Poliziak uste du talde bat izan zela Bangkokeko atentatuaren egilea
Thailandiako agintarien susmoen arabera, talde bat izan zen eta ez pertsona bakar bat astelehenean Bangkokeko hirigunean 20 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen atentatuaren egilea.
"Ez dugu pertsona bat susmagarritzat, batzuk baizik. Gure ustez, thailandiarrak daude nahasita, baina ez gara esaten ari thailandiarrak edo atzerritarrak bakarrik izan direnik", adierazi dute prentsaurreko batean.
Lehergailuak eztanda egin zuen lekuaren inguruan zeuden segurtasun-kamerek leherketa izan aurretik bertara motxila batekin heldu eta motxila bertan utzi zuen gazte bat jaso zuten.
Agintariek esan dute oraindik ez dakitela zein den susmagarri nagusiaren nazionalitatea, ezta herrialdean jarraitzen duen ala ez.
Hildakoen artean, sei thailandiar, lau malaysiar, hiru txinatar, Hong Kongeko bi herritar, indonesiar bat, singapurtar bat eta britainiar bat daude; gainera, oraindik ez dituzte bi gorpu identifikatu. Halaber, 123 pertsona zauritu ziren, eta horietako batzuk egoera kritikoan daude.
Orain arte inork ez du atentatua bere gain hartu, eta Gobernuak ez du inolako aukerarik baztertzen.
Bigarren bonba bat
Beste lehergailu batek egin zuen eztanda atzo, hainbat garraio publikok erabiltzen duten kai batean, baina ez zen inor zauritu, bonba uretan lehertu baitzen. Poliziaren buruak adierazi duenez, ez dago argi loturarik dagoen bi gertaera horien artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz