TAO
2018/01/04 - 15:12
Bilboko TAOko langileek mobilizazio gehiago egingo dituztela mehatxatu dute
ELA sindikatuak 2018ko lan egutegiari buruzko gatazka kolektiboa aurkeztuko du ostiralean, enpresak "inposatutakoa" dela iritzita.
2018/01/03 - 22:25
Bilboko TAOko langileak, negoziatzeko prest baina 'xantaiarik gabe'
Lau urtetan soldata % 12 igotzeko proposamena egin die zuzendaritzak beharginei, baina batzordeko presidenteak azaldu duenez, “hitzarmeneko eskubideak murriztearen truke” denez errefusatu dute.
2018/01/03 - 14:20
Bilboko TAOko enpresak dio % 12ko soldata igoera eskaini ziela langileei
Eysa-Cycasa aldi baterako enpresa-elkartearen arabera, aurkeztutako proposamen guztiak atzera bota dituzte langileek.
2018/01/02 - 17:31
Jarraipen zabala izan du Bilboko TAOko langileen lehen greba egunak
Kaleratutako zazpi langileak "baldintzarik gabe" lanera bueltatzea eta lan hitzarmena "xantaiarik gabe eta bermeekin" negoziatzea eskatzen du enpresa batzordeak.
2018/01/02 - 08:16
Bilboko TAOko langileek greba egingo dute gaurtik aurrera
Greba mugagabea hasiko dute, bestea beste, lan hitzarmena hobetzea eta kaleratutako zazpi lankideak berriro lanera bueltatzea eskatzeko.
2017/12/29 - 14:42
Bilboko TAOko langileen grebak ez du gutxieneko zerbitzurik izango
Bilboko TAOko langileen greba mugagabea urtarrilaren 2an hasiko da, gutxieneko zerbitzurik gabe.
2017/12/28 - 12:22
Bilboko TAOko langileek greba egingo dute urtarrilaren 2tik aurrera
Eysa-Cycasa aldi baterako enpresa elkarteko langile batzordeak greba mugagabea deitu du zazpi langile kaleratu eta gero. Kaleratzeon atzean lan gatazka bat dagoela uste dute beharginek.
2017/09/19 - 17:04
Ibilgailu elektrikoek TAOa ez ordaintzea aztertzen ari dira Bilbon
Udala "mugikortasun elektrikoa sustatzeko" aztertzen ari den neurrien artean dago aukera hori.
2016/12/19 - 12:12
Aldaketak Donostiako TAOan eta Dbusen, San Tomas azoka dela eta
Autobus zerbitzua indartuko dute, eta Okendo eta Gipuzkoa plazako geltokiak Askatasun hiribidera eramango dituzte.
2015/11/18 - 20:23
Donostiarrek sakelakoaren bidez ordaindu ahal izango dute TAOa
Ordainketa telefonoaren bidez egiteko aukera emango dute, eta, beraz, edozein lekutatik ordaindu ahal izango da eta ez da autoan ordainagiria utzi beharko.
2015/08/26 - 15:03
Udal tasak % 0,2 igoko dira, Bilbobus eta TAO zerbitzuak izan ezik
Bilboko Udal Gobernuak 2016rako udal tasak eta zergak eguneratzeko proposamena aztertu, eta % 0,2 igotzea onartu du, EAEko KPIaren uztaileko urte-arteko aldaketa aintzakotzat hartuz.
2015/07/30 - 16:01
Aparkatzea doakoa izango da Bilbon abuztuko arratsaldeetan
TAO zerbitzua 09:00etatik 13:30era baino ez da indarrean egongo.
2015/02/09 - 11:59
Miribilla, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko TAO gunean dira gaurtik
Hala, Ibaiondo barrutiko bost auzo hauek sektore berde bakar moduan funtzionatzen hasiko dira. Guztira 3.000 aparkaleku inguru izango ditu TAOk.
2014/12/28 - 18:39
Urte berriarekin, aparkatzeagatik ordaindu beharko da Miribilla auzoan
Bilboko beste gune askotan bezala, TAOa ezarriko dute han zein inguruko auzoetan, eta aurkakoa uste badaiteke ere, auzokideentzat ez da berri txarra izan.
2013/11/18 - 13:37
Jarraipen ia erabatekoa izan du Bilboko TAOko lanuzteak
Lan-hitzarmena negoziatzea galdegin dute langileek. Salatu dutenez, gainera, "funtzio berriak" ipini eta "lan karga handitu" diete.
2013/11/04 - 15:34
TAO ordenamendu berria Bilbon, abian
Ordenamendu berriak aldaketak ekarriko ditu. Besteak beste, azaroaren 6tik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango autoan tiketa jartzea. Bestalde, zigorrak zorrotzagoak izango dira.