Turkia
2018/08/10 - 22:26
Turkiako altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak areagoatu ditu AEBk
Azken orduotan Turkiako liraren prezioak % 10 egin ostean hartu dute erabakia. Dolar bakoitzeko sei unitateren muga gainditu du.
2018/07/09 - 11:35
24 lagun hil dira Turkian tren istripu batean
Turkiako agintariek adierazi dutenez, azken egunetako euriteek lurra biguindu dute eta horrek eragin du istripu larria.
2018/07/08 - 11:32
18.000 funtzionario kaleratu ditu Turkiak, 2016ko kolpearekin zerikusia dutelakoan
Kaleratu dituenen artean daude 9.000 polizia, 6.000 militar, Justizia ministerioko 1.000 langile eta 650 unibertsitateko irakasle, besteak beste.
2018/06/27 - 23:25
Erdoganen eragina nonahi nabarituko da Turkian
Igandeko hauteskundeekin sistema presidentzialista sartu da indarrean Turkian, presidenteari botere handiak ematen dizkion sistema.
2018/06/25 - 10:59
Erdogan, bost urte gehiago agintean
Erdoganek botoen % 52 eskuratu du eta ez du bigarren bueltarik beharko presidente izateko. Gainera, legedian egindako aldaketei esker inoiz baino botere gehiago izango du buruzagi islamistak.
2018/06/24 - 12:41
Erdoganek presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu, bozen % 50 baino gehiagorekin
Sadi Guven Turkiako Hauteskunde Batzorde Goreneko buruzagiak Erdoganen garaipena baieztatu du.
2018/06/22 - 23:11
Hauteskundeak Turkian: Oposizioa inoiz baino batuago Erdoganen aurka
Inkesten arabera, Erdoganek irabaziko du, baina oposizioa inoiz baino batuago dago eta bigarren itzuli batean Erdogan ez den hautagaiari emango lioke babesa.
2018/04/05 - 19:39
Irakasle batek 4 lankide hil ditu Turkiako unibertsitate batean
Hiltzailea Osmangazi Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko ikertzailea zen. Ikasleen aurrean egin die tiro bere lankideei. Handik gutxira atxilotu du poliziak.
2018/03/30 - 13:52
17 errefuxiatu hil dira Turkian, trafiko istripu batean
Minibusak autopistako poste bat jo eta su hartu du. Agintariek adierazi dutenez, 14 lagunentzako ibilgailuan 50 lagunetik gora zihoazen istripuaren unean.
2018/03/19 - 11:08
6.000 pertsona baino gehiago atera dira gaur Ekialdeko Ghoutatik, Errusiaren arabera
Bestalde, gutxienez 11 pertsona hil dira Afringo eremu kurdu siriarrean gertatutako leherketan.
2018/03/18 - 17:38
Turkiak bere gain hartu du Siriako eskualde kurduko Afrin hiria
Kurduek ez diote aurre egin eta Turkiak berehala aldarrikatu du garaipena. Egonkortasunaren ikurrak jarriko dituztela iragarri du Erdogan Turkiako lehen ministroak.
2018/01/14 - 21:48
Amildegi batean geratu da hegazkin bat larrialdiko lurrareratzea egitean
Txori batek eragindako jazoera baten ondorioz, larrialdiko lurreratzea egin behar izan dute pilotuek. Gezurra badirudi ere, bertan zihoazen 162 lagunak onik atera dira.
2017/12/17 - 18:48
Iranen bahitutako gizon bat aske, anaiak Ertzaintzan salaketa jarri ostean
Urrian, Gipuzkoan bizi den pakistandar batek salaketa jarri zuen Ertzaintzako polizia-etxea batean, anaia bahitua zuelako Iranen. Ikerketa abiatu zuten eta hiru bahitzaileak atxilotu dituzte.
2017/12/12 - 09:33
Putinek garaipena aldarrikatu du Sirian
Azken urteetan eragin eskasa izan du Errusiak Ekialde Hurbilean. Gaur egun, ordea, oinarrizko aktore bihurtzea lortu du Putinek.
2017/09/26 - 04:14
Tentsioa Kurdistanen, erreferendumaren emaitzen zain
Parte-hartze handia izan da, Turkiako eta Irakeko militarren maniobren artean. AEB ez dago erreferendumaren zain, baina adierazi du ez duela Kurdistanekin duen harremana aldatuko.
2017/09/25 - 16:55
Irakeko Kurdistanek baiezkoaren aldeko botoa emango du, presioak gorabehera
Turkia, besteak beste, Irakeko Kurdistaren independentziarako erreferendumaren aurka agertu da, baina, presioak goabehera, egiten ari dira gaur, aurreikusita zegoenez.
2017/09/25 - 12:18
Kurdistan independentea nahi duten erabakitzeko eguna dute kurduek
08:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak. Irak, Turkia eta Iran autodeterminazio erreferendumaren kontra daude.
2017/09/13 - 19:55
Israelek independentzia erreferendum kurduari babesa eman dio
“Estatu propio bat lortzeko, herri kurduaren saiakera legitimoa babesten du Israelek”, adierazi du Netanyahuk.
2017/08/02 - 11:33
Makro-epaiketa Turkian, 2016ko estatu kolpe saiakeraren harira
486 akusatu daude. Fiskaltzak biziarteko 330 kartzela zigor eskatu ditu kolpearen ustezko arduradunentzat.
2017/07/02 - 17:40
Ahmed babes eta lan bila iritsi zen Bilbora, Turkian errefuxiatuta zegoela
Urte bat hiru hilabete daramatza Ahmedek Bilbon bizitzen. Babes eta lan bila iritsi zen Bilbora, lau urtez Turkiako errefuxiatuen kanpamendu batean bizi eta gero.