdiko lokalak prest daude covid ziurtagiria eskatzeko
Larunbat honetatik aurrera diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna eta karaokeetan erakutsi beharko da covid ziurtagiria. Baita pub eta taberna berezietan ere, 22:00etatik aurrera. Gauean atera behar dutenek prest daukate jada agiria.
2021/12/03 - 21:19
Non eskatuko dute covid ziurtagiria?
Besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna eta karaokeetan erakutsi beharko da. Baita Pub eta taberna berezietan ere, 22:00etatik aurrera.
2021/12/03 - 19:44
Lokaletako jabeei isunak jarriko dizkiete covid ziurtagiria eskatu ezean
Lokaletako jabeek zein poliziek bezeroei agiria edonoiz “eskatu ahal” izango diete lokalera sartzeko.
2021/12/03 - 15:01
Bizkaiko ostalariak, covid ziurtagiriari buruz: "Badira neurri kaltegarriagoak, hau ez da hain txarra"
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak Euskadi Irratian salatu duenez, beste behin "polizia lana" egokitu zaie. "Pandemia guztian zehar ibili gara horretan", erantsi du.
2021/11/27 - 16:28
Covid ziurtagiria nahitaezkoa bihurtu da Nafarroan zenbait lekutan sartzeko
Bart hasi dira eskatzen dokumentua dantzalekuetan eta beste leku batzuetan. Jatetxeetan, berdin, eta askok bertan behera utzi dituzte erreserbak ziurtagiririk ez dutelako.
2021/11/25 - 15:08
Covid ziurtagiria ezartzeari baimena eman dio Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Hartara, larunbatetik aurrera, beharrezkoa izango da 60 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisialdian sartzeko. Epaileen ustez, neurria "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" da.