Foru ogasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016ko errenta aitorpenaren kanpaina maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian

Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren likidazioak aurkezteko, eta, dagokionean, ordaintzeko edo jasotzeko epea ekainaren 30an bukatuko da. Apirilaren bukaeran hasiko dira pasahitzak bidaltzen.
Errenta aitorpena BIzkaian
Errenta aitorpena BIzkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 2an irekiko du 2016ko Errentaren Aitorpena egiteko epea.

Hala, zergadun bizkaitarrek ekainaren 30ra arte izango dute Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko.

Internet bidez bidalitako autolikidazioen kasuan, nahikoa izango da Foru Ogasunak igorritako proposamena onartzea, zenbatekoa jaso edo ordaintzeko. Bizkaiko Ogasuna martxoaren azken astetik aurrera hasiko da likidazioen proposamenak bidaltzen.

Proposamena onartuz gero, ordainketa helbideratu daiteke edozein entitate kolaboratzailean, edo laguntza programak erabiltzen dituzten ordainketa-pasabideen bidez. Hauek dira bideak: Foru Ogasunaren Kutxa, Bilbon, banku elektronikoaren bidez, helbideratuta edo entitate kolaboratzaileen bidez: Banco Santander, Bankinter, BBVA, Kutxabank , Caixabank eta Laboral Kutxa.

Deklarazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren web gunearen bidez edo aurrez aurre aurkezteko aukera izango da. Aurrez aurre nahi egin bada, inprimakiak aurkeztu beharko dira; horiek hemen eskura daitezke: Ogasun eta Finantza Sailaren Bilboko bulegoetan (Inprimakiak saltzeko Saila); Lurralde bulegoetan (Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Gernika, Getxo, Mungia eta Portugalete); Aldundiaren web gunean (Ogasuna eta finantzak, zerga ereduen inprimakiak) eta estankoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X