Theresa May
2017/03/23 - 08:10
Atentatuaren egilea britainiarra zen eta MI5ek ikertu zuen iraganean
Scotland Yardek zortzi pertsona atxilotu ditu sei operaziotan. Zazpi pertsona egoera kritikoan daude; lau dira hildakoak, momentura arte.
2017/03/14 - 12:10
Brexitaren Legea onartu dute jada, eta Mayk aurrera egin dezake orain
Theresa Mayk askatasuna dauka orain Lisboako Itunaren 50. Artikulua aktibatzeko, Brexitaren Legeak aldeko 274 eta kontrako 118 boto jaso ostean, Parlamentu britainiarrean.
2017/03/14 - 09:06
Erreferendum bat, beste erreferendum baten erruagatik
Mayk dio Eskoziako bigarren erreferenduma ez dela beharrezkoa, Eskoziako gehiengoak ez duela bat egiten eskari horrekin eta, gainera, zatiketa eragiten duela. Ba eska diezazkiola kontuak Cameroni.
2017/02/21 - 08:19
Trumpen bisitari eutsi dio Mayk, ia 2 milioi sinadura gorabehera
Gobernuaren arabera, Estatu mailako bisitak "Erresuma Batuaren diplomaziaren tresnarik garrantzitsuena dira"; hori dela eta, Trumpen bisita egin egingo dute, aurreikusita zegoen moduan.
2017/02/01 - 22:52
Erresuma Batuko Parlamentuak babestu egin du 'Brexit'a abiatzea
Komunen Ganberak lehen urratsa egin du Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko.
2017/01/27 - 21:36
AEB eta Erresuma Batuaren arteko harremana indartu dela dio Trumpek
Erresuma Batuko lehen ministroa izan da nazioarteko gobernuburuen artean presidente berriarekin biltzen lehenengoa.
2017/01/27 - 19:44
Donald Trumpek Theresa May hartu du Etxe Zurian
Donald Trumpek nazioarteko lehenengo gobernu burua hartu du Etxe Zurian gaur. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa aukeratu du horretarako.
2017/01/04 - 10:34
'Brexit'a gogorra izango da
Geroz eta argiago dago Theresa Mayren gobernuak 'Brexit gogorra'ren aldeko apustua egin duela eta, beraz, kanpaina egin zutenek gezurra esan zutela.
2016/11/15 - 12:25
Theresa Mayren gobernuak ez daki nola jokatu 'brexit'aren aurrean
'The Times'ek argitara eman duen agiri sekretu baten arabera, 'brexit'aren konplexutasuna eta torien arteko desadostasunak direla eta, Gobernuak ez daki oraindik nola jokatu.
2016/11/03 - 12:45
Ganberaren baimenik ezean, Mayren gobernuak ezin du 'Brexit' abiatu
Londreseko Auzitegi Nagusiak kolpe latza eman dio lehen ministroaren asmoei, eta baldintza ipini dio Lisboako Itunaren 50. artikulua aplikatzeko.
2016/10/06 - 12:36
Erresuma Batuak mugak jarri nahi dizkio atzerritarren kontratazioari
Gobernu britainiarrak langile atzerritarren kopurua aitortzera behartu nahi ditu enpresak.
2016/10/02 - 14:11
Erresuma Batuak martxoaren amaieran hasiko du EB uzteko prozesua
Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroak egutegi honen xehetasun gehiago emango ditu alderdi kontserbadorearen kongresuan.
2016/07/21 - 12:35
Merkelek eta Mayk elkarrizketaren aldeko apustua egin dute
Alemaniako kantzilerrak eta Erresuma Batuko lehen ministroak bide konstruktiboaren aldeko apustua egin dute, 'Brexit'a saihestezina delako, nahiz eta negoziazioak aurten ez abiatu.
2016/07/20 - 14:37
Erresuma Batuak uko egin dio 2017an EBren presidentetza hartzeari
2017an Europako Kontseiluko presidentetza egokitzen zitzaion, eta uko egin dio, 'brexit'aren erdian delako, Theresa May lehen ministro britainiarraren hitzetan.
2016/07/18 - 14:03
EBk Erresuma Batuari: irteera aktibatu arte ez da negoziaziorik egongo
Gainera, Europar Batasuneko gobernuek bizkortasuna eskatu diote Erresuma Batuari 'Brexit'-a gauzatzeko.
2016/07/15 - 22:31
Theresa Mayk Eskoziak EBn jarraitzearen aldeko apustua egin du
Erresuma Batuan Theresa May lehen ministroa Edinburgon izan da gaur. Theresa Mayk esan du kontuan izango dituela eskoziarrak, baina ez duela banatzeko galdeketarik onartuko.
2016/07/14 - 20:40
Theresa Mayren ministro berriak
Orain arteko izendapenak ikusita argi dago bere herrialdea irmoki gidatu nahi duela Europatik kanpo. Profil “eurofoboa” duten ministroak ari da hautatzen.
2016/07/13 - 20:50
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa da jada
Boris Johnson Londresko alkate ohi polemikoa Atzerri ministro izendatu du agintariak.
2016/07/12 - 17:09
Theresa May, emakume azkarra eta zuhurra
David Cameron buru izan duen azken gobernu bilera gaur Londresen. Bihartik aurrera, Theresa May, izango da karguan. Emakume azkartzat eta zuhurtzat daukate. Berak jarri beharko du abian Brexita.
2016/07/12 - 11:57
Theresa May, Erresuma Batua EBtik aterako duen lehen ministroa
'Brexit'aren aurkako jarrera azaldu du betidanik, baina erreferendumaren erabakia errespetatzeko konpromiso irmoa agertu du Mayk.