Bizkaiko Ogasunak 407 milioi euro itzultzea aurreikusi du
Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 2an abiatuko du 2016ko errenta eta ondarearen kanpaina. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) 566.000 aitorpen aurkeztea aurreikusi dute: horietatik % 72 itzultzekoak izango dira (407 milioi euro, guztira) eta % 28, berriz, ordaintzekoak. Horrez gain, 6.870 ondare-aitorpen espero dituzte, eta horiekin 74,8 milioi euro biltzea. Bestalde, 10.000 langile autonomori aitorpena etxera bidaliko dietela iragarri dute.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako Foru diputatuak eta Aitor Soloeta Ogasuneko zuzendari nagusiak errenta-kanpainaren datu nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean. Ekainaren 30era arte egongo da martxan, eta ez dute araudiaren aldaketa "esanguratsurik" espero, ezta Errenta eta Ondareari buruzko aitorpenetan ere.
Foru Aldundia gaur hasi da Ogasunak 336.000 zergaduni egindako PFEZaren aitorpenak etxera bidaltzen.
Zergadunen aldeko emaitza duten aitorpenak bidaliko dituzte lehen bidalketan, itzultzekoak (berdeak); ordaintzeko aitorpenak (urdinak), berriz, apirileko bigarren astetik aurrera igorriko dituzte.
Web atari berria
Era berean, Iruarrizagak iragarri duenez, aurten ere Ogasunak "nahikoa aukera eskainiko dio jendeari aitorpena erraz, eroso eta doan aurkez dezan". Horretarako, gaurtik erabilgarri ipini dute errentaren web atari berria. "Erabilpena hobetzeko bertsio eguneratua eta hobetua" eskainiko du plataformak. Halaber, zergadunek telefonoz ere argitu ahalko dituzte zalantzak, 901 503 000 zenbakiaren bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.