Turkia
2023/02/06 - 18:35
Turkiako eta Siriako lurrikara suntsitzailea, irudietan
Lur astindu handiena, Richter eskalan 7,8 gradukoa izan da, Kahramanmaras eskualdean, Turkiako hego-ekialdean, Siriako mugatik gertu. Zazpi kilometroko sakoneran gertatu da, eta hainbat hiritan sentitu dute. Gerora, hainbat erreplika jazo dira.
2023/02/06 - 15:00
Lurrikara sorta suntsitzaile batek milaka hildako eta zauritu utzi ditu Turkian eta Sirian
Gutxienez 2.316 pertsona hil eta 13.200 zauritu dira Turkian. Gainera, lurrikarak gutxienez 1.356 hildako eta 3.411 zauritu utzi ditu Sirian.
2023/02/06 - 13:54
7,6 graduko beste lurrikara batek Turkiako hego-ekialdea astindu du
Dardara berri honen epizentroa Elbistan dago, Kahramanmaras probintzian, lehenengotik 80 kilometro iparraldera. Lurrikara goizaldean izandako 7,4 graduko lurrikarari jarraitu dioten dozenaka erreplikaren ostean gertatu da.
2023/02/06 - 09:53
Ehunka pertsona hil dira Turkian eta Sirian 7,8 graduko lurrikara baten ondorioz
Gainera, milaka zauritu eta desagertu daude. Dena dela, litekeena da biktimen kopuruak gora egitea, hainbat eraikin behera etorri baitira eta dozenaka pertsona desagertuta daude. Erreskate taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean.
2023/02/06 - 08:54
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, Turkiako eta Siriako lurrikara eta erasoak labankadaz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/05 - 21:35
HDP alderdi kurduaren ilegalizazioa gero eta gertuago dago; Justiziak kontuak izoztuko dizkio
Turkiako hauteskundeetarako hiru hilabete falta direnean, alderdi kurduaren ilegalizazioa gero eta gertuago dago. Ankarak terroristatzat jotzen duen PKKrekin harremana izatea leporatu die. Kurduek, berriz, arrazoi politikoengatik dela uste dute, herrialdeko hirugarren indarra direlako.
2023/01/24 - 15:06
Zer nahi du Erdoganek hauteskundeak aurreratuz?
HDPk ez badu bere hautagairik aurkezten eta oposizioko sei alderdikoari eskaintzen badio babesa, Erdogan lehen itzulian hautatzeko aukerak nabarmenki murriztuko lirateke, gutxienez botoen % 50 behar baitira.
2022/12/09 - 15:46
Europak Errusiako petrolioari ezarritako enbargoaren lehen ondorioz 20 ontzi blokeatuta daude Bosforoan
Petrolioari ezarritako enbargoak eraginda, 20 bat ontzi blokeatuta gelditu dira Turkiak eskatzen duen arazo burokratiko baten ondorioz. Momentuz 20 dira, baina kopuruak gora egingo du.
2022/11/20 - 14:55
Turkiak Siria bonbardatu du, igandeko atentatuagatik errepresalia gisa, eta gutxienez 45 hildako utzi ditu
Joan den igandean Istanbulgo erdigunean izandako leherketak 6 hildako eta 81 zauritu utzi zituen. Turkiako Gobernuak Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio erasoa eta, zigor gisa, milizia kurduen esku dauden Siriako iparraldea eta ekialdea bonbardatzen ari da.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/11/14 - 21:39
AEBko eta Errusiako Inteligentzia buruek bilera egin dute Turkian, arrisku nuklearra hizpide
Ukrainako gerra gori-gori dagoen honetan, AEBko eta Errusiako Inteligentzia zerbitzuek bilera sekretua egin dute Turkian, arrisku nuklearra mahai gainean zegoela.
2022/11/14 - 19:51
Elkarrizketak Errusia eta AEBen artean
Gaur, otsailean Ukrainako erasoa hasi zenetik lehen aldiz gertatu da bi herrialdeen arteko elkarrizketa.
2022/11/14 - 12:47
Zortzi dira Istanbulgo atentatuan hildakoak
Horrez gain, 81 zauritu izan dira. Turkiako Poliziak 46 pertsona atxilotu ditu, tartean, bonba jarri omen zuen emakumea. Ankarak PKKri leporatu dio erasoa.
2022/11/14 - 09:55
Turkiak milizia kurduei egotzi die erasoa, baina FSD, YPG eta PKKk inplikazio oro ukatu dute
Turkiako Poliziaren arabera, atentatuaren erantzule nagusia Ahlam Albashir da, eta Herriaren Babeserako Unitateak (YPG) milizia kurduak entrenatu zuen Kobanin. "Fikziozko agertoki bat" eraikitzea leporatu diote kurduek Ankarari.
2022/11/14 - 09:50
Pertsona bat atxilotu dute Istanbuleko atentatuaren egilea izatea egotzita
Turkiako agintariek iragarri dutenez, Istanbuleko Istiklal etorbidean atentatu suizida egin zuen emakume susmagarria atxilotu dute. Gutxienez sei hildako eta 81 zauritu utzi ditu erasoak.
2022/11/14 - 08:20
Albiste izango dira: Garraiolarien greba, Irulegiko aurkikuntza eta Istanbuleko atentatua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/13 - 21:28
Sei hildako eta 81 zauritu Istanbul erdigunean, itxuraz atentatu batean
Dendaz eta jendez beteriko kale batean gertatu da, sei lagun hil dira eta 81 zauritu. Turkiako agintarien esanetan, zantzu guztien arabera litekeena da atentatua izatea.
2022/11/02 - 13:26
Errusia Ukrainatik zerealak esportatzeko akordiora itzuli da
Larunbatean, Errusiak eten egin zuen Ukrainako zerealak esportatzeko akordioa, Sebastopolen izandako erasoarengatik.
2022/10/15 - 16:47
Gutxienez 40 meatzari hil dira Turkian izandako ezbehar batean
Beste hamar lagun larri zaurituta daude eta desagertuta dagoen beste pertsona baten bila ari dira. 2019an meategi horretan gas isurketak eta lan baldintza irregularrak zeudela salatu zuten.
2022/10/15 - 10:54
Gutxienez 40 meatzari hil dira Turkian izandako ezbehar batean
Turkia iparraldeko Bartin probintzian dago meatzea, Itsaso Beltzetik gertu; eta oraindik ez dakite zerk eragin duen 300 metroko sakoneran gertatu den istripua.