Zer nahi du Erdoganek hauteskundeak aurreratuz?
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea prestatzen ari da hauteskundeak aurreratzeko. Inkestak bere alde daude. Baina ez da segurua aurkeztu ahal denik.
Parlamentuan egindako agerraldian, Erdogan legebiltzarreko eta presidentziarako hauteskundeak aurreratzearen alde azaldu zen. Biak aldi berean izango lirateke, maiatzaren 14an.
Maiatzaren 14a data sinbolikoa da Turkian, 1950ko egun horretan lehen aldiz hauteskunde libreak egin baitziren. Hauteskundeak maiatzaren 14ra aurreratzeko Hauteskunde Kontseilu Gorenak martxoaren 10a baino lehen iragarri behar du.
Presidentziarako hauteskundeetan ez dago oraindik erabakita nor edo nortzuk izango diren bere etsaiak. Oposizioko sei alderdik hautagai bakarra aurkeztuko dute otsailean. Aukera gehien dutenak Kemal Klicmadaroglu oposizioko lehen alderdiko buruzagia eta Eklem Imamoglu Istanbulgo alkatea dira.
Kurduen aldeko HDP alderdiko buruzagia den Pervin Buldan hirugarren hautagai bezala aurkezten bada, Erdoganek lehen itzulian irabazi dezake. Baina, uste denez, HDPk ez badu bere hautagairik aurkezten eta oposizioko sei alderdikoari eskaintzen badio babesa, Erdogan lehen itzulian hautatzeko aukerak nabarmenki murriztuko lirateke, gutxienez botoen % 50 behar baitira.
Erdogan nazioarteko protagonismoa ari da erabiltzen bere irudia zaintzeko, batez ere izandako tartekaritza lana zerealak esportatzeko Errusia et Ukrainaren artean lortutako akordioan. Herritarren oniritzia ere badauka, Finlandia eta Suedia NATOn sartzeko baldintza gogorrak jartzen dituelako. Baina, bestalde, egoera ekonomiko kaskarrak bere onarpena ahuldu egin du, inflazioa ia % 80 baita.
Beste zalantza bat da: Erdogan hirugarren aldiz hauteskundeetara aurkeztu ahal ote den argitu behar da. Konstituzioak bi agintaldi soilik uzten ditu. Baina Konstituzioak hirugarren agintaldi bat ere utzi dezake, bigarren agintaldia, hauteskundeak aurreratzeagatik, ez denean osotu eta Parlamentuko diputatuen bostetik hiruk (360 diputatuk) onartzen badute. Horretarako oposizioko alderdien babesa behar du, eta oposizioa hauteskundeak aurreratzearen aurka dago.
Edonola ere, Erdogan presidente aukeratzeak ez du esan nahi Parlamentuan gehiengoa izango duenik. Inkestek oposizioko sei alderdi eta kurdoen aldeko HDPk osotutako koalizioari ematen diete garaipena.
Kasu horretan, Erdogan presidentea, Parlamentuan oposizioa nagusi dela, koalizioan agintzera behartuta egongo litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.