Urakanak
2022/10/11 - 11:18
Gutxienez 14 pertsona hil eta 8 desagertu daude Erdialdeko Amerikan, Julia urakanaren ondorioz
Erdialdeko Amerika alerta egoeran dago joan den ostegunetik. Herrialde asko ebakuazio prebentiboak egiten ari dira eta klaseak bertan behera geratu dira.
2022/10/03 - 16:55
Inguru asko urpean daude oraindik Floridan, eta egoerak okerrera egin dezake ibaiak hazita daudelako
Ian urakanak Floridan utzitako sarraskiaren ondorioak guztiz zehaztu ezinik jarraitzen dute, eta urteak beharko omen dituzte egoera berriro lehengora ekartzeko. Egunak dira urakanak estatua astindu zuenetik eta oraindik kostatik urrun ere, ura orkatilatik gora dago nonahi.
2022/10/01 - 17:26
Ian urakanak uholde eta kalte larriak utzi ditu Floridan
Florida kolpatu duen inoizko urakanik suntsitzaileena izan da: 23 hildako zenbatu dituzte orain arte, eta kalteak asko dira. Laster Virginiara iritsiko da.
2022/09/30 - 10:28
Ian urakanak hondamendi handia eragin du Floridan
Gutxienez 17 pertsona hil dira Ian urakanaren ondorioz Florida estatuan. Haize gogorren, euriteen eta itsasketa ziklonikoen konbinazioak etxeak urez bete ditu, bideak moztu ditu eta bi milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu.
2022/09/29 - 23:06
Floridan Ian urakanak eragindako uholdeak, itzalaldiak eta kalteak, airetik ikusita
Ian urakana indarra galduz doa. Laugarren mailatik batera jaitsi da Floridan, baina agintariek ohartarazi dute arriskutsua izaten jarraitzen duela. Erabat igaro arte ezingo dituzte kalteak zenbatu, baina Estatuko Gobernadoreak esan du ugariak direla.
2022/09/29 - 10:41
4 kategoriako Ian urakan indartsuak Floridako mendebaldeko kostaldea jo du
Ian urakan indartsua Floridako mendebaldeko kostaldera iritsi da, 240 km/h-ko haize-bolada handienekin. Oraindik uholdeak eta itsasbehera "katastrofikoak" espero dira Mexikoko Golkora begira dagoen kostaldean. Orain arte ez da eman biktimen inguruko informaziorik.
2022/09/28 - 22:48
Maider Aranguren, Miamin: 'Datozen 48 orduetan etxetik ez irteteko agindua eman digute'
Miamin, Ian urakanaren zain daude. Datozen 48 orduetan etxetik ez irteteko agindua eman dute, eta prest daude babesleku bereziak, egoera gaiztotzen bada ere.
2022/09/28 - 22:43
Ian uranakanak txikizioa eramango duelakoan, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan
Urakana dela eta, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan, arrisku handia aurreikusiz. Floridako gobernuak ebakuazioa agindu du 2.5 milioi lagunentzat.
2022/09/28 - 19:16
Gutxienez bi hildako utzi ditu Ian urakanak Kuban; uharte osoa argindarrik gabe utzi du
Hirugarren mailako indarrarekin jo zuen lurra Ian urakanak Kuba mendebaldean. Aurretik urakanak izan dituztela diote Kuba mendebaldean bizi direnek, baina ez horrelakorik.
2022/09/28 - 10:33
Kubak erabateko itzalaldia izan du Ian urakanaren ondorioz
Kubako linea elektrikoa erori egin da, eta herrialde osoa argindar zerbitzurik gabe geratu da. Unión Eléctrica enpresak onartu du "prozesu konplexua" dela, eta pixkanaka konpontzea espero du.
2022/09/27 - 13:06
Artemis I kohetea bere hangarrera eramango dute berriz, Floridara gerturatzen ari den Ian urakanetik babesteko
Joan den larunbatean, NASAk iragarri zuen, urakanaren ondorioz, irailaren 27rako aurreikusita zegoen Artemis I misio historikoaren jaurtiketa atzeratu egingo zela.
2022/09/20 - 12:25
Pertsona bat hil da, eta 800dik gora lekualdatu behar izan dituzte Dominikar Errepublikan urakanaren ondorioz
Gainera, milaka pertsona energia elektrikorik gabe daude, ibaiak gainezka daude, eta hainbat zuhaitz eta zubi bat eraitsi ditu denboraleak. Lurralde osoak alerta egoeran jarraitzen du.
2022/09/20 - 10:58
Fiona urakanak hildako bat eta ehunka desplazatu utzi ditu Dominikar Errepublikan
Hildako bat, ehunka desplazatu, energia elektrikorik gabeko milaka pertsona, gainezka egindako ibaiak eta zubi eta zuhaitzen erorketa dira Fiona urakanak Dominikar Errepublikan utzi duen panorama.
2022/09/19 - 14:29
Fiona urakana Dominikar Errepublikara iritsi da, Puerto Rico astindu ondotik
Urakana bart sartu da herrialdearen ekialdetik, 140 kilometroko orduko haize-ufadekin. Herrialde osoa alerta egoeran dago.
2022/09/19 - 12:50
Fiona urakanak itzalaldi orokorra eta kalte handiak eragin ditu Puerto Ricon
Fiona 1. mailako urakanak Puerto Rico zeharkatu du 140 kilometro orduko haizeteekin. Une honetan, urakana Dominikar Errepublikara hurbiltzen ari da eta Punta Canatik 35 kilometrora dago.
2022/09/19 - 11:41
Gutxienez hildako bat eta 70 zauritu inguru Japonian, Nanmadol tifoiaren ondorioz
Tifoiak lurra jo du jada Japoniako hegoaldean, eta orain herrialdearen iparralderantz doa, Japoniako biztanleriaren zati handi bat arriskuan jarriz. 9,5 milioi biztanle inguru ebakuatu behar izan dituzte.
2022/09/18 - 23:21
Zortzi milioi pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Japonian, "aurrekaririk gabeko" tifoi baten ondorioz
Tokiko agintariek 5. mailako alerta ezarri dute, japoniar alerta eskalako mailarik altuena, alegia. Askotariko fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte azken orduetan.
2022/09/15 - 10:57
Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Txina ekialdean, Muifa tifoiaren eraginez
Garraio publikoa eta eskolak bertan behera geratu dira Txinako ekialdeko hainbat hiritan, tartean Shanghaiko megalopolian. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte azken orduetan.
2022/09/06 - 11:06
Hinnamnor supertifoiak alertan jarri ditu Taiwan, Korea eta Japonia
Gutxienez bi pertsona hil eta bederatzi desagertu dira Hego Korean, Hinnamnor supertifoiaren ondorioz. Hinnamnor supertifoiak gaur goizaldean jo du lurra, eta bederatzi pertsona desagertuta daude.
2022/06/30 - 11:56
Venezuela normaltasunera itzultzen hasi da zikloi tropikala ahuldu ostean
Venezuelak normaltasuna eta klaseak berreskuratuko ditu gaur, bart goizaldean iritsi zen "zikloi tropikala" ahuldu ostean. Hala ere, Nicolas Madurok esan du "prebentzio neurriak bere horretan" jarraituko dutela.