Erdoganek presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu, bozen % 50 baino gehiagorekin
Recep Tayyip Erdogan Turkiako egungo presidenteak bozen % 52,8 lortu du igande honetan Turkian izan diren presidentetzarako hauteskundeetan. Gehiengo absolutua eskuratuko luke horrela eta, horren ondorioz, ez lukete bigarren itzulirik egin behar, Anadolu albiste-agentziak zabaldu duenez. Dena dela, boza-zenbaketa egiaztatu behar du oraindik Hauteskunde Batzordeak.
Emaitzak ezagutu ostean, garailetzat jo du bere burua Erdoganek telebista bidez zabaldutako hitzaldi batean. "Emaitza ez ofizialak ditugu. Horren arabera, presidente eta Exekutiboaren burua izateko agindua eman dit herriak", esan du Erdoganek.
Bere agintaldian Justizia eta Garapena Alderdiak sustatutako garapen ekonomikoan eta demokrazian ez dagoela "atzerapausorik" azpimarratu du Erdoganek.
Anatolia albiste-agentziak argitaratutako emaitza ez ofizialen arabera, Erdoganen alderdiak bozen % 52,8 lortu du, jarraian Herriaren Alderdi Errepublikanoa (bozen % 30,7), kurduen aldeko Selahattin Demirtas alderdia (% 8,1) eta Meral Aksener kontserbadorea (%7,4). Gainerako hautagaiek ez dute bozen % 1 ere lortu.
Sadi Guven Turkiako Hauteskunde Batzorde Goreneko buruzagiak Erdoganen garaipena baieztatu du.
“Boton % 97,7 zenbatu dituzte. Zenbatu gabeko botoek ez dute emaitza aldatuko. Ondorioz, presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu Erdoganek”, adierazi du Guvenek agerraldi batean, Ankaran.
“AKP, CHP, HDP eta IYI alderdiek eta MHP abertzaleak botoen % 10eko muga gainditu dute”, erantsi du Guvenek, alderdi bakoitzak lortutako portzentajea zehaztu barik.
Anadolu agentziak jakitera eman dituen emaitzen arabera, AKP alderdirik bozkatuena izan da, baina bozen % 42,5arekin, 2002az geroztik zuen gehiengo absolutua galdu du.
Hala ere, MHP abertzalearekin batera gehiengo erosoa izango du Parlamentuan. MHPk botoen % 11,1 eskuratu ditu.
Hildakoak
Hiru lagun hil dira eta gutxienez beste 19 atxilotu dituzte igande honetan Turkian, hauteskunde-egunean zehar. Erzurumeko hautesleku batean, Turkiako ekialdean, liskarra izan da, eta hiru lagun tiroz hil dituzte eta beste hiru zauritu, Cumhuriyet kazetak zabaldu duenez. Bozkatzera joandako bi herritar eta Mehmet Siddik Durmaz IYI alderdi opositorearen burua dira hildakoak.
Alderdi Errepublikanoaren kide batek azaldu duenez, Barne Ministerioaren 20 bat agente eta Gobernuko kide gazte bat (Justizia eta Garapena alderdikoa) heldu dira hauteslekura, eta bertan geratzeko asmoa erakutsi dute. Alderdi Errepublikanokoek aurre egin diete, eta borroka jazo da. Iritsi berriak tiroka hasi dira, eta Durmaz eta beste bi herritar horiek hil dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.