Tximino-baztanga
2022/06/02 - 18:29
Tximino-baztanga lehen kasua baieztatu dute Nafarroan
Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak adierazi duenez, "dagokion garrantzia eman behar zaio, hau da, ez oso handia; estrategia logikoa da, harreman estuen jarraipena egitea, eta horixe egingo da".
2022/06/01 - 15:59
Tximino-baztangaren laugarren kasua atzeman dute Euskadin, lehenengoa Bizkaian
Osasun sailaren arabera, dagoenko lau kasu baieztatu dira; Bi Araban eta bana Gipuzkoan eta Bizkaian. Nafarroan, berriz, tximino-baztangak eragindako infekzio susmagarri bat dagoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
2022/05/31 - 17:21
Tximino-baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute Nafarroan
Ez du oraindik Madrilgo Carlos III.a Institutuko Mikrobiologia Zentro Nazionalaren baieztapenik. Ustez infektatutako pertsonak ez du ospitaleratu beharrik izan.
2022/05/27 - 22:36
Mariano Esteban: ''Tximino-baztangaren transmisioa eteteko nahikoa tresna badago''
Mariano Estebanek 23 urte daramatza gizakien baztanga ikertzen eta Munduko Osasun Erakundeko aholkularia da. Esan digunez, transmisioa geldiarazteko tresnak badaude. Kutsatua bakartzeaz gain, tratamendu antibiralak eta hirugarren belaunakdiko txertoa ere eraginkorrak dira.
2022/05/27 - 18:42
MOEk ez du tximino-baztangaren aurkako txertaketa masiborik gomendatzen
"Harremanen jarraipena, kasuen azterketa eta isolamendua dira oraingoz eritasuna kontrolatzeko tresna nagusiak", adierazi du Rosamund Lewis MOEko baztanga alorreko kideak.
2022/05/27 - 18:37
Tximino-baztangaren lehen kasua baieztatu dute Gipuzkoan, hirugarrena EAEn
Gizon bat da, eta lotura epidemiologikoa du Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin. Bere egoera ez da larria, eta Osakidetzak etxean egiten dio osasunaren jarraipena.
2022/05/27 - 17:54
Estatu espainiarrean tximino-baztangak kutsatutako emakumezko baten lehen kasua baieztatu dute
Mundu mailan sortzen ari den kezkaren aurrean, Osasunaren Munduko Erakundeak lasaitasunerako mezua igorri du, eta " herritarrak tximino-baztangaren aurka masiboki txertatzeko beharrik inon ez" dagoela esan du.
2022/05/26 - 14:49
Gotzone Sagarduik ''lasaitasuna'' eskatu du tximino-baztanga kasuen aurrean
Gotzone Sagardui sailburuak "lasaitasun" mezua helarazi du, EAEn tximino-baztangaren bi kasu baieztatu ostean. Bi gaixoek "sintomatologia arina" dutela jakinarazi du eta "transmisioa ahalik eta azkarren moztearen" garrantzia nabarmendu du.
2022/05/26 - 14:28
Sagarduik "lasaitasuna" eskatu du tximino-baztanga kasuen aurrean, arinak direlako
"Transmisioa ahalik eta azkarren moztearen" garrantzia azpimarratu du Osasun sailburuak, eta Osakidetza lanean ari dela esan du kaltetutako bi pazienteen kontaktuak arakatzeko. Egoera "erabat kontrolatuta" dagoela ziurtatu du.
2022/05/25 - 22:17
Espainiak Imvanex baztangaren aurkako txertoaren erosketan parte hartuko du, EBrekin batera
Europako Sendagirien Agentziak (EMA) Imvanex txertoa 2013an baimendu zuen. AEBn Jynneos izenarekin merkaturatzen da. Txertoak % 85eko babesa eskaintzen du tximino-baztangaren aurrean.
2022/05/25 - 19:37
Tximino-baztangaren Euskadiko lehen bi kasuak baieztatu dituzte
Arabako bi gizonek eman dute positibo. Sintoma arinak dituzte. Osasun Sailak azaldu duenez, Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.
2022/05/25 - 16:09
"Tximino-baztangaren agerraldia oraindik kontrola daiteke", Munduko Osasun Erakundearen arabera
Rosamund Lewis baztangan aditu eta NBEren agentziaren Larrialdien Programako kideak uste du birusa ez dela aldatu eta pandemiaren murrizketak kendu izanari egotzi dio transmisioa.
2022/05/25 - 01:53
Osasun Publikoaren Batzordeak azpimarratu du tximino-baztangaren kasu guztiak arinak direla
Osasun Publikoaren Batzordeak orain arte agertu diren tximino-baztanga kasu guztiak arinak direla egiaztatu du eta, ondorioz, ez du neurri berezirik hartu agerraldiei aurre egiteko.
2022/05/24 - 23:22
Tximinoaren baztangarekin kutsatutako pertsonen maskotak koarentenan jartzea gomendatzen dute
Helburua transmisio-katea moztea da, Europan gaixotasuna endemiko bihur ez dadin.
2022/05/24 - 17:48
Galarraga: "Zoonosiei aurre egiteko txertorik onena ingurumena zaintzea da"
Animalia jatorria duten birusei "ateak zabal-zabalik uzten ari da gizakia", batetik bestera kontrolik gabe mugi daitezen. Ana Galarraga zientzia-adituaren iritziz, zenbat eta biodibertsitate galera handiagoa, orduan eta zoonosi kasu gehiago izateko aukera.
2022/05/24 - 15:26
Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du ez dagoela baieztatutako tximino-baztanga kasurik Euskadin
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du Madrilen aztertzen ari diren kasuren bat dagoela, baina aurreratu du "kasuren bat dagoela baieztatzen ez den bitartean" Jaurlaritzak ez duela "nahasmena eragin" dezakeen iragarpenik egingo.
2022/05/24 - 15:07
Bingen Zupiria: ''Une honetan ez dago EAEn tximino-baztanga kasurik konfirmatuta''
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du tximino-baztanga kasu posible bat aztertzen ari direla, baina oraingoz ez dute baieztatu positiboa denik. Hori dela eta, Osasun Sailak erabaki du ez duela gaiari buruzko iritzirik emango kasuren bat baieztatu arte.
2022/05/23 - 23:09
Tximino baztanga 60 kasu baino gehiago baieztatu dituzte Europan
Espainiako Estatuan, bederatzi erkidegok kasu susmagarriak atzeman dituzte dagoeneko, Osasun Ministerioak horietako 20 baieztatu dituelarik. Portugalek 37 zenbatu ditu, eta Erresuma Batuak 56.
2022/05/23 - 23:01
Munduan 100dik gora dira baieztatuko tximino baztanga kasuak
Eta momentu honetan, Afrikatik kanpo, 150etik gora daude munduan. Positibo gehien atzeman diren herrialdea Erresuma Batua da, dagoeneko 57 kasu dira. Ondoren, Portugal dago 37rekin, eta Espainian 36 kasu daude dagoeneko.
2022/05/22 - 16:25
Espainiar Estatua da baieztaturiko tximino baztanga kasu gehien dituen herrialdea
Guztira, 30 kasu baieztatu ditu dagoeneko. Euskadin ere kasu susmagarri bat atzeman zen ostiralean, eta ikertzen ari dira. Datozen egunetan jakingo dugu emaitza.