Taxiak
2018/07/31 - 01:37
Hegoaldeko taxilariek greban jarraituko dute astearte honetan
Sustapen Ministerioaren proposamena “ke hutsa” dela kritikatu du taxi-gidarien bozeramaile batek Loiuko aireportuan.
2018/07/30 - 20:08
Ministerioak proposatutakoa greba uzteko 'nahikoa' ez dela uste dute taxilariek
“Oraingoz negoziazio mahaiaren gainean dagoena ez da nahikoa greba bertan behera uzteko”, adierazi dute Antaxi eta Elitetaxi elkarteetako bozeramaileek.
2018/07/30 - 16:55
Taxilari grebaren 'arrakasta' Hego Euskal Herrian
Arabako taxilariek greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute azkenean, aurrez Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako profesionalek egin bezala. Nafarroaren kasuan, zazpi orduko lanuztea egingo dute.
2018/07/30 - 16:54
Hego Euskal Herriko taxi-gidariek bat egin dute greba deialdiarekin
Goizean goiz tentsio uneak bizi izan dira Loiuko aireportuan. Taxien Euskal Federazioaren arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izan da EAEn.
2018/07/30 - 15:42
VTC baimen bakoitzeko 26 taxi daude Euskadin
Aurtengo urtarrilean Taxien Mahai Sektoriala abiatu da Euskadin, taxilariek eta erakundeek osatuta, sektorearen egoera, ebazpen judizialak eta legeen aldaketak aztertzeko.
2018/07/30 - 15:28
Nafarroako taxi gidariek zazpi orduko lanuztea egin dute astelehen honetan
Nafarroan, AITANeko (Nafarroako taxi-gidari auto-patronoen elkarte independentea) zuzendaritza batzordeak 06:00etatik 13:00etara lanuztea egitera deitu ditu taxilariak.
2018/07/30 - 14:57
Istiluak Loiuko aireportuan, taxilarien greban
Lanuztea asteleheneko 06:00etatik astearteko 00:00ak arte luzatuko da.
2018/07/29 - 17:38
Bizkaiko eta Gipuzkoako taxilariek VTC baimenen aurkako grebarekin bat egingo dute
Asteleheneko 06:00etan hasi eta astearteko 00:00ak arte luzatuko da lanuztea.
2018/07/29 - 15:58
Bizkaiko taxilariak prest daude astelehenean grebari ekiteko
Goizeko seietatik, astearte gauerdirarte egingo dute lanuztea.
2018/07/20 - 20:52
Emakumeak etxean sartu arte itxarongo dute Gasteizko taxilariek
Emakumeek, adingabeek eta gizatalde ahuletako pertsonek taxia haiek etxean sartu arte ez joatea eskatu ahal izango dute.
2017/12/20 - 18:33
Europako Justiziak Uber garraio enpresa bat dela ebatzi du
EBko Justizia Auzitegiaren arabera, tankera horretako konpainiei ezartzen zaizkien baldintza guztiak, lizentzia barne, bete behar ditu plataformak.
2017/12/20 - 16:47
Europak dio Uber zerbitzuak lizentziak beharko dituela lan egiteko
Uber garraio enpresa bat dela ebatzi du. Horrenbestez, tankera horretako konpainiei ezartzen zaizkien baldintza guztiak bete behar ditu, lizentzia edukitzea barne.
2017/11/29 - 18:56
Hego Euskal Herriko taxi-gidariak protestan, 'lehia bidegabea' salatzeko
Lau orduko geldialdia egin dute, 'konpetentzia desleiala' egiten omen dieten lizentzia berrien kontra. Besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera erregulatzeko araudia aldatzea eskatzen dute.
2017/10/18 - 11:18
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik
Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen.
2017/06/29 - 21:10
Taxilarien protestak Bilbo erdigunea geldiarazi du
200 bat taxiz osatutako ilara batek Bilbo erdigunea kolapsatu du eguerdian, Bizkaiko taxilariek deitutako protestan.
2017/06/29 - 18:50
Taxilarien protestak Bilbo erdigunea geldiarazi du
Gidaridun alokairuzko ibilgailu gehiegi baimentzen ari direla salatzen dute taxilariek.
2017/05/11 - 13:52
Taxiek bezala, Uberrek ere lizentzia behar duela uste du EBko abokatuak
Uber garraio zerbitzu dela ezarri du EBko abokatu nagusiak. Justizia Auzitegiak laster emango du bere epaia.
2016/10/21 - 11:52
Iruñeko taxilariek gehigarriak eskatu dituzte lan hitzarmena sinatzeko
Taxilariek gehigarriak nahi dituzte, besteak beste, sanferminetan lan egiteagatik eta bezeroek taxian botaka egiten badute.
2016/06/13 - 22:33
Sektorea liberalizatzeak 30.000 lanpostu sortuko lituzke, dio Uberrek
Carles Lloretek, Uber plataformaren zuzendari orokorrak Europako hegoaldean, arauketan aldaketak egitea eskatu die herrialdeei.
2014/12/09 - 21:27
Epaitegi batek galarazi egin du Uber aplikazioaren jarduna
Taxi gidariek uste dute, autoa partekatzeko tresna honek ez dituela lehiakortasun arauak betetzen eta kalte egiten diola sektoreari.