Txingorra
2021/06/15 - 12:16
Horrelakoa izan zen atzo Arabako Errioxan bota zuen txingorra
Atzo, 17:00ak aldera, ekaitza Arabako Errioxara iritsi zen. Haizea, ura eta txingorra bota zituen Lapuebla de Labarcan eta Labrazan.
2021/06/15 - 12:10
Euriak eta txingorrak arazoak eragin dituzte berriro Arabako Errioxan
Metro koadroko 30 litro pilatu dira Lapuebla de Labarca inguruan. Mahastiak urpean gelditu dira, eta haize gogorrak ere kalteak eragin ditu.
2021/06/11 - 22:33
Ekaitzek Arabar Errioxan egindako kaltea 1,3 milioi eurokoa izan da
Oiongo eta Ekorako mahastizainei eragin zien bereziki.
2021/06/04 - 18:56
Kazkabarrak eta euriak ehunka hektarea mahasti kaltetu ditu Arabako Errioxan
Urak lur asko eraman du, eta bide eta azpiegiturei eragin die, bai espalderei, bai tantaka ureztatzeko instalazioei, eta uharrak eta behealdeko eremuak urez beteta utzi ditu.
2021/06/04 - 10:34
Euriak eta kazkabarrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxan
Azken orduetako euriteek eta txingorrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxako mahastietan. Errepide zati batzuk ere urpean geratu dira (Oscar Korresen irudiak).
2020/08/11 - 22:23
Txingorra eta euri jasak izan dira nagusi Espainiako hainbat tokitan
Sevillako Estepa herrian irudi ikusgarriak utzi ditu ekaitzak. Cebollan, Toledon, gogotsu bota du euria eta uholdeak eragin ditu.
2020/05/04 - 23:38
Enbata kostaldean, eta txingorra eta zaparradak barnealdean, udako egun baten ostean
Arratsaldeko azken orduan, haizeak norabidea aldatu du eta enbata altxatu da kostaldean. Barnealdean txingorra eta zaparrada handiak izan dira.
2020/04/26 - 00:15
Txingor-zaparrada ikusgarria Iruñerrian
Txingorra izan da protagonista Iruñerrian (Nafarroa) apirilaren 25eko arratsaldean. Hamar minututan dena zuritu da. Noain eta Barañain astindu ditu gehien.
2020/01/23 - 12:57
Txingorrak zuriz estali ditu Malagako kaleak
112 telefonoan 07:00ak eta 08:00ak bitartean euriteek eta txingorrak eragindako arazoengatik hainbat dei jaso dituzte.
2019/11/15 - 22:11
Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean
Kostaldean neguko osagai guztiak egon dira: ekaitzak, euria, txingorra eta olatuak. Larunbaterako ere euri asko aurreikusten da.
2019/08/27 - 12:46
Urak Lantziegoko hainbat kale hartu ditu
Lantziegoko hainbat kale erreka bihurtu ziren atzo, botatako euriaren eta txingorraren ondorioz (Monica Osorioren irudiak).
2019/07/17 - 10:46
Abisu horia ezarri dute Erriberan, euriagatik eta ekaitzagatik
Eguraldi iragarpenaren arabera, litekeena da tokian tokian euri zaparrada gogorrak izatea eta txingorra egitea. Haizeak ere gogotik joko du.
2019/07/11 - 11:23
Gutxienez sei hildako Grezian, haize, euri eta txingor ekaitzaren ondorioz
Gainera, dozenaka pertsona zauritu dira Grezia iparraldeko Halkidiki ingurune turistikoan.
2019/04/15 - 20:34
Txingorra eta euri-zaparradak, Gasteizen
20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu goizean zehar, baina bat-batean, txingorra eta ekaitzak izan dira nagusi arratsaldean.
2019/02/02 - 20:59
Euria, haizea eta txingorra jaun eta jabe Gipuzkoan eta Bizkaian
Denboraleak hainbat jazoera eragin ditu gurean, esaterako, Donostian lurrera bota du zuhaitz handi bat.
2019/02/02 - 19:16
Txingor-ekaitz batek Bizkaiko hainbat udalerri zuritu ditu
Bilbon, esaterako, txingorrak ezustekoan hartu ditu kaletik zihoazen hainbat lagun eta ibigailu.
2018/12/17 - 09:55
Kazkabarra gogotik bota du Iruñean
Igande arratsaldean kazkabar-ekaitz handia bota zuen Iruñean eta inguruko herrietan. Horretaz gain, Uharten haizeak hainbat zuhaitz behera bota zituen.
2018/10/22 - 21:00
Erroma urez gainezka, txingor eta euri-zaparradengatik
Erromako kaleak urez gainezka esnatu dira atzo gauean izandako euri-zaparradengatik.
2018/08/29 - 11:28
Txingorra Bizkaian
Txingorrak gogor jo du hainbat puntutan. Bizkaiako zenbait herritan tenis pilota baten tamainako harriak erori dira.
2018/08/28 - 23:22
Beroaren ostean, ekaitza eta txingorra
Kazkabarra indarrez egin du hainbat puntutan, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Nafarroan bereziki.