Theresa May
2017/06/06 - 14:36
Minutu bateko isilunea Erresuma Batuan, Londresko erasoaren biktimen omenez
Zazpi lagun hil eta ia 50 zauritu ziren atentatuan. Astearte eguerdian, hainbat herritarrek egin dute bat biktimen aldeko omenaldiarekin.
2017/06/05 - 20:16
Corbynek Mayren dimisioa eskatu du, segurtasun murrizketak direla eta
Oposizioko alderdi nagusiko buruzagiaren arabera, ostegun honetako hauteskundeak ‘Gobernuko burua’ postutik kentzeko aukera onena da.
2017/06/05 - 16:48
Britainiar erasotzaileak izan dira Erresuma Batuko azken atentatuetan
Hiru hilabeteetan, hiru atentatu pairatu ditu Erresuma Batuak; behintzat horietako bitan, nazionalitate britainiarra duten gizonak izan dira erasotzaileetako batzuk.
2017/06/05 - 16:22
Espainiar bat, desagertuta Londreseko erasoaren ostean
Ignacio Echeverria madrildarrak aurre egin zion erasotzaileetako bati, eta zauriturik egon liteke. Une honetan, 21 lagun oso larri daude, eta guztira 36k jarraitzen dute ospitaleratuta.
2017/06/05 - 16:13
Erresuma Batuko Poliziak identifikatuta ditu Londreseko erasotzaileak
Dena den, ikerketak indarrean jarraitzen duenez, ez dituzte horien izenak jakitera eman; izan ere, baliteke sare bat izatea euren inguruan.
2017/06/05 - 14:45
May: Londresko atentatua mundu askearen aurkako erasoa izan zen
Alerta bigarren mailarik altuenean mantentzea erabaki dute. 48 zaurituetatik, 21 egoera kritikoan daude.
2017/06/05 - 11:00
Eiffel dorrea berriro itzali dute, orain Londresen omenez
Beste hainbat monumentuk ere, Berlingo Brandenburgoko Ateak kasu (Erresuma Batuaren banderaren koloreez argiztatu dute), elkartasuna agertu diete larunbateko biktimei.
2017/06/05 - 10:38
Ariana Granderen kontzertua Manchesterren, maiatzaren 22ko biktimen alde
Milaka lagun bildu ziren kontzertuan; beste hainbat artista ere izan ziren eszenatokian. 'Eskerrik asko hain indartsu eta bateratuta izateagatik', esan zien Grandek jarraitzaileei.
2017/06/04 - 22:32
Estremismoaren aurrean Erresuma Batuan tolerantzia gehiegi dagoela dio Mayk
Theresa May lehen ministro britainiarraren esanetan, terrorismoaren kontrako borrokan gauzak aldatu egin behar dira.
2017/06/04 - 15:38
Babesa eman dio Europak Erresuma Batuari
Alemaniak, Frantziak, Espainiak eta Europar Batasunak, besteak beste, larunbat gauean Londresen izandako erasoak gaitzetsi dituzte. Trumpek, bestalde, migrazio-politika ezartzea eskatu du.
2017/06/04 - 15:24
Legean aldaketak egin nahi ditu Theresa Mayk, terrorismoari aurre egiteko
Terrorismoagatiko espetxe-zigorrak gogortu eta Internet erregulatzeko araudia sendotzearen alde agertu da.
2017/06/04 - 11:56
Hauteskunde-kanpaina eten dute, bigarren aldiz, Erresuma Batuan
Hala ere, Theresa May lehena ministroak berretsi egin du hauteskunde orokorrak datorren ostegunean egingo dituztela.
2017/05/30 - 13:48
Europar Batasunarekiko iritzi kontrajarriak eman dituzte Corbynek eta Mayk
"Akordio txar bat lortzea baino hobe da akordiorik ez lortzea", esan du Erresuma Batuko lehen ministroak. Corbynek, aldiz, ziurtzat eman du akordioa lortuko dutela.
2017/05/30 - 11:22
Minutu bateko isilunea egin dute Manchesterren, erasoaren biktimen alde
Milaka lagun bildu dira hiriaren erdiguneko plaza batean, astelehen gauean, ekitaldian parte hartzeko. 22 pertsona hil ziren maiatzaren 22an, Manchester Arenan.
2017/05/26 - 17:01
Manchester Arenako suizidak sare baten laguntza zuelakoan dago Polizia
Une honetan, 10 lagun daude atxilotuta; horietako 8 Erresuma Batuan daude. Segurtasun indarrek beste bonbaren bat egoteko arriskua dagoelako susmoa dute.
2017/05/26 - 12:23
G7a Taorminan bilduta, nazioarteko politika erabakitzeko
Munduko zazpi herrialde aberatsenek segurtasuna eta hazkundea dituzte gaurko gai zerrendan eztabaidagai.
2017/05/26 - 08:58
Erresuma Batua eta AEB datuak partekatzen hasi dira berriz
Salman Abedik Estatu Islamikoaren heziketa jaso zuen Sirian, CNNk zabaldu duenez, AEBko Gobernuaren arabera.
2017/05/26 - 00:27
Trumpek filtrazioak muturreraino ikertuko dituela hitzeman du
AEBko presidenteak filtrazioen inguruko ikerketa bat egingo dutela esan du, eta fiskalak dagoeneko hartu ditu neurriak.
2017/05/25 - 12:43
Londresek AEBrekin datuak partekatzeari utzi dio, filtrazioa tarteko
AEBko hedabideek Manchesterreko atentatuaren datuak zabaldu dituztela eta, azalpenak eskatuko dizkio Mayk Trumpi, NATOren bileran.
2017/05/24 - 19:16
Hiru pertsona atxilotu dituzte Manchesterren atentatuarekin lotuta
Salman Abedik eragin zuen leherketa, poliziaren iritziz. 22 urte zituen, Manchesterrekoa zen eta familia libiarra du. Hiru gizon atxilotu dituzte goizean hirian.