Trafiko Istripuak
2025/01/09 - 19:50
Bi errei zabalik AP-8an Astigarragan, kamioi istripu bat tarteko, hiru ordu baino gehiagoz itxita egon ostean
15:00ak pasatxo zirenean hiru kamioiren arteko istripua izan da eta kamioietako bateko gidaria zauritu egin da, arin. Erregaia isuri da eta 18:30ak pasa zirenean erreietako bat zabaldu ahal izan dute; 19:30 inguruan bigarren bat. 6-7 kilometrokoak dira ilarak 20:00etan.
2025/01/09 - 14:36
Zabaldu dute A-15 autobidea Villabona parean, kamioi baten matxurarengatik ia ordubetez itxita egon ondoren
12:30 aldera geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera, eta bi kilometro inguruko auto-ilarak eragin ditu.
2025/01/06 - 22:50
Emakume bat hil da Baionan, Trambus batek harrapatuta
Mayou zubian izan da harrapaketa, eta, istripua izan ondoren, zubia itxita egon da zenbait orduz, Jendarmeriak ikerketa-lanak egiteko.
2025/01/06 - 21:53
Ireki dute A-15 errepidea Berastegin, Donostiarako noranzkoan
19:00ak baino lehentxeago, auto bat irauli da errepidean eta bi lagun zauritu dira. Ertzaintzak zirkulazioa moztu du Donostia aldera, baina egoera bere onera etorri da 20:45 alderako.
2025/01/05 - 19:53
48 pertsona hil dira Hego Euskal Herriko hiriarteko bideetan 2024an
Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) argitaratutako txosten baten arabera, 19 lagun hil ziren Nafarroako hiriarteko bideetan, 15 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 5 Araban.
2025/01/04 - 20:48
Arinduz doa trafikoa AP-8an, Biriatun
Auto-pilaketek auto eta kamioiei eragin diete. 4 kilometrokoak ziren 19:45ean.
2025/01/04 - 18:19
69 urteko gidari bat zauritu da San Adrianen, errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka eginda
Ezbeharra 10:47an jazo da, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe baitzituen.
2025/01/04 - 11:46
AP-8 autobidea guztiz ireki dute Deban, ostiraleko gorabeheren ostean
Zisterna-kamioi bat iraultzeak trafiko arazo handiak eragin ditu inguru horretan, eta zirkulazioa erabat etenda egon da zenbait orduz.
2025/01/04 - 11:32
Gizonezko bat hil da AP-68an, Erriberagoitian, auto-istripuz
Ibilgailuak erdibitzailea jo du, argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Trafikoa erabat eten dute bi noranzkoetan une batez.
2025/01/04 - 10:42
Gutxienez 12 pertsona hil eta 30 zauritu dira Kolonbian, autobus bat amildegi batetik behera erorita
Cali eta Ipiales arteko bidea egiten ari zen, 42 bidaiari zeramatzala, eta Las Lajasko santutegia zuen helmuga, 2.900 metrora.
2025/01/03 - 21:24
Haserrea eta etsipena zisterna-kamioi batek istripua izan eta AP-8an harrapatuta geratu direnen artean
Kamioiak istripua izan du Itziarko tunelaren irteeran, eta, ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute. Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, eta 18:30ean errei bat ireki dute noranzko bakoitzean.
2025/01/03 - 14:55
AP-8ko bi errei berriro ireki dituzte Deban, noranzko bakoitzeko bat, zisterna-kamioi bat irauli ondoren
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 18:30ean, errei bat ireki dute noranzko bakoitzean, "errei motela", "larunbat honetan erdibitzailea konpontzen amaitu arte". Horregatik, barruko erreiak itxita daude.
2025/01/03 - 13:31
Auto-ilara luzeak AP-8an, Deba parean, kamioi bat irauli ostean
Trafikoa bigarren mailako errepide horretatik bideratzen ari dira, eta ondorioz, pilaketa handiak sortu dira bi noranzkoetan. Luze joko du, ibilgailua bidetik kentzeko garabi berezi bat behar delako. Kamioilaria Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.
2024/12/31 - 14:23
Trafiko-istripuek 37 hildako eragin dituzte 2024an EAEn, 2023an baino 7 gutxiago
Istripu, zauritu larri eta hildakoen kopuruak behera egin du 2024an EAEko errepideetan, Segurtasun Sailak astearte honetan Bilbon aurkeztutako balantzearen arabera.
2024/12/30 - 12:51
Txirrindulari bat larri zauritu da Lemoan, auto batek harrapatuta
Istripua N-240 errepidean gertatu da, 10:20 inguruan. Txirrindularia helikopteroz eraman dute ospitalera.
2024/12/28 - 19:41
23 urteko motor-gidari bat larri, Bakaikun traktore baten kontra talka eginda
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 16:07an jaso du ezbeharraren berri. Istripua Alkazar inguruan gertatu da, industrialdera doan errepidean. Anbulantzia medikalizatu batean eraman dute 23 urteko motor-gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
2024/12/27 - 15:09
A-8 autobidea ireki dute Muskizen, Bilborako noranzkoan
Errepidea itxita egon da istripu baten ondorioz. Istripua gidari bat ondoezik zegoelako gertatu da.
2024/12/26 - 15:36
76 urteko gizonezko bat hil da Gasteizen, joan den astelehenean ibilgailu batek harrapatuta
Harrapatzea izan eta ordu batzuk geroago hil zen gizona, ospitalean. Gasteizko Udaltzaingoa harrapaketaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2024/12/22 - 16:16
Zabalik da AP-8 autobidea Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik itxita egon ondoren
Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaldu duten arte.
2024/12/21 - 21:45
Gutxienez 37 lagun hil dira Brasilen autobus baten eta kamioi baten artean izandako istripuan
Kamioi batek atoian zeraman granitozko bloke handi bat galdu du, albotik igarotzen ari zen autobusa jo du, eta bidetik aterarazi ostean, autobusak su hartu du; ondorioz, bertan zihoazen bidaiarietako batzuk hil dira.