Trapagaran
2021/07/13 - 16:42
Trapagaraneko etxea okupatu duen familiak adierazi du ez duela irteteko asmorik
Ekainaren 28an sartu zen familia bat umeekin Trapagaraneko etxe batean. Bertan 60 urtez errentan bizi izan da Jesus Sanchez, 85 urtekoa. Azkenaldian alabaren etxean zegoen gaixotasunagatik, baina familiak esan digu etxea ez dela inoiz utzita egon.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/13 - 13:37
Protestak abiatuko dituzte Trapagaranen, 85 urteko gizon baten etxea okupatu dutela eta
Alabaren etxean eriondo zegoela baliatuta, hainbat pertsona Jesus Sanchezen etxebizitzan sartu ziren ekaina amaieran. Familiak bide judiziala hasita badu ere, herritarren presioa erabili nahi du egoera konpontzeko.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/05/05 - 17:08
Tubos Reunidoseko langileek bideragarritasun plan bat eskatu diote zuzendaritzari
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, eta bideragarritasun plan bat eta industria plan bat aurkezteko eskatu diote formalki taldeko zuzendaritzari.
2021/04/29 - 13:43
Udaltzainak kudeatzeko sistema "kale egiten" ari da, ErNEren arabera
Polizia sindikatuak salatu duenez, hainbat udalek Arkautiko zerrendatik kanpo bilatu behar izan dituzte agenteak, "modu irregularrean eta aukera berdintasuna oztopatuz".
2021/04/15 - 11:32
Pertsona bat zauritu da A8an, Trapagaran parean, istripu bategatik
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Kantabriarako noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira lau erreietatik hiru itxi behar izan dituztelako.
2021/04/08 - 22:23
57 urteko emakume bat hil da Zugaztietako jatetxe batean izandako lan-istripuan
Ezbeharra 17:30ean jazo da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, baina, antza, lokaleko karga-jasogailua gainera erori zaio.
2021/01/13 - 14:01
Atzo Basurtun hildako langilea gogoratu dute lankideek
Melesur enpresako langileek bere lankidearen heriotza gogoratu eta salatu dute gaur goizean egin duten bilkuran.
2021/01/11 - 11:58
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagarango etxebizitza bateko sutearen ondorioz
Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da, La Magdalena kaleko 22 eta 24 zenbakietan. Suak bi eraikinen arteko habeetako bat harrapatu du eta biak hustu dituzte.
2021/01/11 - 10:42
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Zugaztietan piztutako sute ondorioz
Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, eta beste lauk kea arnastu dute, etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutearen ondorioz.
2021/01/10 - 15:27
Filomenaren indarra etengabea da, elurra elurraren gainean eta geruza loditzen
Arabako txokoek zuri jarraitzen dute. Olarizu parkea Gasteizen elur pista paregabea bihurtu da egunotan. Jendetza gerturatu da Zugaztietara. Oiz mendiak, beste behin, jolas parke baten itxura izan du.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/19 - 14:40
Productos Tubularesek 382 langileri eragingo dien ABEEEa aurkeztu du, ELAren arabera
Erregulazio espedienteak ia langile guztiei eragingo die (420 dira guztira). Irailera arte izandako bost milioi euroko irabaziak "nora joan" diren galdetu du ELAk.
2020/10/06 - 14:29
Trapagarango Productos Tubulares enpresako langile baten heriotza salatu dute Bilbon
Hilabete batean hildako bigarren langilea dela salatu dute gaur Bilbon, Tubos Reunidos taldearen egoitzaren aurrean. Beharginak ostegunean izan zuen lan-istripua, eta ordu batzuk geroago hil zen.
2020/10/04 - 15:20
Productos Tubulares enpresako langile bat hil da, lan-istripu baten ondorioz
Ostegunean izan zuen istripua Trapagaranen dagoen lantegian, eta azken orduotan zendu da behargina. Tubos Reunidos taldeak istripua argitzeko ikerketa hasi du. Hilabetean hil den bigarren langilea da.
2020/09/24 - 13:11
Sute batek auto bat kiskali du eta beste zortzitan kalteak eragin ditu Trapagaranen
Garrak goizaldean piztu dira kanpoko aparkaleku batean zegoen auto batean, eta ondoan zeudenetara zabaldu dira. Ez da inor zauritu.
2020/09/21 - 14:22
Bombardier Trapagaranek New Jerseyrako zortzi tren-makinen bihurgailuak egingo ditu
Tren-makina berrien trakzio-bihurgailua transformadore duala da, eta, horri esker, tren-makinak linea elektrifikatuetan zein elektrifikatu gabe daudenetan lan egin dezake.
2020/09/07 - 14:36
Productos Tubulareseko langilearen heriotza salatu dute haren lankideek
Hildakoa Productos Tubularesek azpikontratatutako 25 urteko langilea zen. Enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du astelehen honetan, lan istripua salatzeko.