2017, errenta kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Ogasunak 987 euro itzuliko die batez beste zergadunei

Aurten, 117,8 milioi euro itzuli beharko ditu Arabako Ogasunak eta 68,8 milioi sartu, aurreikusi dutenez.
Aurtengo Errenta Aitorpenaren kanpainaren aurkezpena. Argazkia: arabapress
Aurtengo Errenta Aitorpenaren kanpainaren aurkezpena. Argazkia: arabapress

Arabako Ogasuna apirilaren 5ean hasiko da 2016 urteko Errenta Aitorpena dela eta dirua itzultzen eta, batez beste, 987 euro itzuliko dizkie 119.440 zergaduni.

Jose Luis Cimiano Ogasun foru diputatuak, Teresa Viguri Ogasun zuzendariarekin batera, gaur goizean egin dute kanpainaren aurkezpena.

Aurreikusi dutenez, aitorpenen % 27,25 positiboak izango dira eta horiek, 47.650 zergadun, batez beste, 1.444 euro ordaindu beharko dizkiote ogasunari. Guztira, aurreikuspenen arabera, ekitaldi honetan 117,8 milioi euro itzuliko dira eta 68,8 milioi euro jaso, ohar baten bidez adierazi dutenez.

Arabako ogasunak lau aitorpen modalitate eskaintzen ditu: Rent@raba, Autorenta, Rentared eta Rentafacil.

Rentafacil modalitatea aste honetan bertan abiatu da; 112.590 errenta bidali zaizkie eginda Arabako zergadunei etxera. Hau da, arabarren % 64k etxean jasotzen dute dagoeneko beren errenta eta hura Interneten bidez, telefonoz (901 504060) edo bertatik bertara.  Aurtengo berritasuna zergadunek zuzenean mugikorraren bidez onartu ahal izatea da.

Rent@raba

Rent@raba, hau da, beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza erakunde, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat, epea datorren apirilaren 11n hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.

Horiek Ogasunak Gasteizen duen egoitzara eta Laudion eta Guardian dituen bulegoetara jo ahal izango dute; ekonomia jardueretan dihardutenak, beren ohiko etxebizitza 2016an saldu dutenak edo ekitaldian zehar higigarrien hiru salmenta eragiketa baino gehiago egin dituztenak izan ezik.

Azken araudi aldaketaren ondorioz, beste salbuespen batzuk ere onartu dira, hala nola, besteak beste, gaixotasun larriak jota dauden adingabeak zaintzeagatik Gizarte Segurantzaren prestazioengatik ordaindu behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X