Tornadoak
2025/03/17 - 10:14
Gutxienez 37 hildako izan dira AEBn, hegoaldea eta erdialdea astindu dituzten tornadoen ondorioz
Kalteak sekulakoak dira, tornadoek herri osoak suntsitu dituztelako. Gutxienez 200.000 lagun argindarrik gabe daude. Hainbat estatutan alarma egoera ezarri dute, 100 km/h-ko tornado gehiago espero dituztelako.
2024/10/09 - 22:02
Hainbat tornadok Florida zeharkatu dute, Milton urakana iritsi baino ordu batzuk lehenago
AEBko Urakanen Zentro Nazionalak tornadoak direla eta abisua zabaldu du Florida hegoaldean. Milton urakanaren erasoaren arriskupean dauden herritarrei —batik bat mendebaldeko kostaldean bizi direnei— ihes egiteko eskatu die, tokiko agintariek hala eskatuz gero.
2024/05/23 - 11:15
Tornadoek bost hildako eta 35 zauritu utzi dituzte Iowan
Gutxienez bost pertsona hil eta 35 zauritu dira asteartetik Iowako estatua astindu duten ekaitz bortitzen eta tornadoen ondorioz. Ia 40 000 etxe eta saltoki argindarrik gabe daude eta txikizioa handia da inguruan.
2024/04/29 - 11:04
Zenbait tornadok txikizioa eragin dute Oklahoman eta, gutxienez, lau hildako utzi dituzte
Kevin Stitt estatuko gobernadoreak "hondamendi" egoera deklaratu du Oklahomako hamabi konderritan, eragindako suntsipen maila kalkulatzen jarraitzen duten bitartean.
2024/04/27 - 21:46
Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan
40 tornadotik gora izan dira azken orduetan. Iragarpenen arabera, igandera arte ez da egoera baretuko.
2023/12/11 - 12:39
Gutxienez sei pertsona hil dira Tennesseen, tornado batzuen ondorioz
Gutxienez sei pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Tennessee estatuan, larunbatean hainbat tornado igaro ostean. Gainera, tornadoek eraikin asko txikitu dituzte eta itzalaldiak eragin dituzte AEBko hego-ekialdean.
2023/06/26 - 12:13
Tornado suntsitzailea Indianan
50 segundo eskaseko iraupenarekin, tornado erraldoiak parean aurkitu duen guztia eraman du. Zorionez, kalte materialak baino ez dira izan.
2023/05/01 - 12:26
Auto bat hegan atera da Floridan tornado batek harrapatuta
Ibilgailuko bidaiariak arin zauritu dira. Azken egunotan ekaitzak Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea astintzen ari dira.
2023/04/06 - 14:03
Tornadoak eragin dituen ekaitz ''suntsitzaile'' batek 5 hildako utzi ditu AEBko erdialdean
Gutxienez bost pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Missouri estatua zeharkatu duen ekaitz suntsitzaile baten ondorioz. Iowan, Illinoisen, Missourin eta Michiganen hainbat tornado izan dira azken egunetan.
2023/04/01 - 21:51
Gutxienez 9 hildako AEBko mendebaldea eta hegoaldea astindu duten tornado bortitzengatik
Milaka lagun geratu dira argindarrik gabe, eta milaka etxebizitza kaltetu dira. Sarah Huckabee Sanders Arkansaseko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du.
2023/03/26 - 20:58
Bidenek hondamendi handiko gune izendatu du Mississippi
Joe Biden AEBko presidenteak "hondamendi handiko gune" izendatu ditu joan den ostiralean Mississippi estatuan (Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean) gertatutako tornadoek kaltetutako konderriak.
2023/03/25 - 20:38
Gutxienez 23 pertsona hil dira hainbat tornadoren eraginez Mississippi mendebaldean
Gutxienez 23 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiral gauean tornadoen ondorioz Mississippiko mendebaldeko landa-eremuak suntsituta. Bilaketa eta erreskate operazioak egiten ari dira oraindik Sharkey eta Humphreys konderrietan eta biktima gehiago egon daitezke.
2023/01/13 - 09:43
Gutxienez sei hildako Alabaman, tornadoen ondorioz
Gutxienez sei pertsona hil dira ostegun honetan Estatu Batuetako Alabama estatuan, hainbat tornadok eskualdea astindu ostean.
2021/12/13 - 09:48
Tornado batek suntsitutako kandela-fabrikako langileen bila jarraitzen dute Mayfielden
Larunbatetik ez dute bizirik aurkitu fabrikan gaueko txandan lan egiten zuten 110 pertsonetatik inor. Agintari estatubatuarrek "mirari" bat gertatzea espero dute.
2021/09/11 - 12:26
Tornado batek bi hildako eta bederatzi zauritu utzi ditu Sizilian
Tornadoa bat-batean piztu zen Pantellerian, 19:00ak aldera, eta teilatu batzuk aurretik eraman eta hainbat auto irauli zituen, dena suntsituz, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.
2021/06/25 - 13:50
Tornado batek hiru hildako eta 200 zauritu eragin ditu Txekiar Errepublikan
Tornadoak, gainera, kalte material handiak eragin ditu, eta etxeak eta eraikinak suntsitu ditu, bereziki Breclaven eta Hodoninen. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du.
2021/06/22 - 10:51
Tornado batek zortzi zauritu eta kalte handiak eragin ditu Illinoisen
Napervilleko (Illinois) ehun etxe baino gehiago kaltetu ditu tornado handi batek. Bizilagunak hondakinen artetik ondo dauden gauzak ateratzen saiatzen ari dira.
2021/03/19 - 12:02
Zenbait tornadok Estatu Batuetako hegoaldea zeharkatu dute
Gutxienez 23 tornadok Estatu Batuetako hegoaldeko bost estatu astindu dituzte azken orduetan. Alabama eta Mississippi dira estatu kaltetuenak.
2020/11/12 - 09:36
Eta izeneko ekaitza urakan bihurtu da Mexikoko golkoan
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
2020/11/09 - 11:50
"Eta" ekaitz tropikalak uholdeak eragin ditu Floridan
Hala ere, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak egindako iragarpenaren arabera, ez du berriro ere urakan maila hartuko Mexikoko golkora iritsi arte.