Urakanak
2017/09/27 - 22:24
'Maria' berriz sendotu eta urakana bihurtu da berriro
Asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren. Urakana bihurtuta, Hatteras lurmuturrera, Ipar Carolinara, hurbiltzen ari da orain.
2017/09/22 - 12:13
Maria urakanak 12 hildako utzi ditu jada Puerto Ricon
Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du orain, Saffir-Simpson eskalako hirugarren mailako urakan gisa eta orduko 205 kilometroko haizeteekin.
2017/09/22 - 12:10
Maria urakanak bere indarra erakusten jarraitzen du Karibean
Puerto Rico eta Dominikar Errepublikatik igaro da; azken herrialde honetan bideo honetan agertzen diren irudiak utzi ditu.
2017/09/22 - 01:53
AEBko Gobernuak "hondamendi gune" izendatu du Puerto Rico
Maria urakanaren ondorioz, uharte horretako biztanleriaren gehiengoa argindarrik gabe geratu da eta hainbat ibaik gainezka egin dute.
2017/09/20 - 22:21
Maria urakanak kalte material 'larriak' egin ditu Puerto Ricon
Ehunka etxebizitza suntsitu dira 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.
2017/09/20 - 21:34
Maria urakanak kalte 'larriak' egin ditu Puerto Ricon
Ehunka etxebizitza suntsitu dira 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.
2017/09/20 - 13:28
Maria urakana Puerto Ricora heldu da
Hego-ekialdetik sartu da, Yabucoa udalerritik gertu, eta itsas-mailak 1,3 metro gora egin du. Gaur gauean edo bihar goizean helduko da Dominikar Errepublikara.
2017/09/19 - 11:56
5 mailako Maria urakana Dominika uhartera heldu da
Alertan daude Karibean; izan ere, Irmak astindutako eremuetako batzuk berriro zikloi bortitz baten bidean daude. Irudietako batzuk @IG_MARTINIQUE eta ARACELI VENEGAS-GOMEZENAK dira, Reutersen bidez.
2017/09/19 - 08:56
Maria urakanak Puerto Ricorako eta Antilla Txikietarako bidea hartu du
Orduko 260 kilometroko haizeak ditu eta Dominikan kalte ugari eragin ditu; Donald Trumpek larrialdi egoera ezarri du dagoeneko.
2017/09/18 - 23:13
Irmak utzitako hondamendia errepikatu dezake Maria urakanak Kariben
Maria Antilla Txikietara heltzear dago, eta jadanik Saffir-Simpson eskalan 3ko indarra du. Iragapenen arabera, urakanak indar handiagoa hartuko du datozen egunetan.
2017/09/15 - 14:38
Max urakanak haize bortitzak eta euriteak utzi ditu Mexikon
1 mailakoa zen, baina ekaitz tropikal bilakatu da, dagoeneko.
2017/09/11 - 22:51
Irma urakanak hamar hildako utzi ditu Kuban, eta Florida argindarrik gabe
Georgian (AEB) 152.000 bat bezero argindarrik gabe geratu dira, eta ekaitzak iparraldera egiten duen heinean kopuru horrek gora egitea espero da.
2017/09/11 - 22:36
Irma urakanak 6 milioi etxe argindarik gabe utzi ditu jada
Irma urakana nabarmen ahuldu da azken orduetan eta 5 kategoriatik jaitsi eta ekaitz tropikal bihurtu da. Hala ere, urakanik indartsuenak 40 bat hildako utzi ditu astebeteko ibilbidean.
2017/09/11 - 17:19
Gutxienez 10 pertsona hil dira Kuban Irma urakanaren eraginez
Kalte materialak oso handiak dira eta milioi bat eta erdi pertsona ebakuatu dituzte. Pasa da urakana, baina bere eragina nabari da oraindik.
2017/09/11 - 16:36
Irma urakanak eragindako larrialdi egoera ez dela amaitu ohartarazi dute
Irmak eragindako larrialdia oraindik ez dela amaitu ohartarazi dute. Hala, etxetik alde egin behar izan zutenei zuhurtasunez jokatzeko eskatu diete eta arduradunen baimenik gabe ez itzultzeko.
2017/09/10 - 17:20
Hainbat familia euskaldun Irma urakanaren zain daude Floridan
Eguraldiaren iragarpenak ikusita, hainbat familia euskaldunek elkarrekin egotea erabaki dute Floridan, Irma urakanaren zain.
2017/09/10 - 17:18
Irma urakana 100 kilometro orduko haizeteekin iritsi da Floridara
Floridako kostaldeko hirietan bizi diren herritarrei bertatik alde egiteko gomendio sendoa eman diete agintariek. Miamin ere hasi dira Irmaren indarra sentitzen.
2017/09/10 - 17:13
Irma urakanak kalte larriak eragin ditu Kuban
Kubatarrak normaltasunera itzultzeko lanetan hasi dira, Irma urakanak Floridarako bidea hartu ostean. Urakanak ez du hildakorik utzi Kuban.
2017/09/10 - 10:48
Hiru hildako utzi ditu jada Irma urakanak Floridan
Urakanak indarra galdu du, eta bigarren mailan dago, Floridako Naples hiritik hurbil.
2017/09/09 - 10:32
Irma urakana Floridako Kaioetarako bidean da
Gutxienez 20 hildako utzi ditu Karibeko hainbat herrialdetan, eta kalte material handiak eragin ditu hainbat uhartetan. Igandean Floridara iritsiko da.