Ukrainako gerra
2024/03/17 - 12:38
Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden
Pertsona bat hil da Kubanen, drone horietako baten eraginez piztu den sutean.
2024/03/14 - 17:59
Gaza eta Ukrainako biktimek hartuko dute parte Durangoko bonbardaketaren urteurrenean
Martxoaren 31n, udalerri horretako Udalak 1937an jasandako erasoan hildako 213 pertsonen omenez antolatuko duen ekitaldi instituzionalean hartuko dute parte.
2024/03/06 - 18:45
Errusiar droneek leherketak eragin dituzte Zelenski eta Mitsotakisen konboietatik gertu, Odesan
ERT Greziako irrati publikoak Odesan duen korrespontsalaren arabera, bi buruzagien bileran, gainera, misil balistikoekin eraso dute hiria, eta sirenak jo eta aireko defentsa aktibatu behar izan dute.
2024/03/02 - 12:45
Ukrainako Armadaren drone batek kalteak eragin ditu San Petersburgoko etxebizitza eraikin batean
Erasoaren ondorioz, etxebizitzak hustu behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu. Errusiako aire-defentsak bota omen du dronea, baina horren zatiek kalteak eragin dituzte eraikinean.
2024/03/01 - 23:52
Joe Biden AEBko presidentea nahastu egin da berriro, eta Ukraina aipatu du Gazari buruz ari zenean
"Datozen egunetan, Jordaniako gure lagunekin eta beste batzuekin bat egingo dugu Ukrainan elikagaiak eta hornidurak airetik botatzeko. Ukrainan beste bide batzuk irekitzea bilatuko dugu, itsas korridore bat zabaltzeko aukera barne, elikagai kopuru handiak heltzeko", esan du.
2024/03/01 - 18:26
EH Bildu, ERC, Sumar eta Podemosek adierazpen bat sinatu dute Pablo Gonzalez "berehala" epaitzea eskatzeko
Otsailaren 15ean, Lublingo Apelazio Auzitegiak beste hiru hilabetez luzatu zuen kazetariaren espetxealdia, eta oraindik ez dute epaitu.
2024/02/29 - 14:34
Europako Parlamentuak Ukrainari, Errusia garaitzeko, behar duen guztia emateko eskatu dio EBri
Eurodiputatuek nabarmendu dute Ukrainari laguntza militarra emateko ezarritako murrizketak eraitsi behar direla.
2024/02/29 - 14:10
Putinek ohartarazi du gerra nuklearra eragin dezakeela NATOk Ukrainara soldaduak bidaltzeak
NATOko herrialdeetara iritsi daitezkeen armak dituela nabarmendu du eta gezurtatu egin du Errusiak Europari eraso egiteko asmorik duenik.
2024/02/28 - 20:52
Von der Leyenek Defentsan "esnatzea" eskatu du: "Gerra ez da berehalakoa, baina ez da ezinezkoa"
Errusiarren ondasun izoztuek sortutako interesak Ukrainarako armamentua erosteko erabiltzearen alde azaldu da.
2024/02/25 - 21:38
Zelenskik 31.000 militar hil direla aitortu eta Patriot misil gehiago eskatu ditu gerraren norabidea aldatzeko
Milaka zibil ere hil direla jakinarazi du, hildako kopuruez hitz egin duen lehen aldian. Bestalde, Ukrainako presidenteak esan du hurrengo hilabeteak "oso zailak" izango direla AEBren laguntza iristen ez bada.
2024/02/25 - 18:55
Seven Fields, Ukrainako gerragatik kaltetutako haurrentzako babes-eskola
Gerrak kolpatutako 40 ume daude Kievetik ordubetera dagoen eskola horretan. Ohiko irakasgaiaz gain, banakako eta taldeko laguntza psikologiko jasotzen dute. Elkarri lagunduta, gerrak lapurtutako ametsak berreskuratzen hasi dira.
2024/02/24 - 23:22
Ukrainako Gobernuak eskerrak eman dizkio EBri laguntzagatik, errusiarren inbasioaren bigarren urteurrenean
Von der Leyenek babes gehiago agindu dio Ukrainari, munizioak eta defentsarako inbertsioak barne. G7ko Atzerri ministroek ere "babes osoa" eskaini diote Kievi, "beharrezkoa den denbora guztirako" eta isun gehiago iragarri dituzte Errusiarentzat.
2024/02/24 - 21:37
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kaleetan Ukrainako gerraren amaiera eskatu dute ehunka lagunek
Ukrainaren inbasio errusiarretik bi urte bete direnean, gatazkaren amaiera eta ukrainar herriaren askatasuna eskatu dituzte ehunka lagunek EAEko hiriburuetan, Ukraina-Euskadi Elkarteak deitutako manifestazioetan.
2024/02/24 - 20:51
Ukrainako gerraren bigarren urteurrena gogoratu dute EAEko hiriburuetan egindako manifestazioetan
Mobilizazio horiekin antolatzaileek gogorarazi nahi izan dutenez, "arreta mediatikoa murriztu den arren", gerrak "Ukrainako lurraldea kolpatzen jarraitzen du", eta, gainera, Errusiaren erasoak "gogortu" egin direla gogorarazi dute.
2024/02/24 - 18:59
Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria: ''Mendebaldeko herrialdeei armak eta munizioa eskatzen dizkiegu''
Zelenski presidentearen alderdiaren egoitzan izan da Amaia Uribe EITBko kazetaria, Kieven, Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria elkarrizketatzeko. Putini buruz, Olegek uste du "mendeku bila dabilen ero bat" dela eta, Errusiako presidentetzarako hauteskundeen atarian, erasoak areagotu ditzakeela
2024/02/24 - 17:39
Gerraren bigarren urtemuga gogoratu dute hainbat bilkuretan
Ucrania-Euskadi elkarteak deituta bilkura egin dute Bilbon. Herritarrek eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariek parte hartu dute. Bi urte hauetan 1.200 euskal familiek Ukrainako herritarrak beraien etxeetan hartu dituztela gogoratu dute.
2024/02/24 - 14:35
Bi urtetan suntsipen ikaragarria eragin du gerrak
Bi urtetan suntsipen ikaragarria eragin du gerrak
2024/02/24 - 06:00
Ukrainako gerrak bi urte bete ditu, Errusiak erasoan diharduela
Errusiaren inbasioaren bigarren urteurrena orain arte Ukrainako Armadako buru izan denaren aldaketarekin dator. Zelenskik "defentsa estrategikoaren" aldeko apustua egitea erabaki du, etsaiak gizon eta munizio kopuruan duen nagusitasuna dela eta.
2024/02/23 - 13:34
Gero eta emakume gehiagok jasotzen du prestakuntza militarra Ukrainan
1.500 emakume inguru igaro dira jada Kieveko baso batean eskaintzen diren entrenamendu hauetatik. Arma bat kargatzen, apuntatzen eta jaurtitzen ikasten dute. Gerra hasi zenetik, Ukrainako Armadako emakumeen kopuruak % 40 egin du gora.
2024/02/21 - 17:55
Soilik europarren % 10ek uste dute Ukrainak irabaziko duela Errusiaren inbasioaren aurrean
Europarrek Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziazioaren aldeko apustua egiten dute, Kievek okupatutako lurraldeak berreskuratzeko aukerak dituela uste baino.