Euskal ogasunek 14.367 milioi bilduko dituzte aurten, % 5 gehiago
Euskal ogasunek 14.367 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 269 milioi gehiago (% 4,7) —BEZaren doikuntzaren dirua kontuan hartuta—. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak aurtengoaren antzeko diru kopurua biltzea espero dute 2018an.
Diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea helburu, Eusko Jaurlaritza, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAEko Udalak Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan bildu dira gaur, asteazkenarekin, Gasteizen.
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan hainbat akordio lortu dituzte, besteak beste, 2018an Ekarpen Lege berria adostea. Dena den, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiek ziurtatu dutenez, gaurko bileran ez dute zerga erreformaren gaia jorratu.
Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek aurten zergetan bilduko duten diru kopurua zehaztu dute. Iragarri dutenez, guztira 14.367 milioi euro bilduko dituzte, aurtengo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan aurreikusitakoa baino 869 milioi euro gehiago eta inoizko kopururik handiena.
Hala eta guztiz ere, 869 milioi euro horietatik 600 milioi BEZaren inguruan aurten egindako doikuntzei dagozkie. Azpiazu sailburuaren esanetan, hori gabe % 4,7 igoko zen diru bilketa, aurreikusitakoarekin alderatuta.
Lurraldez lurralde, Bizkaian 7.144 milioi euro bilduko dituzte zergatan; Gipuzkoan, 4.449 milioi eta Araban, 2.174 milioi. Bilketaren zatirik handiena BEZari (5.943 milioi euro) eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (5.000 milioi baino gehiago) dagokie. Sozietateen gaineko Zergari lotutako kopuruari dagokionez, 1.142 milioi eurokoa izan da.
Erreforma fiskalaren negoziazioak aurrera jarraitzen du
Gai-zerrendan, baina, ez zegoen zerga-erreforma; EAJk eta PSE-EEk negoziatzen jarraitzen dute, baina gero eta zailagoa dirudi elkarrizketa horren ondorioz sozietate-zergan jaitsiera izatea.
Zerga-erreformari dagokionez, ez dirudi EAJ eta PSE-EEren arteko ituna gertu dagoenik. Bi aldeek negoziatzen jarraitzen dute, baina baliteke EAEko enpresei % 28ko tasa edo tipo nominala aplikatzen jarraitzea. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gogorarazi duenez, jeltzaleek proposatu dute 3 edo 4 puntu jaistea sozietate-zerga, baina sozialistek ez dute onartu, eta, ondorioz, akordioa, gauzatuz gero, beste neurri batzuen bidez heldu beharko litzateke. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak astearte honetan emandako prentsaurrekoan, ez zuen ezkutatu desadostasun hori, baina nabarmendu zuen "amaierara arte" egingo dutela ituna erdiesteko ahalegina.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.