Unai Rementería
2018/09/24 - 16:30
BBVA dorreak ekintzailetza zentroa eta Aldundiaren zerbitzuak hartuko ditu
Bilboko BBVA dorrea Bizkaia dorrea izatera pasatuko da. Eraikin horretan Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa kokatuko da, eta Foru Aldundiaren zerbitzu batzuk ere bertan egongo dira.
2018/09/24 - 15:34
BBVA dorreak ekintzailetza zentroa eta Aldundiaren zerbitzuak hartuko ditu
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du albistea Politika Orokorreko osoko bilkuran. Halaber, Diputazioak 20 milioi bideratuko ditu Nagusi Intelligence Centre proiektura.
2018/09/24 - 12:49
Politika Orokorreko osoko bilkura, astelehen honetan, Gernikako batzar etxean
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak agintaldia amaitu arteko asmoak aurkeztuko ditu. Horrez gain, orain arteko kudeaketa ere izango du hizpide.
2018/09/06 - 11:31
Bizkaiko Aldundia ur azpiko tunel bat ezagutzera joan da Herbeheretara
Bizkaiko Aldundiak gertutik ikusi du ur azpitik doan Borsele-Terneuzen tunela. 2027an Portugalete eta Getxo lotuko dituen tunelarako eredua da, hemengo eta Herbeheretako lurzoruak antzekoak direlako.
2018/07/26 - 22:48
Bizkaiko langile guztientzako BGAE bat bultzatu nahi du Rementeriak
Ekimena garatzeko “esfortzu bat” eskatu die Bizkaiko ahaldun nagusiak enpresei eta sindikatuei. Horretarako, Aldundia laguntzeko “prest” dagoela erantsi du.
2018/06/04 - 23:06
Bizkaiko zaintzaileek 15 eguneko oporrak eta pentsio plana izango dituzte
Zaintza behar duten senideak artatzen dituztenei hamabost eguneko oporrak eta pentsio plan bat emango diete. 17.000 lagun dira Bizkaian.
2018/05/22 - 16:47
Giza-laguntzen kontrol plana abian d eta 1,4 milioi euro berreskuratu dira
Unai Rementeria atzerriko adin txikikoen harira esan du, arauak betetzen dituztela, lekua eta laguntzak emanez baina Espainiako Gobernuari exijitu dio kupoa eta neurriak ezartzea distribuzio egokirako
2018/04/23 - 18:05
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko teknologia parkearen lehen harria jarri dute
Erabat bukatuta egongo denean, parkeak 50 enpresa eta 2.000 langile izango ditu, eta 800 milioi euro fakturatuko ditu urtean.
2018/03/21 - 13:50
Bizkaiak zerga erreforma onartu du EAJ, PSE-EE, PP eta Talde Mistoaren botoekin
Rementeriaren esanetan, fiskalitate "lehiakorraren' eta zerbitzu publikoak hornitzeko 'zergak biltzeko gaitasunaren' arteko 'oreka' bermatzen du erreformak.
2018/02/15 - 15:05
Bizkaiarako inbertsio bila joan da Unai Rementeria Madrilera
Bizkaia aukeren lurraldea dela esan du bertan, bisitariak eta inbertsoreak erakarri nahian. Azken hauei zuzenduta, erreforma fiskalaren onurak azpimarratu ditu.
2018/01/26 - 15:28
AIC zentroak autogintzaren etorkizuneko lantegi adimenduna aurkeztu du
Bizkaiko Aldundiak milioi erdiko ekarpena egin du, horretarako. Akatasik gabeko produktuak egitea da xedea, horiek lehiakorragoak izan daitezen.
2018/01/01 - 12:40
Indarrean da Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako 45 euroko bidesari bateratua
Kopuru horri lurralde bakoitzak duen tarifa gehitu beharko zaio (30 bat euro), horrenbestez, gehienez hilean 75 euro ordainduko ditu erabiltzaileak.
2017/12/13 - 15:32
Bizkaiko Ogasunak 125 milioi euro berreskuratu ditu, iruzur bat aurkituta
Zortzi multinazionalek eginikoa da iruzur hori. Aldundiaren talde batek topatu du; paradisu fiskaletara zeramatzaten etekinak.
2017/11/13 - 09:59
MTV sarien banaketa 2018an BECen egingo dela baieztatu du Unai Rementeriak
2018ko azaroaren 4an ospatuko da BECen MTV sari-banaketa. Aurreikuspenen arabera, mundu mailan ezaguna den ekitaldi honek 100.000 ikusle batuko ditu.
2017/11/07 - 11:47
Siemens Gamesaren kaleratzeek gutxi eragingo dute Remeneteriaren ustez
Siemens Gamesaren egoeraz hitz egin du Unai Rementeriak Egun On Euskadin. Siemens Gamesaren kaleratzeek inpaktu txikia izango dutela esan du Rementeriak.
2017/11/02 - 12:38
Berrikuntza funtsetako ekarpenek 750 eurorainoko kenkaria izango dute
EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga-erreformaren berritasunetako bat da; aurreproiektua ostegun honetan jarri dute Foru Aldundiek gardentasun atarietan. Confebaskek erreforma kritikatu du.
2017/10/27 - 18:46
1.200 milioi euroko aurrekontua onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak
%2,4ko igoera izango du foru sailetara bideratutako diruak. Gobernuko bi alderdiek, EAkJ eta PSEk, gehiengo nahikoa dute Batzar Nagusietan aurrekontuak bozkatzeko.
2017/10/20 - 13:44
45 eurokoa gehienez, Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako bidesari bateratua
Kopuru horri lurralde bakoitzak duen tarifa gehitu beharko zaio (30 bat euro), horrenbestez, gehienez hilean 75 euro ordainduko ditu erabiltzaileak.
2017/10/18 - 15:17
'Zerga erreformaren tramitazioa seguruenik, ez da urte berrirako amaituko'
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du, akordioa lortzeko denbora badagoela baina, bere hitzetan, hiru Batzar Nagusietan adostu beharko da.
2017/10/11 - 10:54
Euskal ogasunek 14.367 milioi bilduko dituzte aurten, % 5 gehiago
Euskal Ogasunek aurtengoaren antzeko diru kopurua biltzea espero dute 2018an.