
2023/07/06 - 17:11
Instagram, WhatsApp eta Facebooken jabea den Metak Threads merkaturatu du, Twitterrekin lehian sartuz
Mark Zuckerberg Metako presidenteak azald du eskuragarri jarri ondoren lehen zazpi orduetan 10 milioi deskarga izan dituela. Europar Batasunean eta Android sistemadun telefonoetan ez dago eskuragarri momentuz.
2023/07/02 - 18:55
Twitterren egunean ikus daitezkeen argitalpen kopurua mugatu du Elon Muskek
Elon Musk handikiak txioen irakurketari eguneroko mugak ezartzeko hartu duen erabakiak ezinegona eta polemika eragin du sare soziala denbora-pasarako zein lanerako erabiltzen baitute txiolarien artean,. Ezintasuna, ziurgabetasuna eta etsipena nabariak dira haietako askorengan.
2023/07/02 - 11:19
Egiaztatu gabeko Twitter kontuek egunean 1.000 txio bakarrik irakurri ahalko dute
Egiaztatu gabeko kontu berriek, berriz, 500 txioko muga izango dute. Elon Musk Twitterreko jabearen hitzetan, "sistemaren muturreko manipulazioa eta datuen ateratzea" saihestea da neurri horren helburua.

2023/06/01 - 07:00
Adin muga al dago sare sozialetan aritzeko?
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
2023/05/29 - 12:53
Twitter EBko desinformazioaren arloko jardunbide egokien kodetik atera da
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.
2023/05/12 - 00:42
Elon Muskek Twitterrerako zuzendari exekutibo berria kontratatu du
Enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du, behin Linda Yaccarino zuzendari berria bere eginkizunetan hasten denean.
2023/04/21 - 21:13
Francisco aita santua, Bill Gates eta Cristiano Ronaldo, Twitterren marka urdina galdu dutenen artean
Ostegun honetan, sare sozialak etiketa urdina kendu die Twitter Blue erabiltzeko hileko 8 dolarrak ordaintzeari uko egin dioten kontu guztiei.
2023/04/17 - 13:45
AEBko Gobernuak Twitterreko mezu pribatuetarako sarbidea zuen, Elon Musken arabera
Telebista kate bati eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, txundituta gelditu zen Gobernuko agentziek plataformako mezuak irakurtzeko duten gaitasunarekin.

2023/03/18 - 19:14
Trumpek uste du astearte honetan atxilotuko dutela, eta protestarako deia egin du
AEBko presidente ohiak balizko atxiloketa bat aurreikusi du, porno izar bati presidentegai zenean ustez dirua ordaintzeagatik.

2023/03/07 - 16:12
Alex Padilla: ''Elon Musk Twitter sare sozialaz aspertzen denean, saldu egingo du''
Astebete baino gutxiagoan Twitterrek mundu mailan izan duen bigarren erorialdiaren ondoren, eta Elon Musken azken adierazpenen ondotik, sare sozial horren etorkizunari buruz galdetu diogu Alex Padilla sare sozialetako adituari.
2023/03/06 - 20:22
Twitter bigarren aldiz erori da astebete eskasean
Sare sozialak konpondutzat jo ditu mundu osoan izan dituen akatsak, argazkiak kargatzeko edo mahaigaineko bertsioa behar bezala ikusteko arazoak ematen hasi eta ordubetera.
2023/03/01 - 13:37
Twitter sare sozialak arazoak ditu mundu mailan, eta argitalpenak ikustea eragozten du
Erabiltzaileak 11:00ak aldera hasi dira arazoak izaten. Tarteka arazoak daude "timeline"ko jarduera kontsultatzeko, eta bilatzaileak ere huts egiten du.
2023/01/24 - 15:25
Sare sozialen ustezko anonimotasunak ez du inpunitatea bermatzen
Twitter, askotan, irain putzu beltza izan arren, inpunitatea ez dago bermatuta anonimotasunean ezkutatuta ere. Espainiar Estatuan azaroan izan zen lehen kondena "fake news"ak partekatzeagatik.
2023/01/24 - 15:18
Leporatutako guztia ukatu du Iñaki Badiolak
Twiterren eta sare sozialetan sortutako Gipuzkoa Konfidenzialen kontuan hainbat pertsona ezagunen inguruko informazio iraingarria eta gezurrak zabaldu izana leporatzen diote Realeko presidente ohiari.
2023/01/24 - 11:51
Badiola: ''Nirekin zerikusirik ez duten gertaerak dira''
Politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko irain eta kalumniengatik 66 urteko kartzela-zigorra jaso duen talde txuri-urdineko presidente ohiak ukatu egin du pertsona ospetsuak iraindu zituzten kontuekin loturarik izatea.
2023/01/24 - 11:29
Badiolak ukatu egin du pertsona ezagunak iraindu zituzten kontuekin loturarik izatea
Talde txuri-urdineko presidente ohiak adierazi duenez, ez du ez informaziorik sortu ezta zabaldu ere, eta gertaera horiek ez dutela berarekin zerikusirik adierazi du. Politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko kalumniengatik 66 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak Badiolarentzat.
2023/01/24 - 10:32
Iñaki Badiola Realeko presidente ohia akusatuen aulkian eseri da, irainak eta gezurrak zabaltzea egotzita
Iñaki Badiola akusatuen aulkian eseri da Fiskaltzak egindako 66 urteko zigor eskaerari aurre egiteko. Sare sozial baten bidez politikari, epaile eta kazetari gipuzkoarren aurkako ustezko irainak eta gezurrak zabaltzea egozen diote.
2023/01/06 - 18:46
NBEko adituak kezkatuta agertu dira, Twitterren hizkuntza arrazistak gora egin duelako
Hogeitik gora errelatorek eta NBEko adituk giza eskubideak "beren negozio ereduaren erdigunean egon daitezela" eskatu diete Elon Musk bezalako enpresaburuei. Era berean, azpimarratu dute adierazpen askatasunak ez duela diskurtso arrazistarako askatasuna esan nahi.
2023/01/05 - 17:51
Azpeitiko eta Zarauzko toki erakundeetako Twitter kontuak "martxoan itxi zituzten, ez orain", dio EAk
Alderdiko Zuzendaritzaren arabera, "erabat gezurrezkoa da" Twitter profil horiek orain itxi izana; izan ere, sare sozialak martxoan desgaitu zituen. Sektore kritikoak salatu du Twitterren zituen zortzi profil itxi egin dituela sare sozial horrek.
2023/01/05 - 16:15
Twitterreko zortzi kontu itxi dizkietela salatu dute EAko kritikoek
Eusko Alkartasuneko sektore kritikoko hainbat kidek azaldu dute Ertzaintzari eta Foruzaingoari jakinarazi diotela Twitter kontuak itxi dizkietela. Halaber, EAko zuzendaritzari eskatu diote horiek lehengoratzeko eskaera egitea.