Trenen Istripuak
2022/10/21 - 11:06
Gutxienez 2000 pertsona ebakuatu dituzte Mexikon, zisterna-kamioi batek tren batekin talka egin ostean
Erregaiz betetako zisterna-kamioi bat trenbide-pasagune bat zeharkatzen saiatu da azken unean, baina ez du lortu. Tren batekin talka egin du eta eztanda handi bat eragin du. Ondorioz, Aguascalientesen sute handia piztu da bertako kaleetan.
2022/10/13 - 14:55
Adifeko Segurtasun zuzendari ohiak makinistari egotzi dio Alviako istripuaren ardura
Andres Cortabitarte bigarren akusatuak epaiketan deklaratu du makinistak abiadura muga errespetatu ez zuelako gertatu zela ezbeharra.
2022/10/13 - 11:26
18 urteko gazte bat hil da Anoetako geltokian, tren batek harrapatuta
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, baina lehen datuen arabera, gazteak patinete elektrikoan gurutzatu zuen trenbidea eta ez zuen iristen ari zen konboi bat ikusi.
2022/10/13 - 00:53
18 urteko mutil bat hil da Anoetako geltokian, trenak harrapatuta
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina lehen datuen arabera, istripua izan da. Gazteak patinete elektrikoan zeharkatu du trenbidea, eta ez da konturatu trena zetorrela.
2022/10/06 - 17:09
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu du, eta ziurtatu du ez zegoela seinalerik Angroiseko bihurgunean
Makroepaiketaren bigarren egunean, Francisco Garzon tren gidariak adierazi du gaur egungo segurtasun sistemekin ez zela istripurik gertatuko.
2022/10/06 - 16:34
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu die biktimei
Negar-zotinka eta biktimei barkamena eskatuz itxi du bere deklarazioa Francisco Jose Garzon tren gidariak. Defentsaren galderei erantzunez, Renfeko langileak deklaratu du egun jarrita dauden seinaleak eta segurtasun naurrekin ez zela 2013an istripurik gertatuko.
2022/10/05 - 17:08
Adifek aurkeztutako bideoa onartu du epaileak Alviako istripuaren epaiketan
Makroepaiketaren lehen egunean, aurretiazko arazoak argitu dituzte. Akusatuen aulkian makinista eta Adifeko segurtasun zuzendari ohia eseriko dira duela bederatzi urte 80 hildako eta 145 zauritu eragin zituen tren ezbeharrarengatik.
2022/07/24 - 20:25
Alvia trenaren istripuko biktimek justizia eskatu dute Santiagon
2013ko uztailaren 24an, Santiagoko geltokitik hiru kilometrora, trena errailetik atera zen, eta 80 hildako eta 145 zauritu utzi zituen.
2022/07/18 - 21:29
Tren bat bidetik atera da Donostian, eta zerbitzuan eragina izan du
Istripua izan duen trena errailetik kendu bitartean, trenen maiztasuna 30 minutukoa da linea guztietan. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da.
2022/07/18 - 21:01
Tren bat bidetik irten da, inor zauritu gabe, Anoetako eta Amarako geltokien artean
Astelehen arratsaldean jazo da. Konboiak buru zuek unitatea bidetik irten da, eta trena apur bat okertuta geratu da.
2022/07/18 - 16:41
Tren istripua Donostian
Ezbeharra 15:00ak jota jazo da; konboiak buru zuen unitatea bidetik irten da, eta pixka bat okertuta geratu da, Anoetako eta Amarako geltokien artean.
2022/06/08 - 14:34
Gutxienez 17 pertsona hil dira Iran erdialdean izandako tren istripuan
Istripua izan duen trena Tabas hiritik abiatu da Yazderantz. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, 18 bagoi errailetik atera dira eta hiru irauli egin dira.
2022/06/03 - 20:29
Gutxienez lau hildako eta hainbat zauritu Alemania hegoaldean izandako tren istripu batean
Istripua Bavariako eskualdean gertatu da, eta oraindik arrazoiak argitzeke dauden arren, Alemaniako Poliziak jakinarazi du 30 bat zauritu izan direla, eta horietako 15 larri daudela.
2022/06/02 - 22:28
Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute erakundeek
Zallak Udalako datozen asteetan sinatuko du trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa Espainiako Gobernuarekin, Adif eta URA erakundeekin. Kadagua ibaiak udalerri horretan gainezka egitea ekiditeko obrak ere aurreikusten ditu egitasmoak.
2022/06/01 - 13:33
Bilbo-Miranda Ebro linearen zirkulazioak etenda jarraitzen du, Artomañan izandako istripua tarteko
Autobusez ari dira zerbitzua eskaintzen. Alviako (Renfe) tren bat errailetik atera zen atzo arratsaldean, eta hori bere bidera sartu arte, trenbidea itxita egongo da.
2022/05/31 - 21:29
Tren bat errailetik irten da Artomañan (Amurrio), baina bidaiari guztiak onik atera dira
Bilbo-Miranda Ebro ibilbidea egiten ari zen Alvia tren batek izan du istripua. Bagoi baten zati bat soilik atera da errailetik. Bidaiari asko ez dira ezbeharraz ohartu. Gainera, istripua abiadura txikian gertatu da.
2022/05/26 - 22:58
Gonzalo Faustmanen alaba trenak harrapatuta hil zen Laudioko geltokian 2016an
Laudion trenak harrapatuta hil egin zen 19 urteko neskaren aita da Gonzalo Faustman. Gonzalok salatzen du paso nibel eta tren pasagune asko geratzen direla oraindik eta arriskutsuak direla oso.
2022/05/26 - 11:42
Trenak harrapatuta hil den neskaren familiari eta lagunei "doluminik zintzoena" helarazi die Zallako Udalak
Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, ezbeharraren biharamunean. Diotenez, "bizia kentzen duen istripu oro tragedia bat da, baina bereziki da zorigaitza bizi hori gaztea denean".
2022/05/26 - 11:17
Zallako Udalak doluminak helarazi dizkio tren batek harrapatuta hil den gaztearen familiari
Juanra Urkijo alkateak irakurri du Udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala. Udala hildako gaztearen familiaren esanetara jarri da behar duenerako.
2022/05/26 - 10:48
Zallako alkatea: "Gaur familiarekin gaude, aldarrikapenak beste egun baterako utzi beharko ditugu"
Trenak harrapatuta 17 urteko emakume bat hil berritan, herria "nahigabetuta" dagoela aitortu du Juanra Urkijok. Gogorarazi duenez, 34 trenbide pasagune daude Bizkaiko udalerrian, horietatik asko, hirigunean.