Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute erakundeek
Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute Udalak, Espainiako Gobernuaren Garraio, Mugikortasun eta Hirigintza Agenda Ministerioak, Adif eta URA erakunde publikoek. Datozen asteetan sinatuko dute ituna.
Iragan maiatzaren 25ean 17 urteko neska bat hil zen Zallan, trenak harrapatuta. Herrian dauden 34 trenbide-pasaguneak kentzeko aldarrikapena ez da berria Zallan, baina pasa den asteko ezbeharrak lehendik ere bazegoen eskaria hauspotu du.
"Erakundeen elkarlanari esker, herritarren eskera historikoari erantzuna emateko gai izango gara", adierazi du Juanra Urkijo alkateak.
Udalak azaldu duenez, Asuncion Unibertsitatea-Aranguren trenbidea Santander-Bilbo linean sartzeko saihesbide bat egingo dute, Arangurengo geltokitik BI-3602 errepidearen eta egungo trenbidearen arteko bidegurutzeraino.
Gauzak horrela, Arangurenen dauden pasonibel guztiak kendu egingo dituzte eta geralekua lekuz aldatuko dute.
Halaber, errepide bat eraikiko dute Santander-Bilbo trenbidearen ondoan, zirkulazioa bideratzeko.
Bestalde, erakundeek uholdeen aurkako neurriak hartzea ere adostu dute. Kadagua ibaiak sarritan egiten du gainezka udalerri horretan eta hori ekiditeko URA agentziak proiektu bat landuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda