Thailandia
2018/07/04 - 11:54
Erreskatea amaitu arte 10 soldadu egongo dira Thailandiako leizean dauden umeekin
Soldadu horien artean mediku bat ere badago. Harrapatuta dauden 12 haurrek eta horien monitoreak indarrak berreskuratzen dituztenean urpean igeri egiten ikasten hasiko dira.
2018/07/04 - 10:31
Leize batean harrapatuta dauden haurrekin hamar soldadu daude
Thailandia iparraldean urak hartutako leize batean harrapatuta dauden 12 haurrak eta begiralea ez daude bakarrik. Une honetan hamar soldadu daude eurekin, mediku bat barne.
2018/07/03 - 18:53
Baliteke Thailandiako leizean harrapatutako umeen erreskateak hilabeteak irautea
Erreskate taldeek gutxienez lau hilabeterako jana bidali die 12 haurrei eta haien monitoreari. Guztiek urpean igeri egiten ikasi beharko luke, gainazalera atera ahal izateko.
2018/07/03 - 10:40
Thailandiako leizean harrapatutako haurrek hilabeteak egin ditzakete bertan
Thailandiako Armadak jakitera eman duenez, leizetik atera ahal izateko, 12 haurrek eta bere entrenatzaileak urpean igeri egiten ikasi beharko dute.
2017/10/26 - 11:15
Tailandiako errege zenaren hileta hasi da, hil eta urtebetera
Bhumibol Adulyadej-en gorpua, urre koloreko gurdi batean daramate, 200 soldadu baino gehiagok lagunduta. 70 urte egin zituen Tailandiako erregetzan eta joan den urteko urrian hil zen 88 urterekin.
2016/10/13 - 20:28
Thailandiako erregea hil da, tronuan denbora gehien eman duen monarka
Bangkok hiriko ospitale batean urtebete baino gehiago eman ostean hil da Bhumibol Adulyadej. Prayut Chan-ocha lehen ministroak urte bateko dolua ezarri du herrialdean.
2016/02/04 - 11:45
Espainiako herritar baten gorpua zatituta topatu dute Bangkoken
Azken aldiz urtarrilaren 20an ikusi zuten bizirik. Lehen gorpuzkiak iragan larunbatean aurkitu zituzten Chao Phraya ibaian. Orduz geroztik, zati gehiago agertu dira sakabanaturik.
2015/08/19 - 16:15
Poliziak ez du uste lagun bakar batek eginak direnik
Thailandiako agintariek diotenez, atentatuen egileek ahalik eta jende gehien hiltzea eta herrialdeko ekonomiari kalte egitea zuten helburu
2015/08/19 - 12:32
Poliziak uste du talde bat izan zela Bangkokeko atentatuaren egilea
Beste lehergailu batek egin zuen eztanda atzo hainbat garraio publikok erabiltzen duten kai batean, baina ez zen inor zauritu.
2015/08/18 - 16:04
Identifikatu egin dute Bangkokeko atentatuaren ustezko egilea
Oraingoz, inork ez du ekintza bere gain hartu, baina Armadaren buruak esan du atentatua ez datorrela bat hegoaldeko separatistek erabili ohi dituzten estrategiekin.
2015/08/18 - 16:00
Susmagarri baten bila dabil Thailandiako polizia
Gizon honen bila dabil Tailandiako polizia. Bera da atzoko Bangkok-eko atentatuaren susmagarri nagusia. Gaur beste leherketa txiki bat egon da baina ez du zauriturik eragin.
2015/08/18 - 12:31
Gizon batek bonba bat jaurti du Bangkoken, baina ez du inor zauritu
Antza denez, lehergailua kanal batera jausi da, uretara, eta ez omen du inor zauritu, ezta kalterik eragin ere.
2015/08/17 - 21:44
Hogei bat hildako, Bangkok erdigunean izan den atentatu batean
Hildakoez gain, ehun zauritu baino gehiago izan dira atentatuan. Lehergailu batek eztanda egin du hiriaren erdigunean, tenplu batetik gertu. Inork ez du atentatuaren ardura hartu.
2015/08/17 - 21:33
20 hildakotik gora Bangkokeko erdigunean izandako atentatu batean
Erasoa hiriaren erdigunean izan da, hainbat hotel eta merkataritza-gune dituen zonalde batean. Gainera, 120 zauritu baino gehiago daude.
2015/07/09 - 13:08
Thailandian 30 haize-sorgailu jartzeko kontratua sinatu du Gamesak
Kontratu horri esker, Thailandiako merkatuan sartzea lortu du euskal konpainiak.
2015/05/17 - 16:21
Itsasoan jitoan dauden 450 etorkin hartzea onartu du Thailandiak
Hala ere, beste 6.000 lagun inguru jitoan daude Asiako hego-ekialdeko uretan, Thailandian, Malaysian edo Indonesian lehorreratzeko zain.
2015/05/16 - 19:15
100 etorkin zeramatzan ontzi bat atoian eraman du Thailandiako Marinak
Etorkin horiek Indonesiara eramango dituzte. 6.000 lagunetik gora jitoan daude Asiako hego-ekialdeko uretan, noiz erreskatatuko zain.
2014/06/13 - 19:04
Thailandiako Armadak etxeratze agindua altxatu du herrialde osoan
Ejertzitoko buruak denbora eskatu du herrialdearen arazoak gainditzeko. Bestalde, militarrek estatu kolpea "demokrazia defendatzeko beharrezkoa" dela azpimarratu dute.
2014/05/28 - 14:14
Facebookeko 30 milioi kontu blokeatu dituzte Thailandian
Armadak "eduki ilegalak" zabaltzen dituztenen kontuak ezabatzeko eskatuko die sare sozialetako konpainiei.
2014/05/26 - 12:46
Prayuth Chan-ocha jeneralak erregearen babesa jaso du
Bhumibol Adulyadej erregeak Thailandiako junta militarrari Gobernua hartzeko oniritzia eman dio gaur.